AURKIBIDEA

haserako orria

euskaldunok erle jendeaz

erleak eta euskaldunak

gure erlategia

erleak amaraunean

AURKI bilatzailea

Agustin Iturriagak"Jolasak" izeneko testuan idatzitakoa duzu hemen:

Bigarren jolasa

B. Gaur hitz egin behar dizut erleen gainean.

A. Aberetxo gai onak dira erleak; hoiek ematen digute eztia.

B. Ez bakarrik ematen digute eztia, bai ere argizagia.

A. Nola ezti zalea naizen txit, ez nintzan argizagiaz oroitzen.

B. Jateko bezin ona da eztia oskaitako. Kostomia dan orduan hartzen da eztia urarekin. Eruskinak jan arazten dute askotan bazkal aurrean gorputzetik libratzeko. Beste aldetik, berriz, zenbat gauzatarako ez da ona argizagia?. Honekin egiten dira arkaiak, ezkoztuak, eta enplasto moet asko. Erleak jaiotzen dira ingumak bezala, eta jaten dute eztia. Loreetan arkitzen dute eztiaren eta argizagiaren gaia. Lorearen irinarekin egiten dute argizagia; eta eztia, berriz, loreari mimikotik ateratzen dioten hezadearekin. Irina biltzen dute lore gainian atzeko zankoak arrastaka erabiliaz. Zankoetan dituzte zanko zorro mota batzuek. Eta ez dira gelditzen hoiek bete arteraino.

Hezadea txupatzen dute muturrean duten tronpa batekin. Hezadearentzat dute urdail bat, eta han ezti bihurtzen da. Irinarentzat dute beste bat, eta han argizagi bihurtzen da.

Gero ahotik argizagia boteaz, dihoaz abaraska egiten. Abaraska egina dagoan orduan, betetzen dituzte honen txuloak eztiz.

A. Txuloari zeldila al deritza?.

B. Abaraskarenari bai.

A. Txoratzen naute ni gauza hoiek guztiak.

B. Ez dezu zertzaz txoratu.

A. Zer! Ez da txoratzeko gauza lorearen gainean dagoan irina argizagi bihurtua ikustea?

B. Eta ez zaitu txoro bihurtzen ikusteak gure odol bihurtzen guk jaten ditugun gauzak?

A. Egia diozu, ez nitzan kontuan erortzen.

B. Gaur behiak jan duen belarra bihar esne bihurtua jaten degu.



erle gobernatzalleen gidariya / hasierako orrira / laborantzako liburua


Isaac Lopez Mendizabalek"Erleak: beren bizitza eta oiturak" izeneko liburutik hartutako bi testu irakurri ahal izango dituzu hemen. Lehenengoa, bertan kontatzen duen ipuina; bigarrena, erleez, emakumeez, gizonez eta euskaraz egiten duen gogoeta.

Mendiondoko erleak

Mendiondoko baserritarra alper xamarra omen zan, eta ala ere bere etxeko lanak auzokoenak baño lenago egiñak ikusten ziran.

Bein, ordu betean bakarrik, etxeazpiko belardiko belarra segaz ebakia agertu zan. Igande batean, meza bitartean, beste soro bateko garia ere ebakia izan zan.

Auzokoak arrituta zeuden, langilerik an ikusten etzutelako. Mendiondoko baserritarraren emaztea ere kezketan arkitzen zan.

Igande batean, ikusi zuan onek bere senarrak lasto-azpian zerbait ezkutatzen zuela. Zer zan jakin-naiaz ara joan zan, eta olezko ontzitxo bat arkitu zuen. Bildurrez iriki zuanean amar erle irten ziran.

Bereala, erleak emakumearen begien eta belarrien aurrean egan asi ziran, esanaz: -Zer egin, zer egin, zer egin?-

Emakumeak, ikaraturik, esan zien: -Sartu zaitezte azkar ontzian.-

Ontzia itxirik, bere tokian utzi zuan, eta laisterka bere senarrarengana joan zan guzia esatera. Senarrak, orduan, aitortu zion lan guziak erle aek egiten zizkatela. Ordundik, emazteak ere agintzen zien edozer lan bereala egiten zuten.

Egun batean, batere lanik etzegoela, erleak, etorri zitzaizkion etxekoandreari esanaz: -Lan, lan, lan.-

Orduan, garia garbitzeko zuen bai berri bat eman zien, esanaz:-Zoazte, eta bean dagon upel utsa, urez bete zazute. Errotako urbidetik ura artu, eta bai ontan jasoaz, etxegañean dagon belarditik barrena ekarri.-

Berealako batean onela egin zuten, eta laister erleak emakumearen belarrietara etorri ziran esanaz: -Lan, lan, lan.-

Aspertu omen zan ontan eta senarrari esan zion: -Bai erle goikarriak! Aserretu-azi naute, eta goazen etxetik botatzera.-

-Ondo da, -erantzun zion senarrak- bañan beretako bakoitzari bere lan-saria ordaindu bear diegu.-

-Emaizkatzute -erantzun zion emazteak- baratzan ditugun amar ateak.-

Au esan bezin laister ateak odeietara egatu ziran, beren kua-kua garratzaz. Bañan orduntxe bertan ere erleak sumindurik alde egin zuten, eta etzan geroztik geiago Mendiondon erlerik ikusi.


Hitzaldi bukaeran esandakoa



Bukatu bear det, zuek geiegi aspertu gabe. Naiko ikaskizun erleak erakusten digute. Eta batez ere au da arritzekoa, jaunak, erlelangilleak emeak dira; 30 edo 40 milla eta geiago ere ontzi bakoitzean, eta berak egiten dute guzia etxe ortan, erlemandoak, arrak, alperrak ezer gutxi egiten dutelako.

Gaurko egunean ere emakumeen aldia gure munduan dala dirudi. Ez du onek esan nai guk, gizonok, aspertuta, guzia beren gain utzi nai degunik, ez. Guziok gure erri maite ontan lan egin genezake, eta batez ere emakumezkoak gure euskeraren alde. Ekin dezaiogun bada guziok, bai batzuek eta bai besteak, eta gogor ekiñezkero, gure euskerak eta gure erlauntzak, gure Euzkadik, laister burua jasoko du.


laborantzako liburua / hasierako orrira / erlazantzarako oinarrizko ezaguerak

This page hosted by Get your own Free Home Page