![]()
Muskizko
Ikastolan ingurugiro ikuspegia eskola curriculumetan eta,
orohar, gure ikastolako eguneroko bizimoduan sustatzeko
ahalegin handiak egin ditugu betidanik. Hori dela eta, aspaldian, oraindik ere indarrean dagoen Eskola Lorategia izeneko proiektua martxan jarri genuen. Honen bitartez, lur zati bat, Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleentzat (6-8 urte) ingurugiro-heziketarako baliabide bihurtu zen, eskola paisaia zein ingurugiro kalitatea hobetu dugularik. Eskola-lorategian lan egiteak, Ingurugiro Hezkuntzaren asmo, helburu eta edukiekin bat datorren hezkuntza-praktika errazten du. Ingurugiro Hezkuntzak hiru dimentsio kontutan hartzea eskatzen du:
|
|
Lorategian
egingo den hezkuntza-mailako lanaren zehar-izaeraz gain,
lorategia baliabide aparta da arlo desberdinetako gaiak
jorratzeko. Ingurunearen Ezagupenari dagokionez gai ugari lan daitezke, hala nola, lurra, ura, izaki bizidunak eta horien aniztasuna, ekosistemak, aldaketa naturalak, kutsadura... |
|
Matematika
arloan, kalkuloak zein neurketak, informazioa antolatzeko
grafikoak eta estatistikak, lursailaren plano errazak
edota benetako datuetan oinarritutako buruketak egiten
dira. Hizkuntza arloan, elkarrizketak, eztabaidak, ipuinak, esaera zaharrak eta lorategiari dagokion hiztegi zehatza lantzen da. Plastika Hezkuntzari dagokionez, ehundurak, koloreak eta formak sailkatzen dira; ingurunea irudikatzen da, irudiak aztertzen dira, inguruneko forma naturalak zein artifizialak, kartelak, kollageak, hormirudiak eta muralak egiten dira. Hazitokiak eta terrariumak material bakunekin eraiki daitezke. |
|
|
Eskola-lorategia
lehen mailako tresna da hezkuntza baliabide gisa, arazoen
konponbide planifikatuan oinarritutako ikaste aktibo eta
kooperatiboa martxan jartzea ahalbidetzen baitu. Era
berean, ingurugiroarekiko jokabide konprometituagoak
lortzeko modu eraginkorra da, are eta beharrezkoagoa
gurea bezalako eskualde batetan. |
|
Gure
metodologiak ondorengo alderdiak hartzen ditu kontutan:
|