José
María González Barea (“Currito”)
Santurtzin jaio 1931-11-22an eta 2004-11-20an hil zen. Sukaldari eta ostatulari
famatua.
Santurtzi eta gastronomia lotu zituen eta gure herriaren izena lau haizetara
zabaldu zuen.
Rosario
Santín Rodríguez (“La Bella Charo”)
Santurtziko sardinera ospetsua, tradizio zaharrari eutsita, kalerik kale arraina
saltzen ibili ziren azkenetarikoa.
Bihotz eta nortasun handiko emakumea.
D.
Elías Bravo Olano (“Don Elias”)
Mamarigako Itsasoko Ama ermitaren kaperaua 1952 urtetik. 1956an ermita parrokia
bihurtu eta D. Elias parroko izendatu zuten.
Kargu berean jarraitu zuen 1968ko nortasun handiko emakumea, ekainaren 15ean
hil zen arte.
Herrizalea eta herritarrek maitatua izatearekin batera izpiritualtasunez jantzitako
gizona zen.
Sotera
San Martin (“Sotera”)
Sotera San Martin sardinera santurtziarraren eredua da: alaia, xelebrea, langilea
eta bizitzak zaildua. Gure herriko arraunlarien egiñak goraipatzen
zituen bapatean asmatutako bertsoen bitartez.
XIX eta XX gizaldietan bizi eta gaur egun ia mito bat da. Itsasoko Ama arraun
taldearen traineruak bere izena darama.
2005 urtean,
konpartsaren hamargarren urteurrenean, 4 erraldoi “txiki” sartu
genituen konpartsan, Santurtziren alde lan egin zuten lau pertsona ezagun irudikatzen
dituztenak: