Gaur egun emakumeen aurka beraien senar edo bikoteek eragindako, edo beste era bateko harreman afektiboen esparruan (aitak, anaiak, eta abar.) sortutako indarkeriari buruzko datuek tokia irabazi dute komunikabideetan aurreko garaiekin alderatuz. Hala ere, egia zera da, errealitatearen muturraz ari garela, icebergaren atal txikitxoena baino ez dela hori guztia.
Benetako arazoa ezkutatuta geratzen da; alde batetik, biktimak beldurra duenez ezer salatzen ez duelako; bestetik, irtenbiderik ez ikusteagatik, baliabide-ezagatik, seme-alabadun emakumeen kasuan, edo sarritan mehatxuengatik, ez duelako egoera horretatik irtetzeko laguntzarik. Plazandreoken uste dugu emakumeek kasu hauetan laguntza-eske jo dezaketen lekuei eta larrialdi-kasuetan deitzeko telefonoei buruzko informazio osoa eduki behar dutela, eta horretan aritu behar dugula.
Emakume. Zure senar, mutil-lagun, aita edo anaiak gaizki tratatzen edo iraintzen zaituela sentitzen duzu? Tratu-txarra, fisikoa edo/eta psikologikoa ahal da?
Sarritan pentsatu izango zenuen pertsona horiek gauza onak ere badituztela, baina, zergatik jokatzen dute anker zurekin? Zuk horretara bultzatzen dituzulakoan zaude? Lotsa ematen dizu gertatzen ari zaizunaz hitz egiteak? Zure arazoak direla eta inork lagunduko ez zaituelakoan al zaude?
Baliteke inoiz salatu izana ere, formalki edo zure familiaren aurrean, lagunen aurrean, eta abar,eta gero atzera egin izana gerta zitzaizukeenaren beldur, eta ondoren, arazoekin berdin-berdin jarraitzea. Jakin badakizu, esperientziaz, berdina errepikatzen dela beti. Ziurrenik zure buruaz lotsatuta sentitzen zara, zure duintasunak behin eta berriz esaten baitizu hori ezin duzula inolaz ere onartu; baina, hala ere, beldur zara.
Ez zaitez beldurtu, beste askoren oso antzekoa zara. Izan ere, zoritxarrez, indarkeriak beti eragiten baitu ahulenengan, emakume eta haurrengan, eta erasotzaileek badakite beraien eskuetan gaudela askatasunaren bidea hartzea erabakitzen dugun arte, guretzako eta gure seme-alabentzako (izanez gero) ongizatearen bidea hartu arte, nahiz eta ezezagunarekiko beldurra izan.
Puntu honetara arte heldu bazara, interesatuko zaizu jakitea, besteak, gizartea eta bereziki gu, Plazandreokeko kideok behar duzun guztian laguntzeko eta informatzeko prestatuak gaudela.
Tratu-txarren biktima izanez gero, jakin behar duzu:
|
|
Irainak, laidoak, markarik uzten ez duten kolpeak eta mesprezu jarraiak ere tratu-txarrak direla. |
|
|
Ahal bezain laster salatu behar dituzu pairatu dituzun tratu-txarrak, sei hilabetetara jadanik ezin baitira zigortuak izan. |
|
|
Eskubidea duzu auzitegi-medikuak ikus zaitzan, salaketa epaitegi edo komisaldegi batean eginez gero, auzitegi-medikuak ikus zaitzan exijitu ezazu, nahiz eta zuri, agian, marka hutsala iruditu. |
|
|
Zure erasotzailearekin ezkondua bazaude etxetik irten zaitezke eta 30 egunetako epean banaketarako behin-behineko neurriak eska ditzakezu. |
|
|
Baliabide-ekonomikorik ez baduzu zure banaketa bideratzeko ofizioko abokatu bat izateko eskubidea duzu. |
|
|
112 zenbakira edo edozein komisaldegitara dei dezakezu, baita zure udaletxeko gizarte-zerbitzuetara ere, beraiek orienta zaitzaten. |
|
|
Plazandreokera ere dei gaitzakezu, non, baliabide ekonomikorik izan ezean, Dohaineko Zerbitzu Juridikoa eskaintzen dizugun. |
Gurekin harremanetan jartzeko zenbakia 943 473286