|
Euskaraz
Mintza es un programa que tiene como objetivo ofrecer a l@s alumn@s
registros coloquiales que les permitan comunicarse en euskara en los
momentos de juego. |
|
Ekimen
honen helburu nagusia euskara, ikas hizkuntzaz gain, bizi hizkuntza eta,
beraz, harreman hizkuntza bihurtzea da, geure kulturaren trasmisio
egokirako eta ikasleen garapen osorako bitartekoa den heinean. Helburua
ikaslegoak euskaraz hitz egitea izanik, ikasleei kaleko edota familiako
hizkuntzak ematen ez dizkien erregistro hurbilak eskeintzen saiatzen gara. Jolastorduen
monitorizazioaren bidez, Haur eta Lehen
Hezkuntzako ikasleei hizkuntza erregistro kolokialak eskeintzen
zaizkie. Bitarteko gisa, nagusiki, jolas tradizionalak erabiltzen dira.
Horretaz gain, L.H.ko 5. eta 6. mailako umeekin, jolas tradizionalekin
batera, Herri Kirolak tartekatzen dira, ikasturte bukaeran txapelketatxo
bat antolatuz egitasmo hau garatzen ari garen ikastetxeen artean. Proiektuak lau fase ditu: ·
Lehenengoa formakuntzari dagokiona da. Irakasle, monitore eta
bestelako langileentzako ikastaroak ematen dira. Ikas
ziklo bakoitzeko irakasle banak derrigorrez parte hartu behar du. ·
Bigarrena jolastorduetako monitorizazioa
da. Monitoreak ordu erdiko bi saio ematen ditu ikasleekin jolasten eta
beste ordu bat koordinaketan, jolas bilketan eta proiektuaren garapenerako
lanetan. ·
Hirugarrena gurasoentako jolas tailerrek
osatzen dute. 12 orduko ikastaroa eskeintzen zaie gurasoei bere seme-alabekin
euskaraz jolastu ahal izateko. Nahiz eta ikastaroa euskaraz izan, jolas
antolatzen dira guraso erdaldunek eta euskara maila baxua dutenek parte
har dezaten. ·
Laugarrena ikastetxeen arteko harremanak
sendotzean datza. Proiektuan gauden ikastetxeen arteko txapelketa egiten
da herri kirolen inguruan. Proiektua Sortzen-Ikasbatuaz Elkarteak kudeatzen eta koordinatzen du. |
Soka
saltoan aritzeko Do,
re, mi, |
||
|
|
|||
|
Eskuekin
jolasteko Binbili-bonbolo |
|||
|
|
|||
|
Zotz
egiteko Harriola-marriola |
|||
|
Zotz
egiteko Dona
dona katona
|
|