EUSKADIKO SELEKZIOA
03/03/09 Euskadiko selekzioek finalerako txartela lortu dute Zamoran
11/03/03
03:00 h.
Sebastian Martijak zuzentzen dituen 25 eta 17 urte beherakoen euskal
selekzioek autonomia erkidegoen arteko Espaiñiako txapelketako fase finalerako
txartela lortu dute, iragan asteburuan Zamoran. Bai batak eta bai besteak
galdu gabe jarraitzen dute aurtengoan eta ihazko lorpenak errepikatzeko bidean
jarraitzen dute.
Alde batetik, 25 urte beherakoen euskal selekzioak garaipen garbiak lortu zituen Zamoran. Ostiralean, lehen jardunaldian, ez zion aukerarik eman Gaztela eta Leoiko selekzioari (7–0) eta hurrengo egunean, hau da larunbatean, gauza bera egin zuten Galiziakoaren kontra (9–0). Bi emaitza horiei esker, azken fasean izango da euskal taldea Madril, Katalunia eta Extremadurakoen kontra.
Bere aldetik, 17 urte beherakoen euskal selekzioak erraz gainditu zuen Gaztela eta Leoikoa (9–0), baina arazo handiak izan zituen Madrilgoa mendean hartzeko (2–1). Edozein modutan, aurrera egin zuten neska euskaldunek eta azken fasean, Andaluzia, Kanariak eta Valentziako taldeen kontra aritu beharko dute.
Azpimarratzekoa da euskal federazioa bakarra izan dela bere bi taldeak azken faseetan sartzen. Nesken euskal futbola goi mailakoa dela argi dago.