Euskal
antzerkian eskarmentu handi samar duten bi partaidek osatua:
Mikel
Martinez eta Patxo Telleria.
Beste lan batzuetatik aparte, urteak daramatzate "bikote
artistiko" bezala lanean, hala antzerkian ("Marxkarada",
"Monstruo Sakratuak", "Kaio Luma Zikina",
"Kontenedore baten Istorioak"
"Lezio
Berri Bat Ostrukari Buruz"
"Euskara Sencilloaren
Manifiestoa")
nola telebistan (Irrikitan).
Denborarekin,
halako estilo bat sortu dute ia oharkabean, iturri askotatik edaten
duena (Marx anaiak, Ionesko, Miura...) baina bere kaligrafia berezkoa
duena: aktore bion elkarrizketetan oinarritzen da, berbaldi motz eta
pikatuak, azkarrak, eroak.
Bikoteatro honen lanaren ezaugaurriak,beraz, hauexek lirateke:
- Aktore-pertsonaia biren elkarrizketetan oinarritutako hitzezko umorea.
- Euskara hutsez sortua eta eskainia.
- Edozein txokotara heldu ahal izateko moduko formato txiki-arinean
prestatua.
- Gertuko gizajendea da beti mintzagaia (euskara, euskal gizartea, kultura...).
Ezaugarri
hauek guztiak dauzka konpainia honen azken lanak ere: LARRU HAIZETARA