BERRIAK

03/03/21 POZUELO - ATHLETIC PARTIDUA IKUSTEKO BIDAIARI BURUZKO PRENTSA OHARRA


 Madrilgo Pozuelo herrian andrazko Athletic ikusteko bidaia antolatu dugun
 zaletu taldeok autobusezko txangoa bertan behera geratu dela iragartzen
 dugu. Horren arrazoia Bizkaian aste honetarako iragarrita dagoen garraio
 grebaren aurrean ibilgailuak kontratatzeko ezintasuna izan da. Zerrendetan
 apuntatu den jendeak izena emandako lokaletara jo dezake jarritako dirua
 berreskuratzeko.

 Edozelan ere, gure lehoi-emeak ez ditugu bakarrik utziko, eta zaletu asko,
 autobusaren ordez, autoz bidaiatuko gara Madrilera.

 Azkenik, andrazko Athleticek apirilaren 6an Burgosen jokatu behar duen
 norgehiagoka garrantzitsua dela eta, autobusez joateko bidaian apuntatzeko
 zerrendak hurrengo astean zabalduko direla jakinarazi gura dugu.
 

03/03/13 POZUELO – ATHLETIC PARTIDURA JOATEKO BIDAIA