Plazadreokek erronka berri bat hartu nahi du bere gain: gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko proiektu europearretan parte hartzea. Proiektu hauek Europar Batasunak finantzatzen ditu eta erakunde, elkarte eta GKEei ematen zaizkie gauzatzeko. Emakida irizpide batzuen arabera egiten da. Hiru garrantzitsuenak hauek dira: proiektuek goitk-beherako ikuspegia izatea, efektu biderkatzailea izatea eta gutxienez, nazioarteko hiru erakunde izatea.
Proiektu europearren artean aukera berdintasunarekin zerikusia duten gai ezberdinak lantzen dira. Gai hauetariko bat parte hartze politikoa da, horregatik, zirriborro bat diseinatu dugu arlo honetan egin nahiko genukeena azalduz. Parte hartu eta nazioarteko sare bat sortzeko interesik baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan.
Gure ustez, aukera berdintasunaren alde lanean denbora asko daramaten gu bezalako erakundeak gara giza-eragile egokienak ezaugarri horiek dituzten proiektuak aurrera eramateko.
Iruditzen zaigu baita ere, baliabide horiek kontuan hartzea aukera bat izan daitekeela helburu berdintsuekin lanean ari diren emakume-erakunde sareak sortu eta finkatzeko.
Dagoeneko honelako proiektuetan esperientzia baduzue eta erabilgarria izan dakigukelakoan bazaudete, inoiz honetan pentsatu ez arren ideia interesgarria iruditzen bazaizue, informatu nahi bazarete, jar zaitezte gurekin harremanetan.