HASI
Bertso eskola
Hara, ostera be bigarren hizketalditxoa bertsolaritzaren
ganean. Txarto ez badaukat akorduan halako lezino
moduko zerbait egingo genduala prometitu genduan.
Zeri ekin baina? Errimeari...? Ez, gaurkorako gai
lar errimea. Neurriari...? Txikian gabiz gaur txiki
haundian jarduteko, beraz hoba ez. Saio motei...?
Balei. Eta ganera kontuan hartzen badogu Martian Lorailan
izango dala Bilbo Eskualdeko txapelketea, ate ta hobeto.
Zegozer ezaguna bada bertsolaritzatik txapelketea
da. Igazko Euskadikoa izugarria izan ei zan, jendetza
izugarria modigu zan Donostira Finalaren atxakiaz.
Baina goazen apurka-apurka, lehenengo ta behin zer
da txapelketa bat. Bada, agerian dan lez leihaketa
bat ikusteko zein baino zeinago dan oholtza ganean,
mikrofono atzean, jende aurrean, nerbioen mendean.
Aurten Bizkaikoa egingo da eta horretarako eskualdeka
egingo dira txapelketa txikiak Bizkain zehar zeintzuk
diran zein baino zeinago. Bilbo eskualdean ba bai,
noski, eta aurten lehenengo aldiz, Ezker Ibarreko
jendeak parte hartuko dau.
Horren artean Jokin Castaños, (ez dakit zelan
esan baina Ezker Ibarrekoa barik hau Enkarterrikoa
da, beraz batek daki zer egingo dauan), eta Jon Barrocal(Trapagako
seme estudiante lotsabakoa), eta azkena Javier Martinez
Guti, hau be ez da Ezker Ibarrekoa, Irauregikoa baino...
barakaldotar renegado.
Txapelketea honako gauza bat izango da: lehenengo
afari edo bazkari oparo bat, gero kafea, kopea eta
purua,(erretan dauana) eta segituan kafea hotzitu
barik, bertsoak.
Bertsoetan ofizioak egingo daurez, nagusian eta txikian,
gero lau puntuak emanda, amaiera emanda eta abar eta
azkenik bakarreko gaia. Hau guztia agurren artean....
Zer diran honeek guztiok? Joan bertara eta ikusi.
Eta bide batez tarte polit bat pasa euskaldunen artean,
euskera hutsean eta anaitasun izugarrian. Ondo jan,
bertsoak entzun, ondoren puntuazinoak eta gero ziur
beste anparaduko guztiak ez bezalako eritzia eukiko
dozula, eta zertaz diskutidu, eta nogaz, eta abar,
eta abar. Bertsoeskolakook urduritasunaz gozatzen
hasiak gara dagoeneko.
Emakumea mintzagai
Emakumearen nortasuna, pizkanaka pizkanaka guztion
adierazbide bihurtzen hasia da. Euskal letren mundutik
ere, idazleek emakumea gogoan izan dute; berari eskeini
zaizkio deskribapenik goxo eta sentsualenak, emakume
poetek ere euren literatur esparrua aldarrikatu dute,
esnatu berri den ludia konkistatzeari ekin diote,
ezagutzeke dagoen poesia eraberritua.
Hire bular bete sendoak
Labean eginberritako beroak
Eta usaluma lehunez, nik
Hire amodioaren suari eginen zizkionat hegoak
Hire ezpain gori maruriak
Sekualn itxiko ez diren zauriak
Eta musuka ta hozka, nik
Hire ahoan urratuko dizkinat oinarearen hezur zuriak
Patxiku Perurena
Ez emakume
Ez ama
Ez eme
Ezin izanik
Itzal tantolak sapaiaren ertz hartan jarraitzen
zuen;
Beste ertz bat behar zuen,
Baina beldurtuta, beti bere ertzean jarraitzen zuen;
Itzal tantolak beti ertz hartan
Ezin haunditurik,
Ezin zabaldurik,
Argia
Ezin sorturik, jarraitzen zuen.
Amaia Lasa