Bat batean
Sonia Gonzalez
Barakaldar bat Kanadan
Baina bihotzak dio...
Nola bidaiatu Barakaldotik irten gabe
Euskalgintza
Albiste Laburrak
Nahas-mahas


< Bat batean >
Zer deritzozu Metroari?

 Juantxu Fernandez (biltegi bateko langilea)  

Nik uste dut metroa beharrezkoa zela, batez ere Ezkerraldearen garapena bultzatzeko. Alde batetik metroaren bidez Bilbo Handiko beste herrietan bizi direnak Ezkerraldeko herriak ezagutzera animatuko direlakoan nago, eta bestetik barakaldarrok askoz errezagoa edukiko dugu hondartzaraino hurbiltzeko.

 Paula Quintano
(Historialaria)

Ezkerraldean metroa beharrezkoa zen, batez ere Uribe-kostarekin loturak finkatzeko, beti anai-arreba “txikiak” izan garelako. Ideia ona izan da, azkarra eta erosoa. Hala ere, zaindari gehiegi daude nire ustez, txakur eta guzti, eta horrela badirudi denok kontrolpean gaudela. Sentsazio hori ez dut batere gustuko.

  Ana Blanco (kimikaria)

Bazen garaia metroa edukitzeko! Ezkerraldea eta Eskuinaldea lotuta badaude ere, oraindik nabaritzen da nondik gatozen. Pixkanaka Barakaldo hobetzen ari da eta eskertzekoa da, baina barakaldarrak izaten jarraitzen dugu.

  Alexander Ardanza
(Ikaslea)  

Niri metroa ez zait gehiegi gustatzen. Hala ere, uste dut beharrezkoa zela metroa jartzea, nahiz eta Sestaoraino iritsi bakarrik. Hemen Barakaldoko tren geltokia urrunegi dago, beraz, metroak mesede handia egingo die barakaldarrei.

 Karlos
(irakaslea)

Aldaketa handi samarra ekarri duela uste dut, are handiagoa bigarren linea amaitzen dutenean. Ohituraz -esaterako hondartzara joateko- ezkerraldekook Kantabriara jo izan dugu batik bat, ez hainbeste Bizkaia aldera. Ibaiak, batu barik, banatu egin gaitu; baina muga hori txikiagoa da orain.


EUSKARRI, Barakaldoko Euskaldunon Aldizkaria
Argitaratzailea: SASIBURU, Barakaldoko Euskaldunon Elkartea. Posta-kutxa 175, 48900 Barakaldo, Bizkaia. E-mail: sasiburu@euskalnet.net
Erredakzio taldea: Gotzon Hermosilla,Txetxu Franco, Axier Lopez, Esther Lafuente,Tatiana, Gilen Mejuto, Julene Moyano
Laguntzaileak: Carlos De Los Santos, Felipe, Rikardo Garzia, Jose Ignacio Herranz, Olatz Sanchez.
Maketazioa: Axier Lopez, Esther Lafuente.
Inprimategia: Antza. LG: BI-858-96. Ale kopurua: 1.600. Euskarri aldizkaria dohainik banatzen da Barakaldoko herrian. Euskarri aldizkariak ez du derrigorrez bere gain hartzen bertan adierazitakoaren erantzunkizunik.