|
Badira zenbait aurkipen, tresnak ez direnak, baina homo sapiens sapiens-en kultura garapena lagundu dutenak, adibidez, sua, artea, nekazaritza, hiria, hizkuntza, zientzia eta abar.
Hauetariko bat idazkera da. Idazkerari esker, aroz-aro zabaldutako jakinduria iraunkorragoa bilakatu zen, tintak, euskarriak eta tresnen iraupenaren arabera.
Idazkera ezagutu zuten lehen kulturak Mesopotamia, Egipto, Grezia eta Erroma izan ziren. Gure alfabetoa, ordea, ekialdeko herri batek asmatu zuen, feniziarrek, hain zuzen ere.
|
|