Euskadi tropikala?  Ekosistemak eta klima aldaketa

 

 

 

Sarrera
Ataza
Prozesua
Baliabideak
Ebaluazioa
Ondorioa

  Ataza

Oso larriak izan daitezke izaki bizidun guztientzat klima aldaketaren ondorioak. Inguruneko baldintza fisiko-kimikoen aldaketak, klimarena hain zuzen, ingurumenean eta bizidunengan aldaketa handiak eragin ditzake.

Ingurumen arazoen inguruan antolatzen ari den sentsibilizazio-kanpaina batean, klima aldaketa eta ekosistemei buruzko aurkezpena prestatzea eskatu digute, edonork ulertzeko erraza eta Power Point programarekin egina. Aurkezpen hori erabili ahal izango da, institutuko ikaskide, guraso, irakasle edo herriko jende aurrean argibideak emateko eta interesa sustatzeko. Webgune batean jartzeko modukoa izango da.

 

Aurkezpenak hiru atal nagusi izango ditu:

  1. Ekosistemak: ekosistemen dinamikaren oinarrizko kontzeptuak, ingurunearen eta bizidunen funtzionamendua eta elkarreragina azaltzeko.

  2. Biomak: gure planetan dauden ekosistema nagusi mota desberdinak erakusteko (faktore klimatikoen araberakoak).

  3. Klima aldaketa: eragileak, ondorioak eta neurri zuzentzaileak zein diren jakiteko.

Lana banatzeko sei talde antolatuko dira, eta bukaeran Power Point aurkezpen bateratua egingo da.

 

 

 

 

[Sarrera] [Ataza] [Prozesua] [Baliabideak] [Ebaluazioa] [Ondorioa]