OE-LAGUNAK

Ai bi andereñoak!
bat aiña besteño
zaituztet maiteño…

Biñok ukan zaituztet
apari-maikide,
irrika ta parre…

Alai-galaiki ere
bi biñok eta nik
edan txanpañetik…

T'orain oerakoan,
bi biñok enekin
izor-jolasa min…

Nola berezi, ordea,
bat bestea baño,
ene bi maiteño?…

Ta irurak ziran etzan
maindire gañean,
naspil likitxean…

……………………..

Ta azpiko naiz gaiñeko
bi neskatoeri
mutilak, mozkorki.

Ai, bi andereñoak!
Bata aiña besteño
zaituztet maiteño…

Hitzak: "Irigoi" (anonimoa)
Doinua: Mikel Markez
                                                                    ---Atzera---