Mikel
                                                                         Markez

     Mikel Markez 1971. urteak Urriak 4 zituenean jaio zen Errenterian. 15 urterekin kitarra jotzen hasi zen eta 16 urterekin lehen kantuak egiten. Jendaurrean kantatzen 1988.eko udan hasi zen eta lehen grabaketa 1989.ean burutu zuen.

    Euskal Herriko txoko gehienetan kantatu izan du, eta bai zuzenean nahiz diskotan euskal musikari askorekin kolaboratu izan du. Hala nola, Tapia eta Leturia, Kepa Junkera, Sanchis y Jocano, Alaitz eta Maider, Niko Etxart, Jexuxmai Lopetegi eta abarren diskoetan parte hartu izan du; aldi berean, letrak ere idatzi ditu Mixel Ducau eta Caroline Philips, Joxan Goikoetxea, Tapia eta Leturia, Zaldibobo edo Alboka taldeentzat.

    Euskal Herritik kanpo, Kuban, Argentinan, Venezuelan eta Estatu Batuetan eman ditu kontzertuak.

    Kantaldiez gain euskal kantu popularren ikastaroak eman izan ditu eta Herri Irratian Oroimeneko Portua irrati saioa aurkeztu eta zuzentzen du.
 

                                                                   Diskogintza

    Zazpii konpaktu ditu merkatuan: "...eta etorri egin zait..."(1991), "Oroitzapenak oparitzen ditut"(1993), "Zertarako mugak jarri"(1995) eta "Kantu erotikoak"(1997), "Dena hankaz gora"(1999),"Tribuaren hitz galduak"(1999) eta "Erabil nazazu(2004).

 "...eta etorri egin zait..."(1991)

  "Oroitzapenak oparitzen ditut"(1993)

 "Zertarako mugak jarri"(1995)                                                

   "Kantu erotikoak"(1997)

"Dena hankaz gora"(1999)

"Tribuaren hitz galduak"(1999)

"Erabil nazazu"(2004)

 

                                                  Tribuaren hitz galduak
 
    Tribuaren hitz galduak Pako Aristi idazleak eta Mikel Markezek 1999 urtean Euskal Herrietan barrena eskaini zuten emankizunaren izenburua da.

 

                             Abiadura haundiko urte baten kronika

    Abiadura haundiko urte baten kronika Pako Aristi idazleak eta Mikel Markez kantariak 2003ko Urria-Abendua bitartean egindako emankizuna izan zen.

                                                                   Zenbait argazki

                                 ---Atzera---