EGINDAKOAK EGINDA

Egindakoak eginda,
esandakoak esanda,
bizitakoak bizita,
edandakoak edanda,
nahiz ta amesgaizt bera
inguratu sarri
ezin dira barneko grinak
bihurtu harri.

Egindakoak eginda,
esandakoak esanda,
bizitakoak bizita,
edandakoak edanda,
nahiz ta ezin bizi zure
gose ta egarri
ezin zaio bihotz bati
katerikan jarri.

Zoaz bada etorritako bidezidorretik
atera sartutako atetik.
Zoaz bada ta deskuidoan behar ba nauzu
giltza non dagoen badakizu.

Egindakoak eginda,
esandakoak esanda,
bizitakoak bizita,
edandakoak edanda,
nahiz ta nire suak
ez duen ya sortzen kerik
geroztiko bakardadean
ez dut bakerik.

Egindakoak eginda,
esandakoak esanda,
bizitakoak bizita,
edandakoak edanda,
nahiz ta ezin dudan uxatu
zure mamuri
berriz berdin egingo nuke
ez dut damurik.

Zoaz bada etorritako bidezidorretik
atera sartutako atetik.
Zoaz bada ta deskuidoan behar ba nauzu
giltza non dagoen badakizu.

Hitzak eta doinua: Mikel Markez
                                                                    ---Atzera---