Bilboko Arte Ederretako Museoan
Arte Ederretako museoan
En el Museo de Bellas Artes de Bilbao
|
Arte
Hezkuntzak, norberaren egite pertsonaletik haruntzago joanez, besteen
lanen ezagutzarako, interpretaziorako eta ulermenerako tresna eta
baliabidea izatea du xedetzat, ikaslearen sentsibilitate estetikoaren
garapena bultzatuz, besteen ekoizpenekiko eta ekoizpen kulturalekiko
begiramen eta jakinminean hezitzeko. Jarduera
artistikoak ezaugarri sozial eta kultural garrantzitsua dauka.
Hezkuntz Artistikoak ikaslegoak ondare kultural horren ezaguera eta
estima eskura ditzan ahalbidetu behar du, denboran zehar eta gizarte
batetik bestera, irizpide eta estilo desberdinak izan dituen ondarea
alegia. Helburu hauekin, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek artearekin topaketa eder bat izaten dute ikasgelatik kanpo: Bilboko Arte Eder Museoan, bertoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak, haurren adina edota esperientzia mailari egokituta antolatzen duen programa didaktikoan parte hartzen baitugu aspaldidanik. Museora egiten dugun bisitaldi honen bidez, arte, kultura eta museoen mundura hurbiltzen ditugu ikasleak. Ekimen honek lan eta eduki esparru ezberdinak jorratzen ditu hiru jarduera nagusi hauen bitartez: bi pelikula labur ikusi (“Koloreak” eta “Formak”), Museoko artelanak ezagutu (“Kontaktu Ibilbidea”) eta artelana ekoiztu (argizariak erabilita, pintura bat egin). |
||
|
Arte
Ederretako Museoan zehar egiten den ibilbidea, zenbait koadroen bidez,
museoan zehar ibili eta ikasleekin garatu beharreko programa
gauzatzeko proposamena da.
Museoko
Pedagogi-taldeak bisitarako metodoa proposatu
eta haren nondik-norakoak zehazten baditu ere, irakasle-tutorearen
ardurapean burutzen da ikasleekin egiten den ibilbidea. Artelanen
behaketan sakondu eta horiei buruz informazioa eskuratzeko material
lagungarri gisa, Museoko Hezkuntza Sailak argitaratutako koadernoxka
bana jasotzen dute ikasleek ibilbidea hasi aurretik. Zortzi
koadroen bitartez, Bilboko Arte Eder Museoko lanak ezagutu eta pintura
alorrean murgiltzen ditugu gure ikasleak. Museoko aretoetan zehar
dabiltzala, arte-lan askok (koadroek, eskulturek…) erakartzen dute
ikasleen arreta, baina ibilbide honen programa barruan dauden
koadroetan murgilarazten ditu irakasleak, aurrean duten pinturaren
behaketa, hausnarketa eta ezagutza sustatuz. Ibilbiderako
proposamen honek, ikasleek, koadro bakoitzaren aurrean, beraien
behaketaren trebetasuna gehitzea, hausnarketa bultzatzea, norberak
bere interpretazio propioak egitea eta iritziak agertzea du
helburutzat. Ikasleek gaitasun hauek garatu ditzaten, hurrengo lau
ataletan eragingo du irakaslearen eskuhartze didaktikoak: -
Deskribapena:
ikus daitezkeen ezaugarrien aipamena
(kolorea, materiala, irudiak…). Minutu batez isilean behatu ondoren,
artelanean dagoena aipatu. Zer
ikusten duzue? Zein kolore dago? Pintzelez bakarrik eginda dago ala
beste materialen bat ere erabili ote du? Zein material? ... -
Analisia:
artelan batean aurkitutako ezaugarrien arteko harremanen zehaztapenak.
Zein da irudirik garrantzitsuena?
Zer da deigarriena, zure ustez?... -
Interpretazioa:
lanak bere baitan biltzen dituen ideiak, sentimenduak, giroa eta
egoera animikoen azalaraztea (koadroak iradokitako mezua, sentipenak,
emozioak… ). Nola sentiarazten
zaitu koadro honek? Zure ustez, koadro honen koloreek
zein sentsazio sortzen dute: poza, beroa, tristura, hotza…?
Zergatik? Zer-nolako pertsona mota da hori? Neska hau familia
aberatsakoa izango zen ala normalekoa? Zergatik? Zein izenburu jarriko
zenioke koadro honi? Zein da gaia?... -
Sentsibilitate
estetikoa eta irizpena. Sentsibilitate estetikoa: koadroaren kualitate
estetikoari dagozkion ezaugarriak (edertasuna, handitasuna…).
Irizpena: gustukoa duten ala ez esateaz gain, aurreko ataletan
bildutako informazioa erabiliz, ondorio bat ateratzea. |
|
|
|
|
||