AURKIBIDEA
haserako
orria
euskaldunok
erle jendeaz
erleak
eta euskaldunak
gure
erlategia
erleak
amaraunean
AURKI
bilatzailea

| |

Euskalbanner

Gure erlategia 900 metrotara dago, eguteran, Joar mendiko ipar
isurialdean dagoen muino batean.
Joar mendia Araba eta Nafarroako mugan dago, Kodes mendizerran,
Euskal Herriko hego-mendebaldean. UTM koordenatuak: 552-4722.
Gure erlategian sortzen den eztiari jarri diogun izena ABRASKA
da. Hitz hau guretzat oso adierazgarria da, gure herriko zaharrek
eta erlazainek hitz hori, gaur egun ere, erabiltzen baitute
aberaskari deitzeko. Kontutan izan euskal hitza izaki mendeetan
zehar mantendu dela erdaldunen hizkeran.
Gure erlategitik hurbilen dauden laboratutako lurrak edota
etxebizitzak 2 kilometrotara daude. Ehun bat metrotara 5 metro
inguruko urmael bat dago urte osoan zehar ura edukitzen duena.
Toki honi "balsa de mojon largo"
deritzote, eta erleak dabiltzan tokiari "cerro
maraņon".
Joar mendiko inguru honetan pagadia eta artadia dira nagusi.
Erkameztiren bat (Quercus faginea), urkidiren bat edota
birlandatutako koniferak ere aurki ditzakete gure erleek lanean
aritzeko.
Besterik ere aurki dezake erle larrelariak: mota askotako
ainarrak, gurbitzak eta ezpeldoiren bat. Mendialde honetan oso
arrunta da ezpela pagadiarekin eta artadiarekin batera aurkitzea.
Txarapika, azeri mahatsa, zurikatza, izpilikua, ezkaia,
elorri-triska, marrubia, sahatsa, masusta...Ikusi dugunez oso
baso aberatsean daude erleak eta hortaz kalitate haundiko eztia
egiten dute lanean jotake aritzen diren erle nekaezinak.
hasierako orrira

|