BARAKAAAAAAAAA....EUP!!!
Gure herriak bere futbol taldea dauka ia duela mende
batetik, barakaldarrok maiz ahaztuta edo erdi ahaztuta
izan badugu ere. Aurten Barakaldo inoiz baino hobeto
dabil. Badarama 15 jornada baino gehiago mailako lehenbiziko
postua utzi gabe, eta sekulako ahaleginak egiten ari
da 2.Ara pasatzeko. Ez da errenta makala dream team
delakoen artean inoiz egon ez den talde xume batentzat.
Aupa Baraka eta eutsi goiari!!!! Baietz aurten lortu!!!
BARAKA CF: BEGIRATU
LABUR BAT HISTORIA LUZE BATI
 |
|
|
| Zelai
zaharra suntzitzen |
Estadio
berria |
Zelai
berriaren maketa |
|
1917: Barakaldo CFren fundazioa
1917-1918: Nicolás Redondo,
UGTko idazkari ohiaren aita, Barakaldo CFren lehenengo
lendakaria.
1919: Lasesarreko futbol zelaia
inauguratu zen.
1938-1939: Kopako finalerdira iritsi
zen Barakaldo.
1952-1953: Barakaldo, Koparen final
laurdenetan
1953-1954: 1. mailara igoteko promozioa
jokatu zuen.
1971-1972: Pauleseko areto nagusian
egindako Batzarrean batzorde bat eratu zen, Lasesarreko
argi elektrikoaren instalazioaz arduratzeko. Horrek
ekarriko zituen gastuak ordaintzeko 500 pezetako txartelak
jaulki ziren, eta bazkide ugarik erosi zituzten.
Itsasadarraren marea gorak eraginda, zelaia batez
ere iparreko aldea- ureztatuta geratzen zen sarritan.
Arazoa konpontzeko, beharrezko drenaje sistema instalatu
zen.
1972-1973: Egun Bizkaiko Futbol-Federazioko
burua den Bañares jn. klubaren lehendakaria
zelarik, bazkideen kopurua 5000tik gora igo zen.
2000-2001: Lasesarreko lehengo
futbol zelaia eraitsi zen.
2003 edo 2004: “Lasesarre
Berria” inauguratuko da..
|
|
BA AL DAKIZU NOR DEN???? Noizbait entzun baduzu Lasesarren Barakaaaaaaaaaaaaaaaaaldoooooo... EUP!!! gerra ohiua, egon ziur José Luis Fernándezek bota duela
Barakaldon jokatu duten hainbat futbolari famatu
Canito (Barakaldon jaioa): Internazionala
Goikoetxea (Barakaldon jaioa): Internazionala
Lafuente (Barakaldon jaioa): Internazionala
Clemente (Barakaldon jaioa)
Fernández (Barakaldon jaioa)
Dani: Internazionala
Gorostiza: Internazionala
Iriondo: Internazionala
Lezama: Internazionala
Oceja: Internazionala
Sáez: Internazionala
Sarabia: Internazionala
Zarra: Internazionala
Beitia
Eskalza
|
Barakaldo CF zenbakietan
Denboraldiak 3. mailan: 22
Denboraldiak 2. mailan: 31
Denboraldiak 2.B mailan: 18
Gaur egungo bazkide kopurua: ia 1900
|
|
Lehen begiratuan Pancho Villaren gerrillariak ematen badute ere, argazkikoa Barakaldo CFren futbol taldea da 20ko hamarkadan.
|
|
ELKARRIZKETAK
|
Roberto Gijón Barakaldo CFko Fresidentea
|
Barakaldar honek 52 urte ditu eta 7 urte darama
Barakado CFko presidente. Bere agintaldia datorren
urtean bukatuko da, baina berak espero du ordurako
taldea 2.An egotea. Presidente denetik bost play off
jokatu dituzte eta aurtengoa seigarrena izango da.
Bere ustez, klubak helburu bat du oraindik ere betetzeko:
2.Ara igotzea hain zuzen. Burubelarri harrapatu dugu
bere barakaldoren bulegoan, baina gurekin hitz egiteko
tartetxoa izan du.
Aurten kanpaina egiten ari zarete bazkideak
lortzeko. Esan nahi du horrek Barakaldoko afizio ez
dela behar bezain zalea?
Bai, egia da. Kanpaina egiten ari gara. Jendeak
futbola grina dela dio, baina nire ustez sentimendua
da. Beste herri batzuetan kanpotik etorritako jendea
berehala integratzen da, Barakaldon berriz, ez da
gauza bera gertatzen: hemen leku guztietako jendea
dugu, Industria Iraultza zela-eta Estatuko beste probintzietatik
jende ugari etorri zen eta hemen bizi direnez Barakaldo
CF defendatu beharko luke. Jaoitzezko barakaldarrek
zein adopziozkoek sentimendu hori eduki eta beraien
herriko taldearen alde egon beharko lukete. Neu ere
Athletic erreferentzizko taldea izatearen alde nago,
baina Bilbotik hain hurbil egoteak sentimendu barakaldarra
ahuldu egin du. Denok herria maite behar dugu, herrian
bertan eta herriko kolektibo guztietan integratuz,
infraestrukturak eta zerbitzu hobeak eskatzen ditugun
bezalaxe.
Aurten kanpaina egiten ari zarete bazkideak
lortzeko. Esan nahi du horrek Barakaldoko afizio ez
dela behar bezain zalea?
Bai, egia da. Kanpaina egiten ari gara. Jendeak
futbola grina dela dio, baina nire ustez sentimendua
da. Beste herri batzuetan kanpotik etorritako jendea
berehala integratzen da, Barakaldon berriz, ez da
gauza bera gertatzen: hemen leku guztietako jendea
dugu, Industria Iraultza zela-eta Estatuko beste probintzietatik
jende ugari etorri zen eta hemen bizi direnez Barakaldo
CF defendatu beharko luke. Jaoitzezko barakaldarrek
zein adopziozkoek sentimendu hori eduki eta beraien
herriko taldearen alde egon beharko lukete. Neu ere
Athletic erreferentzizko taldea izatearen alde nago,
baina Bilbotik hain hurbil egoteak sentimendu barakaldarra
ahuldu egin du. Denok herria maite behar dugu, herrian
bertan eta herriko kolektibo guztietan integratuz,
infraestrukturak eta zerbitzu hobeak eskatzen ditugun
bezalaxe.
Barakaldo eta Bilbo bertatik bertara daude. Zale
askoren ustez horrek dakar Barakaldo eta inguruko
beste talde batzuk Athleticen menpe egotea, eta Athleticek
ez omen du talde indartsurik nahi bere ondoan. Zer
deritzozu?
Hori egia da, eta ez da egia. Athletici bazkide gehien
ematen dizkion herriak, Barakaldo edo Getxo dira,
Bilbo bera alde batera utzita. Horrek esan nahi du
Athleticek barakaldarren babesa duela. Nire ustez,
barakaldarrek babesa eman behar diote Barakaldo CFri
lehendabizi, eta gero Athletici. Bestalde, Athletici
komeni zaio 2.A mailako taldeak hurbil izatea. Gu
2.An egonez gero, Athleticentzat onuragarria izango
da, 2.Atik zuzen etorritako jokalariak fitxatzeko
aukera izango baitu, bi mailako jauzia egin beharko
ez duten jokalariak izango dira.
Zelakoak dira Barakaldo eta Athletiken arteko
harremanak?
Onak dira. Izan ere, duela gutxi Athleticek gure
gazte jokalari bat fitxatu du, goiko taldean ez zegoena,
eta espero dugu Athleticen lehenengo taldean jokatzea.
Momentu honetan harramenak bikainak dira, ez dago
inolako arazorik.
Eta Barakaldoko talde txikiagoekin?
Orain ez dago ez arazorik ez tirabirarik, onak dira.
Gu prest gaude haiekin hitz egiteko, baina batzuetan
harremanak ez dira behar bezain errezak. Ematen du
nork bere buruarentzat egiten duela lan, Barakaldok
ere bai, baztertu dutelako edo akaso guk geuk gure
burua baztertu egin dugulako.
Zelan doa zelai berriaren proiektua?
Obrak martxan daude jadanik. Espero dugu RIA 2000k,
construcciones BRUESek eta Udalak berak epeak betetzea.
Horrela bada, 2003ko apirileko bigarren hamabostaldian
inauguratuko dugu.
Denboraldi honetan San Bizenten ari zarete jokatzen.
Eragina izan du zelaiak taldearen jokuan?
Bai, argi eta garbi. Gu ez gaude ohituta pistadun
zelaietan jokatzera: arbitroari eta marrazainari egindako
presioa bestelakoa da. Taldeak ezin du afizioa hain
hurbil sentitu pistak tartean egonda. Horretaz gain,
San Bizenteko zelaia txikiagoa da eta haizeak gogorrago
jotzen du. Hau guztia ez da ona gure jokuarentzat
eta jokalariek erreferentzi gutxiago dute Lasesarren
baino. Alde horretatik beldur gaude, play offa San
Bizenten jokatzea zaila izango da.
Barakaldok 2.A mailarako igoera lortuz gero,
aldaketa ugari egon beharko dira taldean: jokalariak
profesionalizatzea, fitxaje berriak... Aurre egin
ahalko dio Barakaldok horri?
Bai, noski. Barakaldori gerta dakiokeen onena igotzea
da. Hori, berez, dirua da. Futbol profesionaleko ligak,
telebistak, publizitateak, kinielak... dirua dakarte.
Gure aurrekontuan 200 milio pezeta gehiago izango
genuke: hori 2.Ari eusteko adina diru da. Eredua Eibarren
bertan dugu: denbora luze darama talde honek 2.An,
eta 40000 edo 50000 biztanle baino ez ditu. Barakaldon,
berriz, 100000 gara. Arazo bakarra dago: denboraldiaren
amaieran, ekainean, Kirol Elkarte Anonimoa srtu beharko
genuke, Futbol Liga Profesionalak hori agintzen duelako.
Hau guztia aztertzen ari gara eta ez dut uste horrek
arazorik izango dugunik.
|
| Pello
Agirreoa |
- Pello
Agirreoa, entrenatzailea
Pello Bermeokoa da eta jokalari zenean Athleticen,
Alavesen, Tenerifen eta Linaresen jokatu zuen. Ostean,
entrenatzaile egon da hainbat taldetan: Ondarroan,
Aurreran, Bermeon, eta orain, bigarren aldiz, Barakaldon.
Futbolean eskarmentu handiko profesionala, bada. Eguneroko
entrenamendu saioa bukatzean, gurekin egon da berbetan:
Zer moduz ikusten duzu aurtengo Barakaldo?
Aurten bi faktore doguz gure alde: nahiko talde
ona osatu dogu, jende lehikorragaz. Hogei lagunagaz
edo gabilz, denak maila berekoak. Bestalde, galiziar
eta asturiarren multzoan sartu gaitue eta hori ona
izan da guretzat, euskaldunen artean asko ezagutzen
dogulako alkar, baita teknika aldetik ere. Izan ere,
futbol itxia da gurea, indarrekoa, eta partida guztiak
derby modukoak izaten dira, gogorrak... Pontevedran,
Zamoran, Leonesan eta besteetan oso plantilla ona
dago, mentiladade handiagoko taldeak dira, eta horrek
gehiago eskatzen deusku teknika aldetik.
Asko, ordea, kejatu egin ziren multzo horretan
egoteagatik, Barakaldorentzat kaltegarria izango zelakoan...
Bai, hasieran batzuk keju ebilzan bidaiak luzeagoak
zirelako eta aurrekontua ere asko altxatu zelako egun
batetik bestera. Geu ere beldur ginen, zer pasako
zan ez genekien eta.
Zein ezaugarri ditu oraingo Barakaldok bere alde?
Lehengora etorrita, guk nahiko indarra daukagu,
hori euskaldun jokalari denek daukie buruan sartute.
Teknika aldetik ere besteen parean gagoz, hortik irabazi
egin dogu.
2.Ara igoz gero, ba al du Barakaldok mailari eusteko
adinako indarra?
Hori esatea zaila da. Play off-a mundu bat da. Lehenbizi
sartu behar da, eta gainera ondu jokatu. Dena den,
hau oso herri handia da eta jende asko dogu atzetik.
Pentsetan dot jendeak lagunduko dauela, eta 2.Ara
igoz gero oraingo bazkide kopurua 2.800 edo- dobla
edo triplika liteke. Noski, joku aldetik ez badago
maila handirik, ez gara sekula 2.An egongo, baina
aukerak dagoz.
Eta zer deritzozu Barakaldoko afizioari? Ez al
gara hotzegiak taldearekin?
Izan, nahiko kritikoak zarete, batzuetan kantsagarriak
ere ondo jokatzen ez badozu. Baina gero, asko kanpora
joaten dira taldea animatzen, nahiz eta etxean hotzagoak
diren. Dena den hori ez da hemen bakarrik gertatzen,
orain 2000 ikusle inguru etortzen dira partiduetara,
eta play off-en sartzen bagara 5000 edo 6000 etorriko
dira. Orduan herri guztiak sakatu egingo dau.
2.An badaude 1. mailan ibilitako taldeak (Athletico
de Madrid...), gainera diru asko dutenak... Gai al
da Barakaldo horrelako taldeekin lehiatzeko?
Beharbada ez gara euren parean egongo, baina lau
edo bost talde kentzen badozu, aurrekontu handia daukienak,
handik behera hamar bat talde gara, oso gitxi, eta
danak erdi berdinak gara. Jakina, gauzak ondo behar
doguz egin, ondo pentsatu eta diru gutxirekin... Athletic
de Madridek igoal fitxaje bat egiten dau, gero bota
fitxaje hori eta ez da ezer pasa, baina zuk igarri
egin behar dozu, ezin dozu hutsik egin, ezta 2.Bn
ere.
Lasesarre zaharra bota egin dute, eta San Bizenteko
zelaian ari zarete. Nabaritzen al da hori jokuan?
Bai, hau (San Bizenteko zelaia) txikiagoa da. Egin
kontu, Lasesarrek 31 m zuen zabalera eta 101 luzera,
eta San Mamesek 38x105 m, zazpi metro bakarrik zabalago,
baina hori asko da. Hori, tamainaren kontu hori alegia,
pasaten jaku askotan San Bizenten, eta zelaia bera
ere gogorragoa da, askotan ezin dozu gura dozun moduan
jokatu, batez be beste taldea atzean sartzen bada.
Zelai barriaren beharra dago, duda barik.
|
| Kepa
Zarraga |
- Kepa
Zarraga , jokalaria
Kepa Zarraga, Begoñako bilbotarra da eta 30
urte ditu. Hau bere seigarren denboraldia da Barakaldo
FCn eta lehenago Bilbao Athletic eta Lemoa taldeetan
ibilia da. Horrela ikusten du herriko taldea:
Zelan ikusten duzue aurtengo denboraldia?
Nik uste hau dela Barakaldok azken sei urteotan izan
duen talderik onena. Badaude igoteko aukerak.
Horren goian egoteak ez al dakar ardura gehiegi
jokalarientzat?
Ez, guztiz kontrakoa, goian egotea gauza polita da.
Zenbat eta gorago egon askoz hobe, lasaiago jokatzen
dugu.
Nolakoa da zure ustez Barakaldoko zaleen erantzuna?
Orain arte oso ona. Lehengo egunean Gasteizen jokatu
genuen Aurreraren kontra, eta hemendik bostehun bat
barakaldar joan ziren gu animatzera. Benetan ikusgarria
izan zen , osora zelaian zazpiehun ikusle baino ez
zelako egongo.
Denboraldi honetan Galizia eta Asturias aldeko
taldeen multzoan sartu zaituztete. Hori kaltegarri
izan daiteke zuentzat?
Esan liteke hobe dela guretzat: iazko taldeak (Gipuzkoakoak,
Bizkaikoak...) gurearen oso antzekoak ziren eta neurri
batean zaila zen haien kontra jokatzea, oso ondo ezagutzen
dugulako elkar eta talde bakoitzak dakielako nolakoa
den bestea. Orain, aldiz, sorpresarako bidea handiagoa
da.
Gotzon Hermosilla, Esther Lafuente |