Gaztain erreak

Zeinek ez ditu inoiz gaztainak dastatu, negu hotzetan eskuak berotzeko izan ez bada ere?  

Erromatarrek izan ziren gaztainondoa Euskal Herrira ekarri zutenak, harrezkero, gure basoetan ederki asko bizi dira. Udazkenetan bere fruituak, gaztainak, jaso eta danbolinean zein txapetan, erreta edota egosita, atsegin handiz jan ohi ditugu. 

Euskal Herrian gaztaina janaren inguruan jaia ospatzea ohitura izan da. Gure arbasoek neguan hotzari aurre egiteko batetik, eta bestetik elikatzeko, gaztainak, eskura zuten fruitua, erretzen zituzten. Gure sasoian, neguko hotzak astintzeko berogailuak eta elikatzeko nahi beste jaki errez eskura daitekeen honetan, honelako beharrik ez eta ohitura galduz joan da,  banakako baserri batzuetan izan ezik.  

Hala ere, usadio hura berreskuratzeko asmoz urtero-urtero, Ikastolako gurasoen laguntzarekin, gaztainak erretzen ditugu. Horretarako, guraso talde bat gaztainak erretzen arduratzen da, baita paperezko kukurutxoak prestatzen ere. Gaztainak bero-beroak egon ohi baitira! 

Batera, guztion artean, egun honetarako propio egin zen KOPLA kantatzen dugu, baita bertsoak eta gabon kantak ere, besteak beste, “Hator-Hator”. Ospakizun polita, Gabonetako jaiei hasiera ematen diena.

 

KOPLATXOA

 Gabonekin batera

gaztainak urtero

lehen usaindu baina

ez irentsi ero. 

Azala kendu eta

dastatu ta gero

jan egingo ditugu

orain bero bero.

Las actividades de la  fiesta de “Gaztain Erreak” sólo son posibles gracias a la colaboración de los madres y padres de la Ikastola.

ESKERRIK ASKO!

Aurreko orrialderaOrrialdearen hasieraHurrengo orrialdera
Aurkibidea