BETI URRUN

Noizbait jaioko gera egiazko mundu baten altzuan,
esan didatenez bukaerarik ez duen munduan,
ez dugu ikusiko burnizko txoririk lumeen zeruan.
Haurrak barre egiten jaioko bait dira orudan
esta ez da penazko zimurrik izango zahartzaroan.

Noizbait jaioko gera egiazko mundu batetan
non eguzkia ez da itzaliko itsas atzapar artean
suak ixilduko ditu mingain gaiztoak bapatean
loreak jaioko dira askatasunaren katean
eta ez bururik salduko diruaren itzalean.

Baina beti urrun zure maitasuna
beti urrun zure begi eta ile leguna.
Sendaezina da nire bihotz gaisotasuna
ez da inoiz argituko nire gau iluna,
niregan ez bait duzu aurkituko merezi duzuna.

Mundu hortan ez dugu izango maitasun faltarik
ez da egongo gosez hilko den gizabanakorik
ez da ikusiko kolorezko telebistarik
erregeak ipuinetan azalduko dira soilik
eta ez dugu izanen kartoizko lagunik.

Ordulariari geldituko zaizkio orratzak
pozointsuak izango dira larrosaren arantzak
betirako lortuko du orduan oreka balantzak
ez ditu inork debekatuko gure deabru dantzak
eta egi bihurtuko dirade guztion esperantzak.

Baina beti urrun zure maitasuna
beti urrun zure begi eta ile leguna.
Sendaezina da nire bihotz gaisotasuna
ez da inoiz argituko nire gau iluna,
niregan ez bait duzu aurkituko merezi duzuna.

Hitzak: Karlos Aizpurua
Doinua: Mikel Markez
                                                                    ---Atzera---