Ciclos, jatetxe
kolonbiarra
Orain dela bi hilabete eskas Barakaldoko kolonbiar
batzuei taberna bat irekitzea burutatu zitzaien. Hasiera
batean, originalak izateko ireki zuten arren, orain
Kolonbiako janari mota guztiak eskaintzen dizkiete
euren bezeroei, esaterako: oilo edota buztanaren Sancocho,
erraietako salda, patata beteak,...
Janariaz gain, Kolonbiako zenbait edari ere prestatzen
dute. Ospe handikoak dira euren zapore guztietako
zukuak, esne eta herrialde horretako fruta izoztuaren
mamiz egindakoak.
Jabeak dioenez, taberna honek bere giro alaian eta
musikan dauka bere xarma, eta batez ere, honek erakarrita
inguratzen da jendea.
Oraingoz dekoratzen bukatzeko denbora nahikorik izan
ez badute ere, oroigarri tipiko batzuk topa ditzakegu
bertan, eta beharbada deigarriena izan daitekeena:
Kolonbiako ordu zehatza jotzen duen erlojua.
O´Connor,
taberna irlandarra
|
Taberna hau duela bost urte ireki zuten. Jabeak
asko atsegin du Irlanda eta maiz joaten da bertara.
Garagardoaren negozioan sartuta zeuden ezagun batzuek
proposatu zioten taberna irekitzea eta halaxe egin
zuen. Garai hartan modan zeuden horrelako lokalak,
izan ere pilo bat daude inguru hauetan, baina Barakaldon
O'Connor izan zen aitzindaria, eta hasiera-hasieratik
jende dexente hurbildu izan da giro lasai eta musika
atseginaren bila, horixe baita taberna honen filosofia.
Bezeroak 30 urtetik gorakoak izaten dira eta bertan
aurkitzen dituzte inportazioko garagardoak (20 marka
baino gehiago), kafe irlandarrak eta te mota ugari.
Jabeak kontatu digu irlandarrek gehien edaten dutena
garagardoa dela (munduko bigarren kontsumitzaileak
dira, txekiarren atzean). Garagardoarekin batera sagardo
gasduna da edari ohikoena. Likoreak eta beste edari
biziek, berriz, prezio garestitxuak dituzte eta ez
dira hain kontsumituak.
Astean denetariko musika entzutea badago ere, giro
irlandarra bultzatzen saiatu dira, musika zeltiarreko
kontzertuak antolatuz. Gainera folk klub bat sortu
dute eta batzuetan elkartzen dira musika egiteko.
Kamberra,
taberna australiarra
Taberna hau bakarrik duela 8 hilabete ireki zuten.
Iruñean horrelako taberna bat ikustean jabea
animatu zen, Barakaldon ez zegoelako antzekorik. Ideia
berria eta originala zen. Lokal honetako bezeroen
artean denetarik dago, eta hona sartzen dira gauza
desberdinen bila, kafeak, menuak, garagardoak eta
abar eskaintzen baitira. Tabernako hormak irudiz josita
daude eta dekorazioak Australia natibora eramaten
gaitu. Astean zehar pintxoak, kafeak eta menuak jartzen
dituzte gehien bat, baina igandeetan kanguru azpizuna
ere prestatzen dute.Jabeak azaldu zigun behin bi australiar
sartu zirela hara eta harrituta gelditu zirela apainketa
zela eta. Leku berezi hau ezagutzeko gogoa baldin
baduzu, hara hurbildu eta atalondoan dagoen Leopoldo
kokodriloak ongi etorria emango dizu.
Kurhaus, jatetxe
alemaniarra
Duela ia hiru urte garagardo marka ezagun batek bidaia
bat antolatu zuen Alemaniara. Jose hara joan eta berehala
animatu zen jatetxe alemaniar hau irekitzera. Zergatik?
Barakaldon ez zegoelako horrelakorik. Josek dioenez
bere tabernara gazteak zein nagusiak sartzen dira,
hori bai, gehienak Barakaldokoak, eta guztiak gauza
berrien bila. Behi erotuen kontua zela eta ostruka,
oreina eta kangurua hasi ziren eskaintzen. Janaria
Alemaniatik ekartzen dute eta garagardoetan hainbat
marka alemaniar dituzue eskura. Jabeak dio Barakaldoko
jendea uzkurra dela gauza berriak probatzeko orduan,
beraz, animatzen bazarete egin kasu chefari eta txerri-ukondoa
eskatu.
Jatetxe galiziarra
Herminio A Coruñako Curtis herrikoa da. OporretanBarkaldora
etortzen zen bere anaia bisitatzera, eta halako batean,
duela 28 urte, taberna hau hartzera animatu zen .
Lehengo taska baten itxura du oraindik, zaharra eta
oso atsegina, xarma handikoa (48 urte darama irekita!).
Jendea olagarroa eta Galizako espezialitateak jatera
dator. Herminiok azaldu zigunez, bezeroetan barakaldarrak
galiazarrak baino gehiago dira, azken batean bertokook
eta Galizakoak antzekoak baikara haren ustez: tripaundi
hutsak. Horrexegatik dio Barakaldokook asko estimatzen
dugula hango janaria, eta zaila dela jate-kontuetan
gu engainatzea. “Galicia” tabernak ez
du sofistikaziorik eskaintzen, baina Erminioren ustetan
kalitatearen bidez erakartzen du jendea. Edarien artean
asko duzue aukeratzeko: ribeiroa, albariñoa,
orujoak eta, neguan, queimada. Taberna honetan afaltzera
animatzen bazarete, ez ahaztu olagarroa eskatzea,
katxeloekin edo katxelorik gabe.
El Botxo, jatetxe
kubatarra
Jendeak bestera pentsa lezakeen arren, El Botxo jatetxeko
sukaldariak azaldu digu Kuban ere gastronomia aberatsa
egon badagoela. Guri hori erakusteko asmoz, duela
8 urte jatetxea irekitzea erabaki zuten. Handik aurrera
jende anitz hurbildu zaie eta guztira 405 bat afari
zerbitzatu dituzte. Hara inguratzen bazarete, kontuan
hartu behar duzue 10-14 lagunentzako afariak egiten
direla, eta beti ere aldez aurretik eskatuta, sukaldariak
azaldu digunez, osagaiak oso garestiak baitira, eta
gehienetan hango platerrak prestatzeak denbora luze
dakar. El Botxon dasta ditzakegun plater guztien artean
zaila da aukeratzea, beraz, chefak gomendatu digun
menua plater ezberdinek osatuta dago: entsalada hotza,
yuca (patata mota bat), malanga (tuberkuluak), arroza
grirekin, otarrainska txilerekin eta arroza zuriarekin
nahastua, eta txerri errea (laranjez eta alga goxoez).
Gilen Mejuto eta Tatiana |