|
 |
 |
< Bat batean
>
Zelan moldatzen zara euroarekin?
|
|
|
|
| Esango dizuet
orain arte nahiko ondo moldatu naizela. Egia
esan, momentuz erosketa txikiak baino ez ditut
egin. Seguru aski errezagoa izan da niretzat,
pezetatan ez dudalako pentsatzen. |
|
|
|
| Nahiko ondo,
hala ere, askotan ez dakizu zenbat ordaintzen
duzun. Gazteok nahiko ondo moladatu garela
uste dut; aiton-amonek, aldiz, nahiko txarto
daramate, behintzat nire amonak. |
|
|
|
|
|
|
| Erosten dudanaren
arabera, merkea bada pentsatu barik ordaintzen
dut, baina arropa edo gauza garesti bat erosten
dudanean, buruko kalkuluak erabiltzen ditut.
Oraindik erdi joku bat dirudi baina, denboraren
poderioz, euroa menperatzea espero dut. Ahal
bada. |
|
|
|
| Apurka apurka
ohitu naiz, baina pezetatan pentsatzen dudanez
nahiko zaila egiten ari zait. Hala ere birraren
prezioa eurotan azkar ikasi dut. Pezeta betiko
desagertzen denean ikusiko dugu. |
|
|
|
|
|
|
| Erreferentzia
batzuk hartu ditut gauza “garestiak”
ordaintzeko. Gauza merkeetan ez naiz asko
fijatzen. Badakit gauzak garestiagoak direla
baina ez naiz asko larritzen. |
|
|
|
| Orain arte
ondo moldatzen naiz, nahiz eta oraindik pezetatan
pentsatzen dudan. Nik uste dut denboraren
poderioz denok eurotan pentsatuko dugula. |
|
|
|
|
|
|
 |
 |
EUSKARRI, Barakaldoko Euskaldunon Aldizkaria Argitaratzailea:
SASIBURU, Barakaldoko Euskaldunon Elkartea. Posta-kutxa 175, 48901
Barakaldo, Bizkaia. E-mail: sasiburu@euskalnet.net Erredakzio
taldea: Gotzon Hermosilla, Txetxu Franco, Axier Lopez, Esther
La Fuente. Laguntzaileak: Carlos de los Santos, Felipe,
Rikardo García, Jose Ignacio Herranz Maketazioa:
Axier Lopez, Olatz Sanchez, Esther La Fuente
Inprimategia: Antza. LG: BI-858-96. Ale kopurua: 2.000. Euskarri
aldizkaria dohainik banatzen da Barakaldoko herrian. Euskarri aldizkariak
ez du derrigorrez bere gain hartzen bertan adierazitakoaren erantzunkizunik.
|
 |
|
|