Eskola antzerkigintza

 

Antzerkia: hizkuntza ikasi eta lantzeko baliabidea

La dramatización en Educación Infantil


Antzerkia: hizkuntza ikasi eta lantzeko baliabidea

Ikastolan, eskola giroa euskaldundu asmoz eta hizkuntzarekiko klase emankizun formalez gainera, hizkuntz lanketarako ariketa bizi eta naturalak garatu nahian hainbat ekintza antolatzen eta burutzen ari gara. Dramatizazioa (txotxongiloen bidez edo haurren antzezpena) da ekintza horietako bat.

Antzezteak euskeraren menperakuntzan posibilitate handiak eskeintzen ditu. Testua ikasi beharrak, ondo ahoskatzeak, hitza eta keinuak, tonua eta mugimendua batera kontrolatu behar izateak ematen diote haurrari hizkuntzaren arlo formalarekiko sentsibilitate berezia. Ahozko hizkuntzari ekiteko oso bide ona dugu antzerkia, idatzitakoa lantzeko ere oso interesgarria, zenbait elementurekin konstziente izateko aukera ezin hobea eskaintzen baitu.

Hezkuntza Sailak antzerkiak irakaskuntzan izan dezakeen balioaz ohartuta, ESKOLA ANTZERKIGINTZA bultzatzen du NOLEGA progamaren bidez. Ikastolan Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak dira proiektu honen garatzaile.

Lehen Hezkuntzako umeekin bezainbat landu daiteke Haur Hezkuntzako ikasleekin ere, eginkizuna adin eta hizkuntz gaitasun desberdinetara egokituz:

  • 3-4-5 urtekoak: haurrek gauzak izaki bizidunekin identifikatzen dituzte, gauza batzuk itxuraldatzea onartuz, animalien rolek izugarrizko erakarpena sortzen dietelarik. Ezaugarri hauen aurrean, oso gidoi sinple eta elkarrizketa laburretara jo behar da, zatirik garrantzitsuenak errepikatzeko teknika baliatu, "klitxeak" (sorgin gaiztoa, amaiera ona, ...) onartu, elementu beldurgarriekin kontu izan,...
  • 6-7-8 urtekoak: aurreko gustuek iraun arren, gauzen arteko zerikusiez jabetzen dira. Lan konplexuagoak behar dituzte, ekintzaren beharra, zerbait gertatu behar du. Fantasiazko elementuak sar daitezke, beldurrezko pertsonaiak, emozioa. Klitxeak ere apurtu daitezke eta efektu bereziak sartzeko modua dago.
  • 9-10-11 urtekoak: aurrekoetan ere gauzatu daitekeen arren, adin honekin bete- betean azaltzen da haur-gaztetxo mugako hauek asmatzaile eta gidoi egile gisa duten gaitasuna. Gauza zoragarriak gertagarriekin identifikatzen hasten dira, gai historiko, biografikoak eta abar adin horien azken atalean kokatu behar direlarik.

Hizkuntza inguruko lorpenak lehentasuna badute ere, antzerkiak eskeintzen dizkigun bestelako onurak ere baloratzen ditugu ezin baitugu ahaztu beste hainbat helburu lortzen lagundu diezagukeela:

  • Helburu didaktikoak, edozein eduki irakasteko egokitu baitaiteke baliabide hau.
  • Helburu pedagogikoak, maila pertsonalean nortasuna, inibizioak gainditzea... eta gizarte mailan talde lana sustatzea, guztiek helburu bat erdiesteko bat egitea, bakoitzak bere ahalegin eta ekarpenak eskainiz.
  • Helburu olgetaria, gizaki orok (eta haurtzaroan oraindik erabat erreprimitu barik) duen jolaserako premiari erantzuteko eta, azken finean, helburu didaktiko zein pedagogikoak modu aktibo, atsegin eta bizian eskuratuz.

Txotxongilo ikusgarriak.

Bionbo ostean, giñolei bizia ematen, beraien egileak: Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak.

Panpinak egin, istorioak asmatu eta gidoiak idatzi, zenbait entsaio ostean: emanaldia guraso eta ikaskideen aurrean.

Lanean jardun duten bitartean: ekintza motibagarria. Bukatzeko: emanaldi zoragarria!

 

Antzezlan bikaina prestatu zuten aurreko ikasturtean Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle hauek: 28 orotara! Denok izan zuten antzezle gisa parte aktiboa hartzeko aukera, horretarako egokitutako gidoiari esker.

Ilusioz aritu ziren eta zenbait alderdiren inguruko lan sakona burutu zuten: gidoia eta horren antzezpena, zenbait saio! , dekoratuak, janzkiak eta apaingarriak. Gonbidapenak. Azkenengo entsaioak eta bukatzeko, umorez betetako emanaldiak: txalo beroak gure antzerkilarientzat!

 

Aurreko orrialderaOrrialdearen hasieraHurrengo orrialdera
Aurkibidea

La dramatización en Educación Infantil

El juego dramático, el teatro y el guiñol son recursos de gran importancia para la consecución de objetivos lingüísticos: son de gran valor en el desarrollo de las capacidades de expresión oral y favorecen, además, la creación de actitudes positivas hacia las clases en general, el centro escolar y el grupo de aula.

Son también recursos que podemos aprovechar a la hora de trabajar los contenidos de las diferentes áreas.

Las actividades dramáticas por naturaleza son un vehículo de comunicación, y una forma de estimular y favorecer la interacción y un elemento sozializador. Ayudan también a desinhibir y relajar; a estimular la imaginación y fomentar la creatividad.

En Muskizko Ikastola, los recursos dramáticos son una práctica escolar desde la Educación Infantil. El cuento es el primer acercamiento que l@s niñ@s hacen a la literatura y al texto oral y escrito.

La dramatización de cuentos supone, además del despertar del niño al gusto y el interés hacia la literatura, y consiguientemente hacia la lectura, la globalización de determinados contenidos del currículum de las distintas áreas, a la vez que nos permite trabajar dichos contenidos de una forma activa, lúdica y atractiva.

Por ésta razón al trabajar la dramatización de cuentos estamos trabajando, entre otros aspectos:

  • La comprensión y expresión oral (estructuras sintácticas, vocabulario, etc.).
  • La estructuración temporal y la espacial.
  • La capacidad de simbolización (disfraces, ...).
  • Las relaciones sociales: sentimiento de pertenencia al grupo, descubrimiento del otro, cooperación ...
  • La educación auditiva, capacidad de escuchar.
  • La expresión corporal: tipos de desplazamientos, iniciación a la expresión gestual, desinhibición, espontaneidad...

Y al lado de todo ésto, el paso de un lenguaje egocéntrico a uno comunicativo, con la importancia que este hecho tiene en este momento evolutivo.

Aurreko orrialderaOrrialdearen hasieraHurrengo orrialdera
Aurkibidea