Azken berriak

Ikasturteko azken asteak lanez gainezka etorri zaizkigu. Askotan horrela izaten da, ordu askoren ahaleginak azken unean ikusten du argia. 

Bilboko Kafe Antzokiak antolatzen dituen antzerki-jardunaldietan parte hartu zuten 4. mailako ikasleek, “Txibistoren erbia” izeneko antzeslana taularatu zutelarik arrakasta handiz. 

Bisita ugari izan ditugu azkenaldi honetan. Idazleak, batetik: Peio Añorga, Joxan Ormazabal, Txiliku, Pako Aristi, Jon Arretxe. Izen handiak gaurko euskal literaturaren eremuan, ikasleentzat aberasgarri.  

Bestetik, irudigile ospetsua: Jon Zabaletak liburuen ilustrazioen sekretuak erakutsi zizkigun. 

Bertsolaritza egitarauaren barruan, urteroko kantaldia eta bertso saioa izan genuen: Arkaitz Estiballes eta Uxue bertsolari gazteek trebetasun handia erakutsi zuten.

Liburuaren astea izan da maiatzaren amaieran: literatur hausteskundeak, ikasleen lanen erakusketa, ipuin kolektiboaren irakurketa, olerkien deklamazioa, ipuinen irakurraldiak gelaz gela, hitzaldia... Egitarau trinkoa. 

Muskizko Kultur Etxean ospatu ohi diren eskola jardunaldietan ere parte hartu dugu. Kanta ederrak eskeini zituzten 3. mailako ikasleek eta bertso-saio polita osatu zuten 5. mailakoek. 

Ospakizunetarako ere denbora izan dugu: denok batera Gorlizera egin genuen txangoan ederto pasa genuen. Ondoren gurasoen txanda etorri da eta ibilaldi jendetsua antolatu zuten Donostiako Miramon Museoa ikusteko. 

Ikastolako jaia, JAIGIRO 2007, giro ezinhobean gertatu zen eta konturatu gabe, 6. mailako ikasleei agur esateko tenorean gaude. 

 

Ikasturte amaiera emankorra benetan, horrelakoa izan dadila hurrengoa ere!  

Aurreko orrialderaOrrialdearen hasieraHurrengo orrialdera
Aurkibidea