Euskadi tropikala?  Ekosistemak eta klima aldaketa

 

 

 

Sarrera
Ataza
Prozesua
Baliabideak
Ebaluazioa
Ondorioa

  Sarrera

“Aurtengo negua azken 125 urteetako epelena izan da”

"2007a, urterik beroena 1659tik"

“Euri eskasagatik ur gutxi bildu da gure urtegietan”

“Hartz polarra galtzeko arriskuan dago bere habitata hondatzen ari delako”

“Itsas maila gora doa eta gorago egingo du datozen urteotan”

"Mantxako kanalean gradu eta erdi berotu da ura eta arrain espezieak iparralderuntz mugitzen ari dira; eta orain arte ikusi gabeko espezie tropikal batzuk gugana inguratzen"

 

Aurten komunikabidetan entzun edo irakurritako berriak dira horiek. Seguruenik, behin baino gehiagotan entzun dituzu horrelakoak. Baina, benetan izango al da inoiz Euskal Herria tropikala?  Aldatuko da ingurumena? Zer gertatuko da bizidunekin klima aldatuz gero gure planetan?

 

Ingurumeneko osagaiak elkarreraginean ari dira eta edozein aldaketak osagai horietan guztietan izango ditu ondorioak. Azken hilabete hauetan inoiz baino gehiago entzuten ari gara komunikabidetan klima aldatzen ari dela gure planetan, eta kezka handia zabaldu da arazo horrek ekar ditzakeen ondorioengatik.

 

Ekosistemaren jokua: sakatu irudian eta jokatu "unitate praktikoan" aurkituko duzun     jokoarekin.

 

 

 

 

 

 

[Sarrera] [Ataza] [Prozesua] [Baliabideak] [Ebaluazioa] [Ondorioa]