Artea Haur Hezkuntzan

 

Artistas infantiles: una visita al Museo Guggenheim Bilbao

En Educación Infantil, vivir el arte y el lenguaje como experiencias que ayuden a los niños y niñas a aprender y a desarrollarse constituyen un conjunto de objetivos importantes. Debemos facilitar la realización de actividades que nos hagan entender el arte como una experiencia que pasa de ser individual a desarrollarse en grupo y que va del plano al volumen, de lo estático y silencioso al movimiento sonoro propio. 

En la visita que los niños y niñas de 4 años de la Ikastola realizaron al Museo Guggenheim tuvieron la oportunidad de experimentar la luz y el color, de perderse en laberintos geométricos y de convertirse en artistas. Y, cómo no, de conocer de cerca a su amigo Puppy.

Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelako umeok Guggenheim Bilboko museora joango ginela jakin genuenean, harridura ageri genuen. Gehienok bagenekien Bilbon zegoen museo ospetsu bat zela eta museoko sarreran txakur haundi bat zegoela.

 Halako batean, museo barrura sartzeko txanda heldu zitzaigunean, zer zen hura!! Guztiok aho zabalik gelditu ginen, urduritasunaren ondorioz ia-ia eskumuturretan sarrerak ezin jarri !! 

Sartu bezain pronto, ikasgela bakoitzeko monitore bat ipini ziguten. Monitoreak tren bat ginela eta geltokiz geltoki  aurkitzen genuena azalduko zigula esan zigun.

 Oso txikiak sentitzen ginen halako leku handi batean: hara eta hona gauza bat eta bestea ikusten, bisita gidariaren azalpenak entzuten eta haren galderei erantzun ezin emozioaren emozioz.  

LEHENENGO GELTOKIA...... ARGIA ETA KOLOREA!!!!!!!!!!!!

Gelara sartu ginen, eta argi horiek egindako efektuak ikusi genituen. Koloreak nahasturik ikusten ziren, fluoreszente gorriak, urdinak... 

“Nahastatzen baditugu urdina eta horia, zein kolore agertzen da?” “Berdea!!!”
“Zuriak, beltza ezabatzen du” (Joseba)
“Berdea eta gorria nahasturik?” (Sendoa)  “Beltza” (Ander N)
“Eta gorria eta zuria?” (Olatz)  “Arrosa”  (Ania)

“Nik esan dut gorria eta urdina nahasturik, morea ematen du” (Ane)
 
Tren geltoki zoragarri hau
utzi eta beste batera joan ginen...

BIGARREN GELTOKIA: IRUDI  GEOMETRIKOAK ETA ARGIA!!!!!

 Honetan sartu baino lehen, goiko pisutik ikusi genuen aretoa: borobila, triangelua, sugea... guztiak laberintoak ziren.

 “Oso erraza da” (Lander)
“Ni oso azkar irtengo naiz” (Beñat)

 Laberintoetan sartu ginen. Hauetan ere, argi efektu ezberdinak agertzen ziren baina... ez zen hain erraza hauetatik ateratzea!!!!!

 “Borobil beltza ikusi dugu” (Gaizka)
“Tranpa bat izan da” (Sendoa)
“Buelta bat eman genuen borobila zela ikusteko” (Gaizka)
“Marrak goitik behera egiten zituzten argiak ikusi genituen” (Joseba)
“Begiak izten baditut kolore asko ikusten ditut” (Mikel)
  

Zorabiatuta atera ginen geltoki honetatik eta azkenengora abiatu ginen. Honetan gu ginen protagonistak, ARTE SORTZAILEAK!!! 


AMAIERA.........TAILERRA!!!

 Marrazkiak egin genituen eta kolore ezberdinek ematen duten perspektiba ezberdinak ikusteko aukera izan genuen zelofana erabiliz. Honen bidez geltokietan zehar ikusitakoa gogoratu genuen.

Ikastolarako autobusa hartu aurretik, kanpotik egin genuen bisitaldia, Puppy eta han dauden hainbat eskailera gora eta behera igaroz.

 Guretzat, museoko pertsonaiarik ezagunena eta maitagarriena Puppy txakurra zenez, izugarrizko algarak sortu genituen hau ikustean.

 "Txisa egiten du...!" (Ander N)
"...ez baina ez da benetazkoak..." (Naroa)
"...ez hori ura da..." (Egoitz)
"...loreak ureztatzeko ura da" (Naroa)

Etxerako bidea hartzeko ordua heldu zitzaigun, HAU PENA!!!. Autobusean denok gogoratu genuen museoan ikusitakoa. Hemendik aurrera, gurasoekin hurbilduko gara berriro ere, museo honetan asko ikasi dugu eta ikastekoa ere badago.

Aurreko orrialderaOrrialdearen hasieraHurrengo orrialdera
Aurkibidea