"Ozeanoak eta arrantza" erakusketa

"Ozeanoak eta arrantza" erakusketa

Explorando los océanos y ecosistemas marinos


"Ozeanoak eta arrantza" erakusketa

Artikulu honetan 2002-03 ikasturteko lehenengo hiruhilabetealdian Muskizko Ikastolako seigarren mailako ikasleek burututako ikarlan handiaz hitz egiten da, abenduaren 12tik 13ra erakusketa gisa plazaratu zena, hain zuzen ere. 

Ez dago esan beharrik honelako planteamendu didaktikoak ikasleei dakarkien onura. Hiru hilabetetan zehar, ozeanoen mundu zabala esploratu zuten gogoz eta jakinminez, zientzia arloa edo “ingurune” deitutakaoren barruan. Eta hau guztia gurean solik ez geratzeko, ikastola osoan zabaldu zen bi egunetako erakusketa handi baten bidez.

Erakusketa baino lehen 

·      Ikerlanaren egituraketa kontzeptualari dagokionez, lehenengo eta behin nukleo kontzeptual sendoak landu ziren irakaslearen laguntza zuzenaz: itsaspeko ekosisteman argiak duen garrantzia, piramide ekologikoa, sedimentazio-prozesuak, balearen migrazio-mugimenduak, XVI mendeko nabigatzaileen itsas-bideak, itsasoan isuritako hidrokarburoen eragin kaltegarriak...

·      Egitura kontzeptuala eraiki ondoren, gaiaren periferia aztertu zuten ikasleek interesen arabera. Beti nukleotik abiatuta, bi monografiko osatu zituzten banaka, testu mota honen atalketari erreparatuz, era pertsonalean idatziak eta marrazkiz hornituak: “Moluskoak eta krustazeoak” eta “Arrantza”.

·      Hauek ezezik, itsas-animaliei buruzko azalpenezko testu idatziak landu ziren eta, baita ere, bikoteka osaturiko itsas ekosistemaren krokisa, hots, kartulinean marratu eta margoztu zena.

Erakusketa prestatzen 

Erakusketa denon artean diseinatu zenean, bikote bakoitzak esparru bat hautatu eta gaia jorratzeari ekin zion biziki: ikergaiaren aurkezpena, azpigaiak aukeratu (gero erakusgai jarriko zirenak), txokoaren edertze-lana, bertan egingo zen tailerra, jolasa edo ekintza... 

Komunikatzea da edozein erakusketaren helburua, hau da, unibertso landu bat besteon aurrean argi eta garbi ager dadila, eta horretarako adinen araberako nolabaiteko mailakaketa burutu behar zen. 

Azkenik, abenduaren bigarren astean, Ikastolako txikienekin hasita, 2 urtekoak alegia, eta bostgarren mailako ziklokideekin amaiturik, ozeanoen printzak heldu zitzaizkien guztiei. 

“Prestige”k utzitako aztarna beltzak gure erakusketa ere zipriztindu zuen eta txoko batean horren azalpena ematen zen.  

Planeta urdina gehiago zaintzeko, ardura handitzeko eta bihotzez maitatzeko gure harri koskorra jarri dugu. Ozeanoen etorkizuna gure esku dagoela ulertarazten saiatu gara eta horrexegatik Neptunoren mundu izkutu eta ikaragarri polita arakatu poz-pozik. Lortu dela uste dugu. Merezi izan du!

Aurreko orrialderaOrrialdearen hasieraHurrengo orrialdera
Aurkibidea

Explorando los océanos y ecosistemas marinos

Explorar los océanos y los ecosistemas marinos es uno de los proyectos didácticos más cautivadores para l@s alumn@s del tercer ciclo de Educación Primaria. 

Por su extensión, hemos ido analizando diferentes áreas dentro de la unidad general, la mayoría de las cuales fueron la columna vertebral de la exposición de sexto curso del 12 y 13 de diciembre: “Ozeanoak eta arrantza”. Estos fueron los temas trabajados:

·       El ecosistema marino y la acción de las olas y de las mareas. La erosión y la sedimentación. La disolución de las sales minerales. Salinidad y latitud.

·     Geografía del mar: cabo, golfo, bahía, playa, isla, península, istmo, estrecho, río, ría, marisma...

·      Crustáceos y moluscos. El ecosistema del litoral, el mundo fascinante de las mareas y la vida marina.

·      El plancton, las algas y los peces. Cadenas alimenticias. El mundo de la plataforma continental, las dorsales marinas o cordilleras submarinas y la fauna abisal. Anatomía, costumbres y clases de peces. Utensilios de pesca. Captura de la ballena en la actualidad.       

·      La pesca: herramientas, barcos y técnicas. La pesca tradicional y moderna. Pesca deportiva, pesca de litoral o costera, flota de bajura, altura y gran altura. La caza tradicional de la ballena.

·      Pescadores, puertos y pueblos pesqueros. Estructura urbana de un puerto: astilleros, cofradía, lonja, fábrica de hielo, conserveras, elaboración de cajas. La comercialización del pescado: de la embarcación a la mesa.

·      A través de las rutas marinas de los navegantes del siglo XVI: el mundo de las naos y las carabelas. Los descubrimientos geográficos. Biografías de los grandes navegantes. Conocer a Catalina de Erauso.

·      El ecosistema marino en peligro: contaminación ambiental y acuática, residuos urbanos e industriales. La marea negra. Cómo cuidar el medio marino.

·      Noticias de la mar. Todo un trabajo de hemeroteca sobre todo lo referente al mar, arrantzales, contaminación, deporte marino, etc.

En grupos de dos alumn@s, cada equipo investigador instaló su exposición con murales, objetos, explicaciones escritas, dibujos, croquis, maquetas, mapas, anuncios, experimentos, fotografías y talleres lúdicos para todos los visitantes.  

El resultado fueron ocho horas de contacto con el medio marino en un ambiente de fiesta y comunicación.

Aurreko orrialderaOrrialdearen hasieraHurrengo orrialdera
Aurkibidea