Nekazarien festa eguna
non eguzkipean lurreko gizonek
aspaldiko liskarrak berritzen
eta betiko adiskidantzak bermatzen
dituzten habean esekitako
zahatotik zurrupaka.
Berrehun pezetan sagu-zepoak;
mostradore atzeko neskatxak
bere lehen soldata irabaziko du
eta agian Turkiako gamelu-hezurrez
egindako kutxatxoa erosiko du
egunaren amaieran inork eraman ez badu:
mila eta seiehun eskatu dizkio hippyak.
Zorroztarria behar duen gizona zalantzan
made in the people’s Republic of China
berrehun pezetako hitz potoloa irakurriz;
sagarrak dozenaka saltzen direla
-eta ez pisura- enteratu da motozalea.
Badator iluntzean hozten hasiko duen aroa,
badator gaztainak jateko giroa,
distirak edatekoa
eta feriatik itzuleran
pagadian iluntzen ari zuela
zuk eman zenidan preziorik gabeko musu hura
Hitzak: Pako
Aristi
Doinua: Mikel
Markez
---Atzera---