BUFANDA EHULEA

Egizkiguk bufandak marihuanaren kearekin
serietatea nagusitzen bada,
egizkiguk bufandak marihuanaren kearekin
gure umorea babesteko.

Txikitatik hasi zitzaizkidan
estudiatzeko esaten
baina bokazio batek nidun
okerrera aztoratzen
denbora zertan pasatzen dudan
esango dizuen ozen
belarretan etzanda
belarra erretzen.

Egizkiguk bufandak…

Ez dut hemen nik alferkeria
goraipatu nahi debalde
baina ezer gutxi aurkitzen det
lan-ordutegien alde
nire gauak nolakoak diren
egunsentiari galde
bizi gera pazik
ezer egin gabe.

Egizkiguk bufandak…

Marihuanaren kearen bidez
mintzo gera zuhaitzekin
ez baigara batere fidatzen
banketxeen hizkuntzakin
erreta gaude jende mordo bat
kapitalismoarekin
porroa piztuz
kanta denok gurekin.

Egizkiguk bufandak…
 

Hitzak: Pako Aristi
Doinua: Mikel Markez

                                                                    ---Atzera---