Sarrera

Gure Dantzak

irinio mendi-katearen malda bietan, itsasoa eta mendiaren artean hedatzen da euskaldunen lurraldea. Iparraldera Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa eta hegoaldera Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako herrialdeak dituen mendikatea, inoiz ez da izandu bertako biztanleen etengune, alderantziz, osotasuna giartzen duen bizkarrezur baizik.

Denboraren iraganak eta Historiaren erasoen gainetik, euskaldunen ondareak tinko dihardu. Euskaldun andra gizonak beren lurrari atxikirik bizi dira; ohitura zaharren maitale eta babesle izaten jarraituz. Euskaldunen izana modu apartekoan bereizgarria da: jatorri ezezaguneko hizkuntza, euskara, itsasaldean azentu sendakoa eta barnealdean musikaduna. Euskaldunek izan duten araugintza berezia, Rousseau-ren hitzetan .."bada Europan herri bat herriaren arazoak zuhaitz baten oinean eztabaidatzeko ohitura zuena", (Gernikako arbolari dagokio), herri baten egitura politiko naturala bizi duena alegia.

Antzinako bezain aberats Folklorea bizi duen herria, eta bere garaian, frantziar entziklopedistak .."Perineoetako maldetan dantza egiten duen herria" bezala definitu izan zutena eta itsasgizon, artzai eta artisau trebeen arrazako gizartea. Euskalurraren ezaugarri bereziak, industrigintza sartu zen arte nekazal eta artzain lur izan ziren. Egun, gune bat baino gehiago aurki genitzake, industrializatutako zonaldeetatik hurbil, nekazaritzara diharduten baserriak, antzinako ohitura, dantza eta erromerien tradizioari atxikirik, edo mendi muinoetako baselizetara erromes joateko ohiturekin jarraitzen dutenak.

 

 

 

 

 

Hain zuzen, 1961. urtean eta hirigune industrializatu hauetako batean, Mendi Alde Dantza Taldeak, euskal dantzekin bere lehen agerraldia burutzen du. Dantza taldearen sorterria, Santurtzi, Ibai-Zabal ibaiahoan kokatua dago eta bertako itsas portuarengatik ezaguna. Kabiezes,hiriaren gerrigunean, malda batean kokaturik dagoen auzo bat da, itsas adarra bere oinetan duela. Han, mendi maldan, eten gabe ari da Mendi Alde dantzan.

Taldea osatu aurreko aintzin pausoa, Euskal herrietan dagoen agortu ezineko aberastasunarekin harremanetan jartzean datza, etengabeko ibilaldian. Informazio iturri anitzen bideak, heleragaitzeko baserritik, dantzan hezurmamitzen diren plazetatik barrena ibiliz, sarri askotan, lekukoek eskuartean dutenaren berri zehatzik ez dutela frogatuko du, beste gabe, ohiturari jarraiki dantzatu egiten dute. Lekuan lekuko dantzak, lekukoekin eta toki berean, zehazki aztertu eta ikasi ondoren, Mendi Alde dantza taldeak, bere ekitaldian barne sartuko du, inguru herrietako orok ezagutu dezan.

Bere errepertorioan barne ditu besteak beste: antzinako era zarreko bezain mugimendu indartsu eta ikusgarriz osatutako "Dantzari Dantza", Inauterietako dantzak ikusgarri eta ederrak: Lapurdikoa, Nafarroa Behealdekoa, Lizartzakoa.., jolas dantzak "Azeri dantza" Adunakoa, "Ezkila-Fraile" Auritzekoa eta oso antzina biribilguan dantzatzen zirenak Baztango" Eskalapoi dantza esate baterako. Bestalde, Bizkaiko Arratiako bailaran modu berezian dantzatzen ziren jota eta arin-arin... Antzinako euskal mundu koreografikoari dagozkion antzak eta gaur oraindik bizirik dirautenak eta Mendi Alde Taldeak bere errepertorioko egin dituenak.