Ez duzu ikusten? DivX Web Player eskuratu Windows edo Mac
Irailak 11, beldur hari batek hiru gertaera lotzen ditu. Irudimenaren eta askatasunaren inkisidoreak, munduko jauntxoak, eliteak, teknologia eta bitarteko guztiak erabiliz, errealitatea distortsionatu eta gizartea eraldatzeko ahaleginetan dabiltza. Beldurra, bortxakeria neurrigabea eta propagandaren bidez, mundu osoan zehar, Munduko Ordena Berria ezartzen ari dira. Ilegalizazioak, debekuak, salbuespen neurriak, Parot dotrina, tortura, atxiloketa prebentiboak, justizia prebentiboa, eta abar luze bat, konplot honetan Euskal Herrian tokatzen zaigun kuota dira.

1973an Txilen, AEBen ekimenaz, Hego Amerikaz jabetu zen aro ilun baten hasiera izan zen, KONDOR Operazioa. Hego Amerika osoa diktadura batean bihurtu zutelarik. Europan, Italian eta Belgian bereziki, Al Kaeda (CIA) estiloko atentatu basati indiskriminatuak, Gladio sareak, egin zituen bezala, Euskal Herrian, errefuxiatuen aurka aritu zen. 70eko hamarkada amaieran Pertur eta Argala erail zituzten frogak Italiako ikerketa, judizial batean azaldu ziren, hain zuzen. Gladio, OTANek eta Amerikako Estatu Batuetako zerbitzu sekretuek eratu zuten, lekuan lekuko polizia eta zerbitzu sekretuekin elkarlanean. Hego Amerikako Kondor -en bezala. Egungo estatu hiperterrorismoa burutzeko, Al Kaeda sarea eratu al zuten?

Nazien teknika guztiak erabiltzen ari dira, gezurrak, propaganda, tortura, terrorismoa, auto-erasoa… naziekin lotura zuzena dute, nazien jarraitzaile dira, TEKNONAZIAK dira, eta kontrol digital osoko gizarte totalitarista eta zapaltzaile batetaruntz garamatzate. HAU EZ DA DEMOKRAZIA! Ez hemen, ez inon. Demokraziaz jantzitako  faxismoaren garai ilunak dira. Krisi ekonomikoa lehertarazi dute. Oraingoan, faxismoa, mundu globalizatu osoan hortzak erakusteko prestatzen ari da. Hauek, irudimenaren inkisidoreek antolatu diguten etorkizunaren lehen izpiak dira. Mundu hobeago bat irudikatu behar dugu, etorkizun hobea sortuko duen hazia erein behar dugu. BIZIMODU HOBEA EGIN BEHAR DUGU!!

Erne! Inork ez ditzala zure erabakiak hartu! Ondo informatu zaitez, bertsio ofiziala gezurra izan ohi da. Galderak egin. Zure senari jarraitu. Adi egoteko garaia da. Gezurretan ari zaizkigu!

KOPIATU ETA ZABALDU!

ASKATASUNA!!
 
Irailak 11 hori
 
Egungo euskal artea
Egilea: Joseba Leizeaga
Data: 2008ko Negua
 
Erresoluzioa: 700 x 576
Neurria: 442,2 MB
Iraupena: 00:57':34''
DivX 6,6 (Bideo) mp3 (Audio)
Hizkuntza: Euskeraz azpit.
Ekoizpena: 4Egunetan egina filmak
 
 
Musika iturriak:
 
Conflict, Chopin, Bizet, R.C. Nakay & Peter Kater, Mimoun Rafroua, Fermin Muguruza, -gailu, Chumbawamba, LLuis LLach, Trova Mercedes Sosa
+ Pablo Milanes.
Xehetasunak:
e-Mulen
Deskargatzeko
Aholkatutako nabigatzailea