Herri bat euskalduntzen: Muskizko Euskararen Astea

Bada jadanik zenbait mende Bizkaiko Enkarterrietan euskarak atzera egin zuela baina Ikastolako abestiak dioenez “Euskal Finisterretik Baiona aldera/lorategi ederra/zabaldu egin da/mendebaldeko lora/Muskizko Ikastola/Bizkaiko Golkoaren alaba maitea”. Jakina, Ikastolaren lana ez ezik, hainbat talde, erakunde eta pertsonen ahaleginari esker atzerakada historiko eta gordin hari arrasta jartzea egia bihurtu da. 

Testuinguru honetan Muskizko Euskararen Astea kokatu behar da. Herriko nahiz kanpoko euskaldun zein euskaltzaleentzat aste ludikoa eta atsegina, euskal kulturan erroturiko zenbait jarduera eskeintzen duena. 

“Euskarak ez du mugarik” esanez, hamalaugarren astea ospatu zen azaroaren 18tik 24ra eta Ikastolan arreta berezia eskeini diogu gure partaidetza biziagotuz. 

Esan beharra dago Euskararen Astea Udaletxeko Euskara Batzordeak antolatzen duela. Bertan, herriko ikastetxe guztiak eta bestelako taldeak biltzen dira, Josune Aranguren euskara teknikariaren gidaritzapean. 

·         Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoen “Aupa Kintxo” emanaldiak barrea eta algara piztu zituen umeen artean. Nikaragua, Nikaraguita doinuan Amerika haren taupadak sentiaraziz, haurrak dantzan jartzen zituen bitartean.

·         Kulki taldeak euskaldun itsasoan murgildu gintuen arraunketa eta arrantzaleen jolasen barna. Behin Kantauri Itsasoan bizi zen balea ekarri ziguten, atalaia eta guztiz. Itsas portuetako lanek, orain jolas bihurturik, atsegin egin zuten ostegun hartako ordua.

·         “Hamabi orduz igerian” izan zen ostiralean. Hogeita bost urte euskarak bustita eman baditugu, ez digu beste ordu bat gehiagok kalterik egingo! Estropadetan izar lemalaria ere gurekin izan zen uretan, Korta laguna.

·         Eta igandean mendi-martxak altxor izkutu asko agertarazi zituen. Gure bazterretan dauden hainbat harribitxi, batzuetan narrats eta makur, egun bateko dizdirarik gabe, hortxe daude, bere istoriotxoa kontatzen dihardute, entzutea baino ez zaigu geratzen.

 Hauetaz gain, beste hainbat ospakizun eta ekitaldi: Mikel Urdangarinen emanaldia, Kike Amunarriz eta Asisko Urmenetaren hitzaldia, bertso-afaria, txotxongiloak... 

Urte osoan zehar segida izan dezala!

"12 horas nadando" a favor del euskara. Una original iniciativa que consiguió una participación masiva. Junto con l@s alumn@s de la Ikastola participó el conocido remero José Luis Korta.

Pailazoak oso arrakastatsuak izaten dira Euskararen Astean.Barreak eta algarak ziurtatuta daude!

El grupo de animación infantil KULKI convirtió los trabajos del mar en divertidos juegos

Mendi martxak herriko bazter izkutuak ezagutzea bermatu zuen.Partaidetza handia eta giro ezinhobea!

Aurreko orrialderaOrrialdearen hasieraHurrengo orrialdera
Aurkibidea