
Santurtzi
herriaren ohiko bizimoduan erro sakonak ditu sardinerak:
Gazte-gaztetatik, familiaren tradizioari eutsiz, ogibidea ikasten zuten.
Portuko sirenaren deiadarrak entzutearekin batera, arrain bentara joan eta
sardinak erosten zituzten.
Gerora, herriz herri saltzen zuten itsaoaren atxor preziatu hura.
Arrantzalea:
Oraindik ere, arrantzalerik badago gure herrian.
Iraganean bezain ohikoa ez bada ere, egunero ikus dezakegu untzien joan-etorria
gure portuan.

Meatzaria
eta mea garbitzailea:
1901 urte arte, Santurtzi kontzejua itsas ertzetik Trianoko mendietaraino
hedatzen zen. Mendi horietan zeuden Bizkaiko meategirik garrantzitsuenak.
Meatzetatik burdina atera eta portu eta oletaraino eramatea zen garai bateko
santurtziarren bizimoduaren oinarrietako bat.
Gure erraldoiek herriko historiaren alde hori irudikatzen dute. Mea ateratzea
gizonen lana zen bitartean, mea garbitzea emakumei egokitzen zitzaien.
Santurtziko
lau pertsonaia herritar ospetsuk osatzen dute konpartsa:
Arrantzalea , Sardin saltzailea, Meatzaria eta Mea garbitzailea. Sardin saltzailea.
![]() |
|