|
Desde el curso pasado desarrollamos en la Ikastola un proyecto de innovación centrado en el trabajo sistemático del lenguaje oral. Tod@s
l@s alumn@s, desde los cuatro años, hablan, una vez al trimestre, ante
sus compañer@s. Utilizamos formatos diferentes:
Esta
propuesta didáctica parte de un enfoque comunicativo de la lengua y el
trabajo se centra en los procesos de producción y comprensión de textos
en contextos variados. Integra actividades en torno al lenguaje oral y
escrito, así como actividades de uso y reflexión sobre el lenguaje, a la
vez que posibilita la interacción y el trabajo cooperativo entre l@s alumn@s.
|
|
Hizkuntza
pentsamendua egituratzeko eta errealitatea barneratzeko gizakiok dugun
tresna nagusia den aldetik, hizkuntzaren garapen egokia arrakastaren
giltzarria izango da esparru akademikoan,
neurri handi batean. Batetik,
ahozkoak garrantzi nabarmena duelako ikaskuntza prozesuan; izan ere,
haurrek ez dituzte ezagutzak pilatzen, baizik eta
ingurunearekin eta ingurukoekin elkarreraginean eraikitzen dituzte.
Ikuspegi horretatik abiatuz gero, komunikazioa bihurtzen da ikaskuntza
prozesuaren giltza. Bestetik,
“eskolarako” behar den hizkuntzak ezaugarri propioak dituelako eta ez
delako ikasleek etxetik dakarten hizkuntza bera: eskolako ikasketa
beharrei erantzuteko, ikasleek eguneroko bizitzan erabiltzen duten
hizkuntza ez-formala utzi eta testu landu eta zehatzak sortu eta ulertu
behar izaten dituzte; hau da, abstrakzio eta konplexutasun handiko
hizkuntza egitura eta trebeziak erabiltzeko gai izan behar dute. Are
gehiago, arlo bakoitzak bere hizkuntza du eta hori ere ez du ikasleak
etxetik ekartzen. Zer esanik ez, ikaskuntzarako hizkuntza ikaslearentzako
bigarren hizkuntza denean. Gainera,
ahozkotasuna lantzeak hizkuntz erabilerarekin zerikusi zuzena duten
hainbat aspektu aintzat hartzea, lantzea edo garatzea dakar ezinbestean. Hizkuntza
erabiliz ikasten da eta erabiliz ontzen da. Erabiltzen ez den hizkuntza,
aldiz, kamustu egiten da, eta atzerakada honek motibazioan ere eragin
negatiboa du. Inguruabar horretan, ahozkotasuna lantzea hizkuntzaren
erabilera bera sustatzea da, eta, beraz, komunikazioa eta adierazkortasuna
lantzea dela esan dezakegu. Hau
guztia kontutan hartuta, Muskizko Ikastolan
ahozkotasuna era sistematiko batean lantzeko ekimena abian ipini
dugu azken bi ikasturteetan. Hiruhilabetero Ikastolako ikasle guztiek hitzaldi bat eman behar dute bere ikaskideen aurrean. Banaka edo taldeka, luzeagoa edo laburragoa, formato batean edo bestean, ikasle guztiak trebatzen dira ahozko hizkuntzaren erabileran. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|