PARIS ZAHARREKO

Paris zaharreko kaleen umela
nire eskua, zure sakela
ezin berotuz giroaren jela
ezin zela
bete sabela
galde usoei bestela.

Trokaderoko indar iturriak
Sena ibaiko brisa bustiak
"Latin" auzoko taberan guztiak
bet-betiak
espagetiak
arraza oro nahasiak.

Metroko jende hotzarekin ezin
inolako har-emanik egin
txiro ta lapur abilekin berdin
Pigalle erdin
emagal izkin
bihotz gabe eta ziztrin.

Egin genuen halere zer onik
ez pentsa dena okerra zenik
etzegoenean eguzki argirik
ilargitik
bai zuk ta bai nik
jaso gendun maitasunik.

Hitzak eta doinua: Mikel Markez
                                                                    ---Atzera---