ZER PROPOSATZEN DUGUN?

 

 

Gustukoa ez dugun errealitatea hau aldatu egin behar dela pentsatzen dugulako eta gainera, errealitate hori aldatzeko gai garela uste dugulako, honako hau proposatzen dugu:

 

BERDINTASUNA

 

Egoeraren azterketatik abiatuta hauxe ondoreztatzen dugu:, soilik izango direla eraginkor eta erabakigarriak, benetako berdintasuna helburua duten politikak. Hau da,  benetako berdintasun materiala, eta ez soilik berdintasun formala lortzeko kudeatzen diren politikak,izango dira gai sozietate zibilaren, eta honen % 53,1 a garen emakumeon  gaitzak osatzeko.

 

 

BERDINTASUNERAKO EMAKUME DEPARTAMENTU ETA ZINEGOTZIGOAK

 

Eskubideen berdintasunak ez du aukeren berdintasuna ekarri. Desberdintasuneko adibide asko eta asko dago oraindik: emakumeen langabezia, etxeko lanen banaketarik eza, pobreziaren feminizazioa, eta abar. Aldaketa legalak ez dira emakumeen bizitzaren arlo desberdinetan aldaketa erreala dakarten politika zehatzetan gauzatu. Horrenbestez, Udal eta Diputazioetan  Berdintasunerako Emakume Departamentu eta Zinegotzigoak sortzea proposatzen dugu. Hauen helburua emakumeek jasaten dugun diskriminazioa ezabatzea izango da. Erakunde hauek, ez dira inongo eremu bakar baten   barnean egongo, arlo guztietan zeharkako oinarrietatik esku hartu ahal izateko gure interesak eta ikuspegiak herri eta lurraldeko  arlo guztietan bilduz.

 

Gizarteko eremu guztietan desberdintasuna eta diskriminazioa ezabatzea adostasuneko lana da eta tokiko erakundeen kasuan, jarduera-arlo guztietan proposatu beharrekoa. Aukera Berdintasunerako Departamentu eta Zinegotzigoak sortzen badira, arlo bakoitzeko politikarien eta teknikarien partaidetza eta inplikazioa bermatu ahal izango da, beti ere, beharrezko diren aurrekontu-konpromisorik badago.

 

Emakume Departamentu eta Zinegotzigoek Ekintza Positiboko Planak egitera bultzatuko dute eta halako planak badaude, horien neurriak eraginkorki betetzera. Betetze horrek, Emakumeen Aholku Batzordeetara  Planaren ebaluaketa ezezik hurrengo Planerako proposamenak ere ekarriko ditu. Honek instituzioetako arlo desberdinak inplikatuko dituzten batzordeak sortzea edo bertan parte hartzea ekarriko du, bai eta Emakume Kontseiluen dinamizazioa ere, hiritarren partaidetzako erakunde gisa, maila instituzional guztietan. Betetze horrek, Emakumeen Aholku Batzordeetara  Planaren ebaluaketa ezezik hurrengo Planerako proposamenak ere ekarriko ditu. Honek instituzioetako arlo desberdinak inplikatuko dituzten batzordeak sortzea edo bertan parte hartzea ekarriko du, bai eta Emakume Kontseiluen dinamizazioa ere, hiritarren partaidetzako erakunde gisa, maila instituzional guztietan.Egun, udalerri askok Berdintasunerako Plana badute, baina ez dira gizarte agenteekin  adostatu, ez dute aurrekontuko zuzkidurarik, eta ez dago haiek ezartzeko borondate politikorik. Hiru azken ezaugarri hauek gabe, Berdintasuneko Planak ezin dira sendotu, emakume eta gizonen arteko berdintasun materiala lortzeko tresnak bezala. 

 

Ekintza Positiboko Plana elkarrekin koordinatutako ekintza zehatzen eta aldi batekoen multzoa da, erakunde esparru desberdinetatik planteatua. Plana edozein motatako diskriminazioa identifikatzeko eta ezabatzeko ezartzen da, bai eta berdintasuna laguntzeko ere. Gizonei zein emakumeei zuzenduta dago eta gizarte osoari mesedegarri zaio. Planak, epe laburrera planteatuta, inguruaren beharren arabera berritu beharko dira eta aukera berdintasuna sustatzeko kontzientzia garatzeko helburua izango dute. Kontzientzia hau, alegia, tokiko politikan nahiz erakunde pribatu eta publikoen politikan islatu beharko da: enpresa, alderdi politiko, sindikatu, ikastetxe, eta abar.

 

 

EMAKUMEEN ETXEA

 

Proiektu hau, Herritarren Partaidetzarako tokitzat, eta aldi berean,  Aukera Berdintasunerako Ekintzak garatzeko euskarri fisikotzat jotzen dugu;  emakume guztien eta emakumezko kolektiboen erreferentzia – lekua izango dena. Lilaton taldeak, Emakume eta Hiria Foroak, Auzoetako emakumeen taldeek, Literatur topaketek eta abarrek bertan topa - gunea izango dute. Era berean Emakumeen etxea Aholku Batzordearen egoitza bihurtuko da, bertatik Herritarren Partaidetza bultzatuko delarik

 

 

EMAKUMEEN ARTEKO ITUNAK

 

Udalean zein Diputazioan, Berdintasunerako zeharkako genero- politika diseina ditzaten, Departamentuak eta  Zinegotzigoak sortzea beharrezkotzat jotzen dugu baina ez nahikotzat. Horrez gain,  Udal zein probintzia mailako   Emakumeen Aholku Batzordeen   garrantzia ez da ahaztu behar, zeren  hauek emakume taldeei  aukera ematen baitiete,  sozietate zibileko partaideak diren  heinean,  beraiengan eragina izaten duten politika diseinatzaileekin, hau da, erakundeekin,  harremanetan jartzeko. Baita Emakumeen Etxea ere.

 

Baina arestian esan dugunez, egiturak ( tresnak) sortzea beharrezkoa da baina ez nahikoa, zeren,  sortu direnean lortu nahi zituzten helburuak lortzeko, ekintzak zehazteko  borondate politikorik ez badago, ezereztatzen baitira.

 

“Berdintasunerako politikak”eta “ekintza positiborako politikak” adostatzeko  prest  dauden aukera politiko ezberdinetako emakumerik gabe, Zinegotzigoek eta Departamentuek  eraginkortasun txikiago izaten dute.

 

Emakumeen arteko itunak beharrezkoak dira. Horiek, helburu zehatzak betetzeko ekintza positiboen planetan ( udal zein foraletan) garatuko diren gutxiengoen adostasunaren bitartez lortuko dira.

 

Aipatutako planak ezartzeko berdintasunerako agente” teknikariak beharrezkoak dira.

 

 

DEMOKRAZIA PARTEHARTZAILEA

 

Egungo erakundeen funtzionamenduak defizit demokratiko argia agertzen du, hiritarren partehartze politikoa hauteskundeetara murrizten delako eta erabakiak gehiengoaren pisua besterik ez duelako. Demokraziak barneratze sistema izan beharko luke, hiritarren partehartzea dakarren sistema, eta gizartean bizi garen pertsona guztien interesak eta beharrak biltzen dituena.

 

Hiritarren partehartzea posible izateko Hiritarren Kontseiluak bultzatzea eta garatzea proposatzen dugu Udal eta Diputazio guztien jarduera-arlo guztietan. Hiritarren kontseiluak gai desberdinetan interesaturiko hiritarren elkarte eta taldeen ordezkariek osatutako erakundeak dira. Kontseilu hauetan, gainera, erakundeetako ordezkari politiko eta teknikoak egongo dira. Honela, hiriko bizitza eragin izateaz gain, demokratikoagoa izango da: alde batetik, hiritarren sektorea desberdinen iritziak eta interesak erakundeetara iritsiko dira; eta bestetik, bere partehartzeko eragiten dieten arazoak konpontzeko ideiak eta irtenbideak ekarrik dituzte. Era berean, boterearen gune guztietarako sarbideetara iristeko, hiritarren ekimenek alderdi politikoenek bezain beste aukerak izan ditzaten beharrezko diren jarduerak bultzatuko ditu Plazandreok taldeak. Gainera, herri kontsulta eta erreferendumak erabiliz, hiritarren partehartzea sustatuko da.

 

 

KUDEAKETA PRINTZIPIOAK

 

Tokiko baliabide ekonomikoak arrazoizko eta elkartasunezko irizpideekin kudeatu behar dira. Lehentasunezko kudeaketa-printzipioa hiritarren oinarrizko beharrak betetzea izango da, proiektu faraonikoen aurretik, noski. Oinarrizko beharrak dira: lana, etxebizitza, gizarte zerbitzuak, hezkuntza, osasuna... Era berean, Udal eta Diputazioek bere baliabideak birbanandu beharko dituzte pertsonen artean diren desberdintasun ekonomiko, sozial eta kulturalak arintzeko, ez bakarrik gertuko ingurunean, baizik eta gizarte osoan ere. Aurrekontuen %1 garapen bidean dauden herriekiko lankidetzarako erabiltzea proposatzen dugu.

 

Hiri eta herrietan pertsona diferente asko bizi gara, bertan lan eginez eta aisiaz disfrutatuz. Aniztasunak gizartea aberats egiten duela uste dugu, eta horregatik, bertan bizi direnentzako herri eta hiri bizigarriak nahi ditugu. Espazio guztiak ibiltzeko modukoak, seguruak eta erosoak izan daitezen, lan egingo dugu.

 

Kultura gizartearen aberastasunaren funtsezko atala da. Gure aburuz, erakundeek Euskadiren aniztasun kultural eta linguistikoarekiko errespetua bermatu behar dute, hori aberasteko jarduerak sustatuz. Horretarako, Plazandreok taldeak erakundeen eta gizartearen eremuan euskararen erabilera eta ikaskuntza bultzatuko du, pertsona guztiei euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko.

 

Une historiko batean gaude eta gure herriak azken hamarkadetan bizi izan duen gatazka politikoa konpontzeko aukera planteatu da. Egungo egoeran, Plazandreok taldeak bakea lortzeko ekimenak lagunduko eta bultzatuko ditu, hau da, bazterketarik gabeko elkarrizketaren bitartez lortutako adostasunean oinarritutakoak eta bere baitan gizarte eragile guztiak -emakumeak barne- kontutan hartzen dituztenak. Bakearen eraikuntzan esateko asko dugu, ezin baitugu biolentzia politikoaz hitz egin eta emakume askok bere etxeetan, lantokietan eta kaleetan jasaten duten biolentzia ahaztu. Bakea kontu publikoa izateaz gain, pribatua ere bada.

 

 

Ir a la página anterior.gif (1080 bytes)

Ir al índice.gif (1071 bytes)

Ir a la página siguiente.gif (1097 bytes)