1832an, Gasteiztik Agurainerako bideko
kaxarako harria
biltzen ari ziren langile batzuek, Egilaz herritik hurbil, zera aurkitu
zuten: giza hezur biltegi bat, sei harri era gabez osatutako gune
lauangeluar
baten barruan... harriotako bost kare-harrizkoak dira eta bat
silizezkoa..
Hilobi bat zen, trikuharri bat, bertako leku izena hartuko zuena:
Aizkomendi.
Honela gertatu zen Arabako historiaurreko aztarnategi baten lehenbiziko
aurkikundea.
Gaur egun, 85en bat trikuharri ezagutzen
ditugu Araban.
Horietako asko XX. mendearen lehenengo erdian aurkitu eta induskatu
zituzten
J.M. Barandiaranek, T. Aranzadik, E. Egurenek eta D. Fdz. Medranok.
Azkenengo
hamarkadetan, J. M. Apellanizek eta J.I. Vegasek, beste arkeologo
batzuekin
batera, zabalagotu eta zehaztu egin dute Kristoren aurreko IV. eta II.
milurtekoen arteko bizimoduaren hain adierazgarria den "hildakoen
mundu"
konplexu eta interesgarri honi buruzko ezagutza.
Dolmen hitzak bretoieraz harrizko mahaia
esan nahi du.
Hilobi monumentu kolektiboak dira. Horietan, komunitate bateko kideak
lurperatzen
ziren, zenbait gauzarekin batera. Gauza horiek, gehienak egunero
erabiltzekoak,
"hilobi ostilamendua" deitzen ditugu. Trikuharriak eraikuntza sendoak
dira,
ongi tajutuak. Beraiek eraikitzeko lanetan komunitateko kide askok
parte
hartu behar izan zuten. Gela, estali egiten ziren, eraikuntzaren
beraren
eta bere edukinaren segurtasuna bermatzeko.

Beren neurriak alda daitezke: ale
txikietatik (ia-ia pertsona
bakar batentzako) hasi eta megalitikoetaraino. Osagai hauek izaten
zituzten:
hildakoak lurperatzeko gela bat, hartarako korridore bat, eta dena
estaltzen
zuen harri eta larrezko tumulu bat. Azkenengo honek monumentuaren
eraiketan
zeregin berezia izan bide zuen. Trikuharri batzuek eraikitzeko,
harlauza
handien ordez, egurra erabili zen, edota harri zabal txikiak eta harri
kozkorrak, bai estalkia bai hormak ere egiteko.
Trikuharniak K.a. 4000 inguruan hasi
ziren eraikitzen
eta oso azkar zabaldu ziren. Kristoren aurreko 3250. urtearen inguruan
-C14aren datuen arabera- hainbat trikuharri agertu ziren Arabako
lunraldean
eta hurrengo mendeetan Kristoren aurreko 25OOera arte gainontzekoak
eraiki
ziren.
Arabako trikuharrien ikustaldia
Trikuharri batzuek, beren egoerarengatik
edo dauden lekuak
jabe pribatuenak direlako, ikustaldi mugatua dute. Hauek dira: San
Sebastian
Iparraldea eta San Sebastian Hegoaldera (Anda) eta Gurpide (Catadiano);
La Mina (Molinilla) eta La Lastra (Salcedo); Layaza eta Alto de la
Huesera
(Biasteri) eta El Encinal (Elvillar).
1. Llanada Oriental |
6. Zuya - Cigoitia |
11a. Igay |
2. Rioja |
7. Añes |
11b. Pipaon |
3. Encia - Iturrieta |
8 Guijibo |
11c. Aramaio |
4. Elgea, Urkila, Altzania |
9. Kuartango |
12. Salcedo, Molinilla |
5. Gasteiz |
10. Badaya |
|
Ez daude seinalizatuta eta ez da
gomendagarria, gaur egun,
induskatu edo birgaitu gabeko trikuharriak edo iristeko leku zailetan
daudenak
bisitatzea. Egoera horretan 25 trikuharri daude Entziako mendizerran
eta
Iturrietako mendietan; zortzi, Elgea eta Urkilako mendizerretan eta
Altzaniako
mendietan; beste zortzi, Guibijo mendizerran; lau, Zuian; hiru,
Añesen,
eta gainontzekoak, bakarka edo desagertuta.
Datu interesgarriak
Bisitatzea gomendatzen den trikuharriak
seinalizatuta
daude. Ez dute ordutegirik, leku irekietan daude eta. Errespeta itzazu
monumentu hauek. Gaur goza dezakegun eta geure seme-alabei helarazi
behar
diegun ondare bat dira. 5.000 urte baino gehiago egon dira zutik eta
sendo
ematen dute, baina ahulak dira. Ezin dezakegu utzi gure garaia haien
suntsiketarena
izaten.
Trikuharrietan aurkitutako
hilobi-ostilamenduak Arabako
Arkeologia Museoan daude erakusgai. Bertan bisita daitezke.
1. Ibilbidea, Lautadako trikuarriak.
Aizkomendiko trikuharria (Egilaz)

N-letik iristen da, Araia-Durrumarako
irteeran Egilazko
norabidea hartuta. 1832an aurkitu zen. Aurkikundearen ondoren neurri
handi
batean hustu zuten eta 1965ean J.M. Barandiaranek induskatu zuen,
errepide
proiektuak tumuluan izan zezakeen eraginari aurrea hartuz. Modu
horretan,
"prebentzioko arkeologia" izenekoari hasiera eman zitzaion.

Sei harlauzak osatzen dute gela. Tumulua
oso handia da,
eta zati bat gorde da. Bertan harriz osatutako biribil bat nabaritu
zen;
leku batean hutsune bat zeukan: bertan korridorea egongo zen, gaur egun
suntsitua. Su eta sutokien aztarna ugari daude tumuluan. XIX.
mendeetako
arkeologia eskuharmenetako ostilamenduak galduta daude gehienak.
Barandiaranen
indusketakoak garrantzi gutxikoak dira.
Sorginetxeko trikuharria (Arrizala)

Arrizala herritik iristen da; handik 600
metrotara dago.
Ongi seinalizatuta. 1833ko dokumentu batean aipaturik agertzen da,
Aizkomendiko
trikuharriaren aurkikundea zela-eta. Bere izena, Sorginetxe, herriak
monumentu
hauetaz egin izan duen interpretazioaren adierazgarria da. Bere gela
poligonal
estalia gordetzen du, kare-harrizko lauza handiz osatua. Ez dago
korredore
edo tumulu aztarnarik ere.
189Oean J. Apratzek induskatu zuen.
Harrimugerrezko gezi
puntak eta giza gorpuzkinak aurkitu zituen. Horiek guztiak leku
ezezagunean
daude.
2. Ibilbidea. Arabako Errioxako
trikuharriak
El SotilIo-ko trikuharria (Biasteri)

Lezatik Biasterirako errepidean (A-124),
60 eta 61 kilometro-puntuen
artean, trikuharri honetara daraman eskuinerako desbideraketa bat
seinalatzen
duen letrero bat dago. D. Fdez. Medranok aurkitu zuen, 1956an, eta J.M.
Barandiaranek, J.M. Apellanizek eta bere aurkitzaileak induskatu zuten,
1963an.
Trikuharri hau harearrizko lauzaz osatua
da: 9 gelan eta
4 korridorean. Ez batak ez besteak, ez dute estalkiaren aztarnarik.
Tumulua
gorde du, baina oso murriztuta gaur egun. Lurperatutako pertsonak
gutxienez
13 dira.
Bertako hilobi-ostilamendua bikaina da,
bortxatuta eta
nahastuta aurkitu bazuten ere: mikrolitoak, harrimugerrezko ganibetak
eta
leundutako aizkora bat. Hauek guztiak, eraikuntza eta lehenengo
lurperaketak
egin ziren aro neolitikoari dagozkio. Beranduagokoak dira
harrimugerrezko
gezi puntak, kanpai formako gopor bat eta metalezko materialak, besteak
beste, kobrezko gezi punta bat.
San Martingo trikuharria (Biasteri)

Lezatik Biasterirako errepidean (A-124),
63 kilometro-puntua
pasatuta, seinalizaturik dago. J.M. Barandiaranek eta D. Fdez. Medranok
aurkitu zuten, 1956an, eta 1964an induskatu zuten.
Bertako gela poligonala da, 10 harearri
zabalek osatua.
Estalkirik ez da gorde. Korridoretik, 5 harlauza gordetzen dira, eta
estalkiko
bat hakarrik. Tumulua oso bestelakatuta dago. Haren gainean eta gelaren
ondoan, txabola zahar bat dago, harrizkoa -seguraski tumuhitik bertatik
ateratako harriz egina- eta sasi-kupula duena. Lurperatutako pertsonak
gutxienez 21 dira.
Indusketari esker, ordura arte
trikuharrietan inoiz ikusi
gabeko estratigrafia bat zehaztu zen: lehenengo lurperaketak
-Neolitikokoak-
egin eta gero gelako hainbat harlauza erori izanak maila hori
beranduagokoetatik
bereizteko modua eman zuen.
1. San Mart ingo beheko maila.
Neolitikoa (Ka. 3500);.
Bertako ostilamendua harrimugerrezko ganibetek, mikrolito geometrikoek,
leundutako aizkorek, harri-kristalezko gune bikain batek zeramika
xumeak
eta "idolo-espatulek" osatzen dute. Azken hauek, trikuharri honetan
ezagutu
ziren lehenengo aldiz.
2. San Martingo goiko maila.
Kalkolitikoa. (Ka. 2200).
Bigarren urrats honetan, lurperatutakoen ondoan harrimugerrezko txurten
eta hegaldun gezi punta batzuk, harrizko aizkora eta zizelak, kobrezko
sastagai bat, hezurrezko botoiak eta kanpai formako zeramika utzi ziren.
Chabola de la Hechicera-ko triktuharria
(Elvillar)

Biasteritik Elvillarrera doan
errepidetik (A-3228) iristen
da bertara, 68 kilometro-puntua pasatuta. Ongi seinalizatuta dago. A.
de
Gortazarrek eta C. Sáenz de Tejadak aurkitu zuten, 1935ean.
1936an
J.M. Barandiaranek eta 1974an J.M. Apellanizek induskatu zuten.
Monumentu airoso bat da, 9 harlauzaz
gehi estalkiko beste
lauza batez osatutako gela poligonal bat duena. Korridoreak 5 harlauza
gorde ditu, eta zeharkako bat, pasabidea banatzen duena. Tumulua oso
suntsituta
aurkitu zen, egitura osoa estaltzen ez zuelarik. Lurperatutako
pertsonak
gutxienez 39 dira.
Beste trikuharri batzuetan bezalaxe,
aztarna arkeologikoak,
bere tipologia eta materiala direla medio, garai desberdinetakoak dira:
mikrolito geometrikoak, leundutako aizkorak eta idolo-espatula baten
aztarna
izan litekeena dira zaharrenak; berriagoak dira kanpai antzeko gopor
bat,
harrimugerrezko txurten eta hegaldun gezi punta batzuk, eta metalezko
aztarna
batzuk.
Los Llanos-ko trikuharria (Kripan)
Bertara iristeko, hartu Elvillartik
Kripanera doan errepidea
(A-32281 eta 3 km ibili eta gero ezkerretarako bide bat hartu. Ondo
seinalizatuta
dago. JI. Vegasek aurkitu eta induskatu zuen, 1982an eta 1985-87an
hurrenez
hurren.
Harearrizko 6 lauzako gela eta 7 lauzako
korridorea ditu.
Estalkiaren aztarnarik ez da gorde. Tumulua ukitu gaberik zegoen eta
bai
horrek, baita gelak ere, indusketa zehatza egin eta material eta datu
interesgarriak
lortzeko modua eman zuten. Lurperatutako pertsonak gutxienez 100 dira.
Hilobi hau mila urtean zehar erabili
zen, jarraitasunik
gabe. Lehenik, Ka. 3240 inguruan, gorpuen ondoan harrimugerrezko piezak
utzi ziren -batez ere gezi puntak-, leundutako aizkorak, koilare-aleak,
harri-kristalak eta "idolo-espatula" bereizgarriak. Beranduago, Ka.
2200
aldean, kanpai formako zeramikak utzi ziren, baita uztailari besoko bat
eta metalezko lehenengo gauzak ere (kobrezkoak).
Hileta-erritualaketa ostilamenduak
Ez
ditugu ezagutzen trikuharrietan, hileta moduan, egiten ziren errituak.
Su erritualei eta, batez ere, eskaintzei buruzko datuak baditugu.
Harrizko,
hezurrezko, zeramikazko eta, beranduagoko garaietan, metalezko gauzak
dira.
Batzuk egunero erabiltzeko tresnak dita, nahiz eta eskaintza bezala
utzitakoek
erabili izanaren arrastorik ez eduki. Horrela, harrizkoak ganibetak
dira
-harrimugerrezkoak, ofitazkoak, harri-kristalezkoak...-, luzeak, meheak
eta ongi landutakoak, dirudienez gutxi erabiliak edo batere erabili
gabekoak;
nikrolito geometrikuak eta gezi puntak; leundutako aizkorak, aho
bikainak
dituztenak, etxekoak baino gehiago botiboak; eta koilare-aleak.
Hezurrez,
puntzoiak, gezi puntak, botoiak eta koilare-aleak egin ziren. Azkenengo
hauek askotariko harriz eta maskorrez ere eginak izan zitezkeen; garai
hauetan dagoeneko Mediterraneoarekiko harremanen aztarnak daude.
Hezurrezko
materialen artean, aipagarriak dira idolo-espatulak. Giza itxurako
piezak
dira, obikapridoen hankezurretan landutakoak. Horietako batzuek
emakumezko
ezaugarriak dituzte. Ez dute erabili izanaren arrastorik. Aipatuko
ditugu,
baita ere, hezurrezko uztaitxoak, Euskal Herriko Neolitikoko
hileta-munduan
sarritan aurkitzen direnak, eta hemendik kanpoan ia ezezagunak direnak.

Trikuharrietan aurkitutako zeramika,
kronologiaren eta
lurperatutakoen kultura materialaren isla zehatza da. Lehenengo
zeramika
neolitiko apaingabeak, kanpai formako zeramikak ordezten ditu, Ka.
2200.
urtearen inguruan; Chabola de la Hechicera eta El Sotillo-ko
trikuharrietan
agertu dira horren aleak. Azkenik, Metal Aroaren hasiera aldean
trikuharriak
berriz ere okupatzen direnean, ostilamenduetan metalezko gauzak ageriko
dira, hala nola gezi puntak, Palmela motako puntak, mihidun sastagaiak,
eskumuturreko antzeko uztaiak, eta abar.

Trikuharrien edukina, bai giza aztarnak
baita hilobi-ostilamenduak
ere, Arkeologia Museoan aurkitzen da, eta horren zati handi bat,
erakusketa
iraunkorrean.
Textoa:
Vegas/Baldeón (2001/01)
|