Arkeologia Ikastolan: iraganaren bila


Arkeologiak unibertsitateko goiko mailetako kontua dirudi baina ez da hala izan behar. Iraganaren berri izateko iraun duten elementuen bitartez baino hobeagorik ez dago, beraiek baitira iragan hartako lekuko zuzenak. Beraz, ikasleak antzinako kulturetan murgiltzen saiatzen gara arkeologi-erregistroaren bitartez.

Konstruktibismoaren hildotik jokatu ezkero aurkipen oso baliagarriak gertatzen dira eta garrantzitsuena dena: ikasleak historia ikasteko jokabide zehatz bat ikasten du, hau da, historialariek beraiek erabiltzen dutena, noski, dagokion neurrian.  
Historia eta arkeologia ere ez dira jakintsu ezagun batzuk bildutako informazioa soilik baizik eta indusketa luze eta sakon askoren ondorio behin behinekoak. Ideia hau finkatzea ez da gutxi, egingo den lanaren ardatza baita. 

Egia esan proiektuari ekiten diogun bakoitzean besteetan hainbat agertzen ez diren zenbait ekintza eta material agertzen dira, adibidez: filminak, bozetoak, eskema arkeologiakoak, buztingintza eta inferentziak egiteko saio paregabeak. Proiektu honetan informazio entziklopedikoaren laguntza ere izan arren ez da gehien lantzen duguna, tailer arkeologikoa baizik.

Zer da tailer arkeologikoa? 

Giro prestatu batean egiten diren ekintza arkeologikoen multoari tailer arkeologikoa deitu ohi diogu. Giro honetan den-denak arkeologiaz hitz egiten digu: taldeen izenekin hasi (Barandiaran, Aranzadi eta Eguren) eta “alfar” bat osatzearekin bukatu.  
Irakurleak ideia egin dezan ondoko eszena irudika dezala: mahai handi baten gainean makina bat zeramika puxka biltzen dira desorden itzelean. Ikasle bikote bakoitzari tokatu zaionaren erreferentzia (puxketa bat) ematen diogu eta zeramika ontziaren eraketari ekingo diote kontu handiz. Maila estratigrafikoa eta koadrikularen berri ematen diogu bikote bakoitzari tokaturiko zeramika zati bati erantsita. Zeramika ontzia osatuta dagoenean fitxa bete egiten dute, lehenengo analisia burutuz. 

La Hoyarako bidaia eta “Chabola de la hechicera” trikuharria.

Baina hau abiapuntua bada ere La Hoya-ra egiten dugun bidaia erakargarriena suertatu ohi da. Biasteri aldean trikuharrien ibilbidea deituriko zonaldea aurki dezakegu tribu ibiltari haien hilobien aztarnek oraindik ere zutik irauten dutela. Guk “La Chabola de la hechicera” izeneko trikuharria bisitatu, argazkiratu eta “in situ” kultura haren ezaugarria ohartarazi nahi diegu: abereekin batera egindako mugimenduak, herri ibiltari hauen etxolak, orduko paisaia (paleopaisaia) eta monumento megalitikoak.
La Hoya-ko herrixka ezagutzeko aztarnategi arkeologikoa bisitatu eta museoan dauden zintzilikarioak, zeramikak, lanabesak, fibulak eta abarreko benetazko objetuak ikusteaz gain maila zeltiberiarreko etxe baten erreproduzioa (benetako neurrietan eraikita) ere ikus daiteke, baita harrizko kalea eta espaloien osaketa ere. Argibide idatziak eta bideo interesgarri bat ere ikusi ahal dira bertan.

“Alfar” edo buztinola

Bidaiak interesa pizten duen arren ikasleek buztinolan egiten dituzten La Hoya-ko kulturako zeramiken erreprodukzioak ikusgarriak izaten dira. Zeramika-ontzi aukeratuaren forma, apaindura, tamaina, kolorea, erabilera eta osatze-teknikari erreparatu behar dio La Hoya-ko biztanlea balitz bezala. 
Ekintza gehiago aipa genitzake (etorkizuneko arkeologientzako aztarnategia prestatu, transparentziak marratu eta gero azaldu eta abar) baina honetan sakontzeko tokirik ez dago artikulu honen orrietan.
Hori bai, bukatu baino lehen gure nahiaren berri eman nahi dizuegu arkeologia proiektua borobil-boribila izateko: benetazko aztarnategi simulatua burutzea izango zen ikasleak arkeologoak bihurtu eta lurra kentzen hasiaz lurpeko altxorren bila abiatzea, hots, guk aurretik lurpean ongi ezarri ditugun kultur hezurrak, zeramikak, burdin-xaflak eta abar.
Hezkuntza arkeologiko alorrean hau da gure ametsa baina Maria Zambranok esaten zuen bezala gizakiak duena lehen amets egin du.

La arqueología resulta fascinante en Primaria si se cuenta con un repertorio coherente de actividades en el taller de arqueología, con alguna salida que les ponga en contacto con el patrimonio arqueológico y sobre todo con un enfoque del análisis histórico del tema que sea (piratas, culturas paleolíticas, Edad Media, Romanización...) a partir de estas fuentes materiales (reales, representadas o simuladas). 

En Muskizko Ikastola tenemos una perspectiva del conocimiento histórico tanto de la prehistoria, del mundo antiguo, del medievo o de la edad moderna y contemporánea que surge a partir del estudio de las fuentes escritas, orales, iconográficas y materiales. No queremos que los alumnos aprendan de forma exclusivamente memorística el pasado sino de la forma que un arqueólogo lo haría: a partir de todo aquello que pueda significar algo para comprender un poco más otras épocas, otras costumbres, otras culturas y otras geografías.  

Este punto de vista con sus consiguientes graduaciones y secuenciaciones vale desde Infantil hasta el Tercer Ciclo de Primaria y no digamos de las etapas posteriores. 

Los objetos hablan pero hay que saber interrogarlos para poder hacer pequeñas conjeturas verosímiles a partir de ellos. En este terreno es necesario: 

Primero: un esquema cronológico que nos dé una idea aunque sea aproximada de cuando se hicieron esos objetos. La referencia podría ser antes o después de Cristo, de cuando la guerra de Troya, del tiempo de los caballeros y las cruzadas, etc. Las referencias que utilizamos en el Tercer Ciclo las anclamos en un ejemplo de gran poder representativo o paradigmas: cultura de Santimamiñe, cultura de los dólmenes, cultura de La Hoya (se trata de un yacimiento arqueológico de un poblado de la edad de Hierro que visitamos cada dos años los del Tercer Ciclo. Está situado en la Rioja alavesa en la localidad actual de Biasteri o Laguardia) cultura romana, cultura medieval, cultura moderna y cultura contemporánea.

Segundo: una idea clara de lo que es el trabajo arqueológico: niveles del yacimiento, cuadrícula de excavación, recuperación y datación de ajuares, herramientas, objetos de cocina, etc.

Tercero: saber buscar una relación ente objeto, utilidad y forma de vida. Para ello potenciamos la imaginación y la formulación de hipótesis verosímiles.

Cuarto: Saber valorar el patrimonio arqueológico que aunque fraccionado, incompleto y lleno de barro es parte de una historia en parte irrecuperable pero en alguna medida sondeable.

Sin duda la arqueología tiene el encanto de lo detectivesco, la búsqueda de las pistas, el misterio que guarda lo escondido. Tal vez Indiana Jones viva aventuras extremas en torno a tesoros perdidos del pasado pero nosotros observamos en nuestros proyectos de educación en la arqueología y en el patrimonio artístico la misma voluntad que no es otra que la que comparten miles de arqueólogos profesionales: descifrar el misterio, lo que ignoramos de las culturas antiguas. 

Aurreko orrialderaOrrialdearen hasieraHurrengo orrialdera
Aurkibidea