Urkiola gaineko garo pilla baten
eskatzen nizun baina etzendun ematen.
Urkiolara noa mutil bat hartuta
irrintzia egiten dut txitxila sartuta.
Urkiola gaineko paguan onduan
akordatzen al zara zer egin genduan.
Oraingo neskatillek ezkondu baino lehen
nahiago izaten dugu portalian belen.
Hiru mila demonio lau mila jentila
alpargatatxo txuri zinta ta ebila.
Lizarrari ostoa atera baino lehen
ikusi nahi genuke txustarra barrenen.
Esango nuke baina esateak lotsa
"mekaguen la puñeta" hau dek neska hotza.
Esango nuke baina esateak lotsa
"mekaguen la puñeta" hau dek mutil hotza.
Hitzak: Herrikoiak
Doinua: Mikel
Markez
---Atzera---