Euskaraz hazi, ikasi eta bizi

 

Euskaraz Bizi

Proyecto Euskaraz Bizi


Euskaraz Bizi

Ikastolara etortzen diren ia ikasle guztiek gaztelania dute ama hizkuntza. Hemen, ikastolan, ikasten dute euskera.

Hizkuntzak berezko garrantzia du, haurraren bilakaera osoan eta bereziki edozein aprendizaiaren aurrean. Haurra, hizkuntza erabiltzen ikasten duenean, ez da soilik hitzekin eta estrukturekin jabetzen; esanahi kulturalak eta munduari eta bere buruari buruzko kontzepzioak ere barneratzen ditu. Hizkuntza funtsezko tresna bihurtzen da haurra inguru fisiko eta sozialaren ezagutzaz jabetzeko; horrez gain, ikasketa berriez jabetzeko mekanismo ezin garrantzitsuagoa da eta, orobat, komunitatean sen kritikoz eta sormenez integratzeko.


Aitor Larrazabalen bisita. Ederto hitz egiten du euskaraz!

Hizkuntzak dituen funtzioak, hots, erabilera soziala, tresna intelektuala eta hizkuntza bera ikerketa gai izatea, azaltzen du ederki zergatik ematen diogun horren garrantzi handia hizkuntzaren irakaskuntza eta ikasketari.

Baina, nola ikasten da hizkuntza?

Hizkuntza, norberak besteekiko harremanetan eraikitzen duen ezaguera da: komunikazioan.

Erabilera da gure lanaren abiapuntu eta euskarri nagusia. Hizkuntza zenbait funtzio sozial betetzeko tresna da. Erabileratik abiatuz eraikitzen da ezagutza, hizkuntzaren funtzionamenduaren erregelak jasotzeko ahalmen eta prozesua.

Azkenik, ezin dugu motibazioa ahaztu: hizkuntza bat ikasi edo eta erabiltzeko bultzatzen duten arrazoi, nahi edo interesak.

Hau honela, eta kontuan izanik, batetik, langai dugun hizkuntzaren, euskeraren, egoera diglosikoa (gure ikasleak erdal munduan murgildurik bizi dira) eta bestetik, ikasgela eta eskolaren komunikazio ingurua ere mugatua gertatzen dela, Ikastolan, esparru akademikoaz gain, beste zenbait alderdi ere jorratzeko beharra ikusten dugu (motibazioa, giroa, erabilera...) gure hizkuntzarekiko helburuak eta lan eremua horietara zabalduz.

Antzerkigintzan ibilitako aktore bikainak

Oinarrizkoa deritzogu haurrengan euskararenganako identifikazio baikorra eta motibazioa sortzeari, beraz, ezinbesteko helburua dugu ikasleak pozik eta identifikaturik egotea, ikastola, irakasle eta ikaskideekin, lasaitasun eta konfidantzazko harreman giroan, lankidetza eta elkartasunean.

Behar beharrezkoa ikusten dugu umeen inguruan giro euskalduna sortzea, euskararen presentzia nabarmena izatea arlo guztietan eta, era berezian, umeentzat aberatsak eta atseginak diren ekintzetan, haurren interesak eta sentipenak kilikatuz. Ez dugu gure ikasleek jasotzen duten hizkuntza klasera edo irakaslanera mugatzerik nahi, erregistro formaletik haratago joanez, ahalik eta testuinguru zabalenak eskeini nahi dizkiegu. Proiektu gisa hurrengo hauek nagusitzen dira: Eskola Antzerkia, Kantagintza, Bertsolaritza eta Deklamazioa.

   
Euskal giro aberatsa ezagutzeko eta, are gehiago, eskola girotik kanpo euskeraz bizitzeko aukerak eskeni nahi dizkiegu gure ikasleei, euskeraren alde positiboa eta pozgarria nagusitu eta beraien euskera ikasteko prozesoari bultzada eragingarria emanez. Beste zenbaiten artean (irteerak, bisitaldiak...), Baserria (eskolaz kanpoko egonaldia) dugu iharduerarik garrantzitsuena. Egonaldi hauek eskolatik kanporako eginbeharretan euskeraz jarduteko aukera ezinhobea eskeintzen die gure ikasleei.
   
Euskerazko teknika desberdinak lortu eta gure hizkuntzan ikasketak jarraitzeko adinako hizkuntza gaitasuna izateaz gain, bada gure helburuen artean beste hau: euskeraz egiteko ohitura sortu eta zabaltzea. Helburu hau lortzeko dugu Euskeraz Bizi proiektua.

Ikastolen Elkarteak bideratuta, haurrengan euskerazko komunikazio-ohiturak hobetu eta areagotzeko bide berrien bila gabiltzan ikastola eta eskolak gara proiektu honen partaide.

Euskera pasiboa aktibo bihurtu nahi duen proiektua dugu Euskeraz Bizi. Gure haurrek euskera biziago eta erneago bat erabil dezaten, euskera eskola giroko gune eta une desberdinetan eta eskolatik kanpo ere erabil dezaten bide sistematiko bat ireki nahi dugu Euskeraz Bizi proiektuaren bidez.

Argitxo Euskaraz Bizi ekimenaren protagonista nagusia

 
Neska-mutilak bere artean euskeraz egiteko ohitura piztea eta sendotzea lortu nahi dugu, nagusien begirada edo kontrolpetik kanpo daudenean ere euskeraz egitea eta ahalik eta ondoen egin dezaten saiatzea.

Ingurunearekiko euskerazko harremanak ere bultzatu nahi ditugu. Aukera murritzak eskeintzen dituen arren, gure inguruan sortzen diren euskarazko topaketak eta ihardueretan ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzen dugu.

Aurreko orrialderaOrrialdearen hasieraHurrengo orrialdera
Aurkibidea

Proyecto Euskaraz Bizi

Muskizko Ikastola es un centro escolar caracterizado por una dinámica constante de crítica y reforma de nuestro currículum en vías de mejorar la calidad de la enseñanza del euskera y en euskera. Nuestr@s alumn@s aprenden euskera, estudian en euskera y desarrollan aptitudes y capacidades para que continúen los estudios en nuestra lengua.

Sin embargo nuestros objetivos lingüísticos no se limitan a los aspectos puramente académicos, sino que se amplían a aquellos que repercuten en el uso, que van orientados a desarrollar hábitos de comunicación en euskera, más allá del marco escolar. Queremos que nuestr@s niñ@s vivan en euskera. Al impulso de este objetivo surge Euskeraz Bizi, proyecto orientado al logro de un euskera más vivo y activo en l@s alumn@s escolarizados en modelos de inmersión.

Promovido por la Federación de Ikastolas, participan en él aquellos centros que, como la Ikastola de Muskiz, están comprometidos en la búsqueda de nuevas vías, de nuevas formas de actuación que incidan en el impulso de hábitos lingüísticos que fomenten una mejor y mayor utilización del euskera de nuestr@s alumn@s, dentro y fuera del aula.

Las actividades desarrolladas mantienen viva la motivación de l@s niñ@s, incitan a la reflexión de aspectos de uso y quieren fomentar la comunicación en euskera, siempre con estímulos positivos. Los recursos y materiales utilizados están adaptados a cada edad, dotan a las actividades de un carácter lúdico que despierta y mantiene en l@s niñ@s la ilusión en relación con los objetivos del proyecto: conversar en euskera, jugar en euskera...

Junto al juego, Argitxo es otro elemento clave dentro del proyecto de Euskeraz Bizi. Pero es, sin duda, entre los más pequeños donde su papel se hace relevante: Argitxo es un pequeño genio amigo de tod@s l@s niñ@s que como los de la Ikastola se esfuerzan en hablar en euskera. Vive escondido, según nos cuenta en su canción, en cualquier pequeño rincón de la Ikastola, y a través de mensajes, sorpresas, juegos y regalos nos recuerda que está entre nosotros, motivándonos y animándonos a hablar en euskera.

 

Aurreko orrialderaOrrialdearen hasieraHurrengo orrialdera
Aurkibidea