Teknologia berriak 1. zikloan
|
La
informática se ha hecho omnipresente en todos los ámbitos de la
sociedad y, al igual que sucediera con la televisión, el ordenador se
está convirtiendo en imprescindible. Así, se hace patente la
importancia de enseñar a nuestros niños/as, desde bien pequeños, que
el ordenador es una herramienta muy poderosa que hay que aprender a
utilizar y en ella vamos a encontrar una gran ayuda
para conseguir parte de nuestros objetivos.
|
||
|
Informatikaren presentzia abiadura handiz nabarmenduz joan
da gizartearen arlo guztietan. Momentu batean, etxeetan telebista
ezinbesteko tresna bihurtu bazen, badirudi gauza bera gertatzen ari
dela ordenagailuarekin. Gaur egun ia lan eremu guztietan azaltzen da
eta, lanaren esparruaz aparte, aisialdirako ere gero eta erabilpen
handiagoa du. Beraz, biztanleriaren ehuneko handi batek jarri behar
izan du bere burua ordenagailu edo ordenagailudun makina baten aurrean.
Hori dela eta, badirudi oso garrantzitsua dela informatika
behe eta erdiko mailetan irakastea, ez programatzen edo
ordenagailuaren barne egituraz jakiteko, ordenagailua lan tresna
ahaltsua izan daitekeela ulertzeko baizik. Ideia horren inguruan lan egiten dugu Lehen Hezkuntzako
Lehen Zikloan. Ikasleak Lehen Ziklora iristen direnean,
ordenagailuarekin harremanetan jarriak izan dira, jada, Haur
Hezkuntzan. Gure helburu nagusiak dira, ordenagailuaren aurrean
daudenean, autonomoagoak izan daitezela eta Windows ingurunearekin
harremanetan jartzea, alde batetik, eta zikloko arlo desberdinetan
lortu nahi ditugun helburuak betetzeko tresna lagungarria izatea,
bestetik. Lehenengo helburua betetzeko, ikasleak ordenagailuak
pizten eta itzaltzen, bere erabiltzaile moduan sartzen, Windows
ingurunean dauden programak aurkitzen eta zabaltzen eta eguneroko
lanean egiten dituzten proiektuak aurrera eramateko tresna
interesgarria eta erabilgarria dela ikusten dute. Horretarako Word,
Paint eta Internet Explorer programak ezagutzen hasten dira. Ordenagailuarekin lan egitea ohituta gaudenentzat
horrelako lanak egitea erraza iruditzen zaigun arren, ikasle hauentzat,
beren heldutasun maila eta ordenagailu aurrean horrelako lanetarako
izan duten esperientzia eskasa dela eta, nahiko zaila egiten zaie,
hasiera batean behintzat. Bigarren helburua betetzeko, berriz, merkatuan dauden
hainbat multimedia programa erabiltzen ditugu. Programa hauek
interaktiboak eta oso intuitiboak dira eta hizkuntzan, matematikan,
ingurunean eta idazketa-irakurketan lortu nahi ditugun helburuak
betetzen laguntzen digute. Honen adibidea Xango, Birraitonaren Museoa,
Urdintxo eta Pox, Matematika eta Hizkuntza Pirataren Munduan eta Klik
programak izan daitezke. |
|
|
|
|
||
|
||