Gure kanpainako goiburuak esaten duen bezala, honako hau lortu nahi dugulako:
“ESKUBIDE GUZTIAK EMAKUME GUZTIONTZAT”
Gustukoa ez dugun errealitate sozialean bizi garelako:
|
|
Emakumeok gizonek baino % 30 gutxiago irabazten dugu oraindik. |
|
|
Emakumeok langabetuen % 50 gara, gaztei buruz mintzo garenean kopurua izugarri areagotzen delarik. |
|
|
Emakumeok lan munduan bereizita gaude, lanbideratze eskasa eta soldata gutxiagoko lanetarako prestatzen gaituzte. |
|
|
Emakumeok lanean hastea lortzen dugunean, “ezkutuko ekonomia” osatzen duten sektoreetan izaten da maiz. |
|
|
Emakume askok bizimodua aurrera ateratzeko, prostituzioa baino beste aukerarik ez dute. Araupetugabeko sektore honek jabeei irabazi handiak ekartzen dizkie. Prostituzioan aritzen diren emakumeen % 90a etorkinak direla kontuan hartzekoa da. |
|
|
Gero eta usuago, emakume etorkinek, paperik ezak ekartzen dien lan egoeragatik, ezin dute inolako lan eskubiderik egikaratu. |
|
|
Lanaldi bikoitza ez da desagertu. |
|
|
Adin – txikikoen zein pertsona edadetuen zainketa, gero eta arazoa handiagoa da , taxuzko irtenbiderik gabe gelditzen dena . |
|
|
Etxeko lana eta familiarekiko ardura, gehienetan emakumeari bakarrik dagozkio oraindik. |
|
|
Bexazio fisiko eta psikiko ez dira gelditzen. |
|
|
Tratu txarrak ez dira gutxitzen. |
|
|
Bortxakeriek hor diraute. |
|
|
Eta aurten orain arte, hilabeteko 10 hilketa batez-bestekoa dugu. |
Emakumeen aurkako indarkeria hau, hauteskunde garaian besterik ez da kezka izaten, eta horregatik, guztiz eragingabe diren asistentzia – politika ezegonkorren bitartez konpontzen saiatzen da. Kontua ez da, arazoa ez dutela konpontzen, baizik eta ez direla ezta horren azalera hurbiltzen.
Prebentziozko politikak kudeatuz zergatien bila joatea , gure arduradun politikoen agendetan ez dagoen zerbait da. Irak bonbardatu nahiago dute. Eta guk diogu, orain eta beti: indarkeriari ez, GERRARI EZ, Gerra publikoari zein pribatuari ez.
ORDEZKATZE POLITIKOA DELA- ETA
Ordezkaturik ez gaudelako, eta jasaten dugun demokrazia - defizit hori,
sozietate zibila osatzen duten kolektibo guztien demokrazia partehartzaile baten bitartez soilik konpon daitekeelako.
Emakumeok ordezkaturik ez gaudelako, horregatik, gure arazoek ez dute garrantzirik, ohiko alderdien agenda politikoan.
|
|
Tratu txarrak |
|
|
Lana |
|
|
Berdintasunerako Emakumeen Zinegotzigoak eta Departamentuak |
|
|
Emakumeen Aholku Batzordeak ( udalekoak zein foralak) |
Esfera politikoan emakumerik ez egoteak eragin negatiboa du gizarteko emakume guztiei buruz dagoen pertzepzioan. Emakumeen irudiak galdu egiten du botere politikoko lekuetan emakumeen presentzia urria bada. Emakumeak erakunde politikoetan sartzen badira, emakumeei buruzko balorazio orokorra aldatu egingo da. Emakumeen presentzia parekoak gizartearen begirunea bultzatuko du eta pertsona gisa dugun izaera ukatzen diguten aldiak eta gure aurkako irainak gero eta gutxiago izango dira.