ELKARREKIN

Maitasun helburu bat ginen
bera baserrikoa, ni kaletarra.
Handia zen gure maitasun garra
dauden izar orori heltzen.

Gorputzak itsasoak bustiz
bere aurpegiaren azal leuna
zeinen polita zen maitasuna
biok bat ginenean guztiz.

Baina ez zuen luzaro iraun
haziek bat egin bait zuten.
Amets guztiak amaitu ziren
etsipena egin zen gura bizitzan jaun.

Hasi nitzen bada lanean
lantegiko zarata jasanezina
aurrera atera, neure griña
ezin ibili noraezean.

Gure gurasoek bezala
irentsi beharko dut gorrotoa
uxatu zaigu amodioa
noizbait bueltan etor dadila.
 
Pena hau ahaztu nahi eta ezin
bizitza ez da ona izan gurekin
batak besteari ematen dion
penak mantentzen gitu biok elkarrekin.

Hitzak eta doinua: Mikel Markez
                                                                    ---Atzera---