Erraldoiez gain, sei buruhandi ditugu, horiek ere herriko kulturan garrantzi handia izan duten pertsonaiak dira: Ehulea eta umea; Kapitaina eta marinela; Baserritar gizon-andrea. Buruhandiok konpartsaren aurretik doaz, puxikekin kolpeka, erraldoiei bidea eginez.