Jon Arretxe, idazlea eta laguna

Turista ala bidaiaria?

Un escritor amigo


Turista ala bidaiaria?

Zein da turista eta bidaiariaren arteko desberdintasuna? Turista atzerrira heltzen den lehenengo egunetik etxera bueltatuko den momentuari buruz pentsatzen ari da, baina bidaiaria baliteke betiko atzerrian geratzea.

Hauetako bat dugu Jon Arretxe, bidaztia eta idazlea. Bere azken gutunean zioskun: "Amazonian ibili naiz aspaldi honetan. Momentu txarren bat pasatu dut, baina guztia oso esperientzia ona izan da". Eta nola ez, ba?

Amazoniako hainbat kontutan oinarrituta, orain abenturetako nobela bat idazten dabil. Bertan tribu asko ezagutu ditu eta euretako batzuekin, Munduru eta Apurina indioekin, bizi izan da. Eta gu, jakina, suge eta kaimanen mundu ikaragarri honen berrien zain gaitu, nobela noiz argitaratuko zain, hain zuzen.

Aurretik Sahara eta Maliko lurralde lehor-beroetan barna murgildu zitzaigun Jon eta horren lekuko dugu "Tubabu" izeneko liburu liraina: inondik ere mugarik ez duela dirudien desertuan igarotako egunak, mila izarretako zerua sabaitzat emandako gau luzeak eta, batez ere, hango eta hemengo jendearekin izandako solas eta hartu-emanak.

Eta Jonek esperientzia hauek kontatzea du gogoko. Bere bidaien ondorioz hainbat liburu sortu dizkigu oroitgarri gisa edo: "Hakuna Matata" ipuin bilduma, "Urrezko triangelua" nobela laburra, "Tuparen seme-alabak" kronika liburua...

Aurrera egin ahala, gero eta hutsago ditu alforjak, baina gero eta beteago esperientzien zorroa. Norako bidaia hurrengoa, Jon? Bejondeizula eta, noski, idatzi laster.

Un escritor amigo

No hay viajero que no plasme en su diario las huellas de su aventura. A veces, estos escritos son verdaderos tesoros donde se mezcla la geografía, la historia y la literatura. Literatura de viajes, viejo género que surge en los relatos míticos de la Antigüedad.

Aquí, en Euskal herria, tampoco nos faltan los viajeros escritores. Patxi Zubizarreta o Jon Arretxe, han llenado sus alforjas en los caminos y convertidas en bellas imágenes las han compartido en alguno de sus libros con los lectores.

L@s alumn@s de 6º curso de Muskizko Ikastola intercambian cartas con Jon Arretxe. Él es, sin duda, nuestro amigo explorador, nyestro aventurero escritor, que tendremos muy pronto entre nosotros.

Aurreko orrialderaOrrialdearen hasieraHurrengo orrialdera
Aurkibidea