Muskizetik Garazi herrira

 

Euskal Kulturaren barneko bidaia baten berri

De Muskiz a Garazi


Euskal Kulturaren barneko bidaia baten berri

Otsailaren 5ean, goizeko 9etan, Azkaratera abiatu zen Ikastolako seigarren maila. Azkarate Ipar Euskal Herrian dago, Garaziko herritik ez oso urrun. Baina zergatik Benafarrora? Zein egonaldik erakar dezakeen ikasleen arreta ez da erraza asmatzea, areago ikasturterako finkaturiko helburu didaktikoekin ere bat egin nahi denean. Ipar Euskal Herrirako bidaiak xarmant berezia izan du ikasleentzat. Zergatik? Alde batetik mugaz beste aldeko lurraldeak berebiziko ilusioa pizten baitzuen eta bestetik egoera berri batek askatzen dituen gogo eta interesarengatik. 

Ikasleek gizarte berri-berria aurkitu ez bazuten ere, bai ordea hainbat modu berri: otorduak, bertako euskalkiak eta hizkerak, paisaia populatzeko era, Baionako katedralaren gargolen mehatzuzko begiradak, bere barruko kriztalezko argi zerutiarra, Zuberoako arbelazko teilatuak, Miarritzeko itsasargiaren parean zabaltzen den badia paregabea, balearen arrantza epikoaren lekukoa bera, edo Urepeleko maldak, Xalbadorren irudimenaren euskarria.

 

Jakina, azken batez, moldatze-egoera batek ikasteko aukera aparta eskaintzen du eta honetaz ez dago dudarik. Ikaste prozesu honetan konparazioa ezezik hainbat unetan enpatia ere zabaltzen da, adibidez, Azkarateko baserri ttipiaren barruan mundu bat eraiki zuten: erdia zaharra eta beste erdia berria. Zaharra zen beren hizkera batua baina berria bertako jendearen euskalkia, zaharra zen otorduen aurrean egin beharreko guztia baina bertako sukaldaritza eta jantoki haren giro lasaia estreinako aldiz agertzen zitzaien.  

 Hona helduta zera esan behar da: bidaia ikasgelan bertan hasi zen. Esan ohi den bezala, bidaia on baten sorlekua liburu batean aurkitzen da. Era berean, motxila hartu orduko Bernart Etxepare, Leizarraga, Axular, Etxahun, Xaho, Abbadie, Xalbador, Mattin, Joxe Migel Barandiaranen herbestea, Jon Mirande eta beste hainbat protagonista historikoren berri jadanik genuen.

 Halaber, ez dugu ahaztu behar Lapurdik eta Garaziko herriak gure hizkuntza urrezko hitzez jantzi zuela Aro Modernoan eta, klasizismoaren garaia urrun samar izan arren, hor diraute euskararen maisu lanek, Leizarragaren Itun Berria eta Axularren “Gero” kasu. Gainera orain dela ez asko Mirande eta Xalbador oraindik ziren gure artean. Gaur egun ere nolabaiteko literatur berpizkundea soma daiteke Ipar Euskal Herrian.

 Duda barik ikasgelan abiaturiko esplorazioak bidea adierazi zigun eta egonaldia arrakastatsua suertatzen lagundu. Ikasleek, bidaiarien antzera, lehenik dena begiz jo izaten zuten, geroxeago ikusitakoa argazkiratu eta azkenik libreta txikian izkiriatu.

 

Honela, memorian ezezik, argazki eta paperean ere Ipar Euskal Herri zati bat ekarri genuen gurekin

 Zerk hunkitu gintuen gehien? Agian joan-etorri  anitzetan gure begi aurrean errepikatzen ziren hainbat irudik: eliza aurreko hilerri txikiak, hilarriez josiak eta  portikoan herriko seme-alaben omenez izkiriaturiko oroitarriak. Nolabait espazio txiki horretan herriaren memoria babesten zen.

 Harrigarria ere Donibane Garaziko trinketean ikusitako pilota partidua eta bertako giroa. Adineko jendez beterik (merkatu eguna zen astelehena), isiltasun ikaragarrian, dirua jokoan, iraganeko Euskal Herriaren islada ekarri zigun gogora. Eta, nola ez, Sarako Leizea, bertan, beste haitzulotan bezala, Aita Barandiaranek argia jarri zuen gure prehistorian, Larrun mendiaren parean.

 Anitza da euskaldunen herria. Errobitik Ebrora, paisaia, klima eta ekonomia ugari zabaltzen diren arren, erroan kultura batek darrai, euskaraz loratzen dena. Xalbadorrek kantatu zuena lau haizetara zabalduz, Euskal Herrian etorkizuna badela ziur gaitezke.

 Anai-arrebak entzun
Ene aho hotsa:
Izaite bat ez daike
Hezur hutsez osa:
Herria da gorputza,
Hizkuntza bihotza;
Bertzetik berextean
Bitarik bakotxa,
Izaite horrendako

Segura hil hotsa.

Aurreko orrialderaOrrialdearen hasieraHurrengo orrialdera
Aurkibidea

De Muskiz a Garazi

Como ya se recogió en el artículo "Nos vamos al caserío" del  nº 4  de nuestra revista Ikastola,  los objetivos que pretendemos conseguir con esta actividad  son principalmente de carácter lingüístico, socializador y didáctico. La forma de concretarlo para cada ciclo o grupo escolar exige un proceso de reflexión que permita al profesorado hacer la elección correcta o la más  estimulante entre las opciones reales que tiene para elegir. No es tarea fácil desde el momento que nos planteamos integrar esta actividad en el curriculum escolar que se está desarrollando.

 Desde esta perspectiva la opción que más expectativas  creaba de cara al grupo de sexto curso, los mayores de la Ikastola, era la ofrecida por IKAS BI en Azkarate, población cercana a Donibane Garazi en la Baja Navarra, al otro lado de los Pirineos.

 ¿Por qué a Azkarate? La respuesta es clara. El programa que se nos ofrecía además de contemplar los objetivos arriba indicados añadía un aspecto motivador esencial: la ocasión de viajar a Ipar Euskal Herria. La idea de viajar no solo se reducía al viaje de ida y al de vuelta sino al propio programa de actividades que consistía, en caso de desearlo, en visitar las tres capitales del norte: Baiona, Donibane Garazi y Maule; en recorrer la costa de Lapurdi desde Angelu a Donibane Lohizune pasando por Miarritze; en realizar itinerarios por los valles del Errobi y alrededores: Baigorri, Urepele, Donapaleu... También nos ofrecía la oportunidad de visitar lugares que guardan un especial patrimonio artístico e histórico como la  catedral gótica de Baiona, el majestuoso órgano de la  parroquia de Baigorri, la iglesia que fue Corte de las Juntas del Reino de Navarra en Donapaleu, la hermosa iglesia de estilo montañés zuberotarra en Gotaiñe, el castillo de Maule, las cuevas de Sara, la iglesia de Sara donde predicó Axular, la Ciudadela de Donibane Garazi, el centro de talasoterapia de Miarritze...

 Y si esto fuera poco, también nos ofrecía oportunidad de entablar conversación con Xanpon en su caserío de Jatsu y con Manex sobre sus colmenas, además de visitar el trinquete de Donibane Garazi, recorrer la calle del Camino de Santiago que atraviesa el río Errobi junto a la pequeña pero fascinante iglesia gótica de la ciudad.

 Sinceramente, la idea de poder transformar las imágenes de los mapas y diapositivas en geografía vivida era cautivadora y poder hacerlo como último viaje del grupo de sexto parecía, y así ha sido, una idea acertada.

 Las ideas cuando llegan a ser parte de la experiencia tienden a permanecer en la memoria y ¿acaso no es la  memoria nuestra más fiel compañera?       

 

 

Xanpon-en baserria gazta egiten ari gara

Etchauz-eko jauregia, Donibane Garazin

Gotaiñe-ko eliza (Zuberoan)

Aurreko orrialderaOrrialdearen hasieraHurrengo orrialdera
Aurkibidea