Bizkaian,
lehiaketa ofizialik ezean, eta bide batez tokian
tokiko jaiak bultzatu nahirik, 1970an sortu zen
talderik asko; hala nola, Durangoko KEMEN, Zeberiko
EKINTZA, Arratiako SOBERANO, Galdakaoko GORANTZA,
Sondikako MAIONA, Bilboko BYAS 96 eta Basauri,
Zamudio eta La Arboleda, zein bere gain eta bere
kabuz. Izan ere, ez federazio babesik, ez jaso
zitzaketen lesioei aurre egiteko mutualitaterik ez
zeukaten eta.
Apurka-apurka,
laguntzarik ez izanda -ez eta merkatari etxeena ere-,
klubak desagertzen hasi ziren, eta 1982an Sondikak
besterik ez ziharduen; ordurako, ordea, TXORIERRI
NESKAK zeritzon.
Estatu-txapelketak,
ofizialki, 1982-83 denboraldian hasi ziren, taldeenak
zein herrialdeetako selekzioen artekoak. Bizkaiko
Federazioak, berak, abiarazi eta harremanei ekin
zien. Arazoak izan zituen, baina, ordura arteko
jokalariek, bai beste egoerabatean zeudelako, bai
gogoa hoztuta izateagatik, kirol jarduna utzia zuten
eta. OIARGAN auzoko neska talde batek erantzun zion
erronkari eta TXORIERRI NESKAK taldearekin lehiatu
zuten, bi partidatan . Txorierrikoek irabazi eta
emakumeen Bizkaiko futbol-ligaren lehenengo
txapelketa dei genezakeena eraman zuten, eta bide
batez, Estatu Txapelketan jokatzeko eskubidea izan
zuten. Horretan Coruņako KARBO taldearen aurka aritu
ziren, baina galiziarrek, azkenean Estatu-txapeldun
izan zirenek, mendean hartu zituzren. Lehiaketa
honetan Gaztela, Aragoi, Katalunia, Andaluzia,
Kanariar eta Balear Uharteen ordezkariek ere esku
hartu zuten.
1983-84
denboraldian beste bi talde sortu ziren, AMOREBIETA
eta SAN FRANCISCO, eta aurreko biekin batera Bizkaiko
Ligaren II. Txapelketan jokatu zuten, eta orduan ere
TXORIERRI NESKAKtaldeak irabazi zuen. Garaipenak
Estatu Txapelketara bide eman zion, eta Gipuzkoako
ordezkariaren aurka aritu ziren. Gipuzkoarrek,
ondartza-futboletik etorritako jokalari aukeratuak
AŅORGAKO IKASTOLA AMASORRAIN taldean txertatuta,
mendean hartu zituzten bizkaitarrak.
1984-85 denboraldian berriro ere talde berriak sortu
ziren, ORDUŅAKO eta ERREKALDEKO, alegia .Artean
sortutako sei klubek, Bizkaia Ligaren III.
Txapelketaz gain, Bizkaiko I. Kopa eta Handikap I.
Txapela ere jokatu zituzten.Hirurak TXORIERRI NESKAK
taldeak irabazi eta ostera ere AŅORGAK kanporatu
zuen. Denboraldi honetanere Herrialdeko Selekzioen
arteko Txapelketa jokatu zen, eta bertan Bizkaiak
parte hartu arren, Galiziak kanporatu zuen.
2000-2001
Denboraldia
| BIZKAIKO TALDE
FEDERATUEN KOPURUA 1. MAILAN |
4 |
| TALDE FEDERATUAK
BIZKAIKO LIGAN |
15 |