BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEN FUNTZIONAMENDURAKO ETA ANTOLAMENDURAKO ARAUDIA.... 4

1. artikulua.- Printzipio orokorrak. 4

2. artikulua.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Izendapena. 5

3. artikulua.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Aginte Organoak. 5

4. artikulua.- OOGren definizioa eta izendapena. 6

5. artikulua.- Eskola Kontseiluaren atribuzioak eta eskumenak. 6

6. artikulua.- Eskola Kontseiluaren eraketa. 6

7. artikulua.- Eskola Kontseilua Aukeratzea eta Berritzea. 7

8. artikulua.- Eskola Kontseiluko bete gabeko postuak betetzeko prozedura. 8

9. artikulua.- Eskola Kontseiluko partaideen eraketa aldatzea. 8

10. artikulua.- Eskola Kontseiluko partaideak aukeratzeko egutegia eta prozedura. 8

11. artikulua.- Hauteskunde Batzordea. 8

12. artikulua.- Erreklamazioak. 9

13. artikulua.- Aukeraketarako baldintzak. 9

14. artikulua.- Botoaren ezaugarriak. 9

15. artikulua.- Eskola Kontseiluan irakasleen ordezkariak aukeratzea. 9

16. artikulua.- Eskola Kontseiluan gurasoen ordezkariak aukeratzea. 9

17. artikulua.- Eskola Kontseiluan ikasleen ordezkariak aukeratzea. 10

18. artikulua.- EKn administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkaria aukeratzea. 10

19. artikulua.- Boto‑zenbaketa. 11

20. artikulua.- Eskola Batzorde berria eratzea. 11

21. artikulua.- Eskola Kontseiluan bete gabeko postuak. 11

22. artikulua.- Eskola Kontseiluaren funtzionamendurako araudia. 11

23. artikulua.- Lehendakariaren eskumenak. 12

24. artikulua.- Mahaikideen eskumenak. 12

25. artikulua.- Idazkariaren eskumenak. 13

26. artikulua.- Bilkuren araudia. 13

27. artikulua.- Eskola Kontseiluaren Batzordeak. 14

28. artikulua.- Batzorde Iraunkorra. 14

29. artikulua.- Ekonomi Batzordea. 14

30. artikulua.- Segurtasun eta Higiene Batzordea. 14

31. artikulua.- Elkarbizitza Batzordea. 14

32. artikulua.- Batzorde guztietarako arau komunak. 14

33. artikulua.- Irakasleen klaustroaren izaera, osaera eta eskumenak. 14

34. artikulua.- Irakasleen klaustroaren funtzionamendurako araudia. 14

35. artikulua.- Klaustroaren Batzordeak. 14

36. artikulua.- Zuzendaritza‑taldearen osaera. 14

37. artikulua.- Zuzendaritza‑taldearen funtzioak eta atribuzioak. 14

38. artikulua.- Ordezkarien Batzordearen eraketa eta funtzionamendurako araudia. 14

39. artikulua.- Ordezkarien Batzordearen funtzioak. 14

40. artikulua.- Ikasturteko Ordezkariak. 14

41. artikulua.- Ikasturteko Ordezkarien funtzioak. 14

42. artikulua.- Gurasoen Batzarra. 14

43. artikulua.- Ikasleen guraso‑elkarteak eta ikasle‑elkarteak. 14

44. artikulua.- Zuzendaria. 14

45. artikulua.- Zuzendarigai izateko baldintzak. 14

46. artikulua.- Zuzendaria aukeratzea eta izendatzea. 14

47. artikulua.- Hezkuntza Administrazioak Zuzendaria izendatzea. 14

48. artikulua.- Zuzendaria kargua utzaraztea. 14

49. artikulua.- Zuzendariaren eskumenak. 14

50. artikulua.- Zuzendariaren ordezkapenak. 14

51. artikulua.- Ikasketa‑burua eta idazkaria aukeratzea eta izendatzea. 14

52. artikulua.- Ikasketa‑burua. 14

53. artikulua.- Idazkaria. 14

54. artikulua.- Ikasketa‑buruaren eta Idazkariaren ordezkapena.- 14

55. artikulua.- Ikasketa‑burua eta idazkaria eta zuzendaritza‑taldeko gainontzeko kideeak kargua utzaraztea. 14

56. artikulua.- Pedagogia Autonomia. 14

57. artikulua.- Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren eta Curriculum Proiektuaren helburuak. 14

58. artikulua.- Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP). 14

59. artikulua.- Ikastetxearen Curriculum Proiektua (ICP) 14

60. artikulua.- Hezkuntza Proiektuaren eta Curriculum Proiektuaren izaera loteslea. 14

61. artikulua.- Ikastetxearen urteko plana (IUP) 14

62. artikulua.- Irakaskuntza‑jardueren programa. 14

63. artikulua.- Ikastetxearen testu‑liburuen zein beste curriculum‑materialen erabilera. 14

64. artikulua.- Prestakuntza‑jardueren, jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren programa. 14

65. artikulua.- Prestakuntza‑jarduerak. 14

66. artikulua.- Eskola‑jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak. 14

67. artikulua.- Ikastetxearen Urteko Memoria. 14

68. artikulua.- Irakasleak irakasle‑taldeetan eta didaktika‑departamentuetan antolatzea. 14

69. artikulua.- Ikasle‑taldeak osatzea eta tutoretzak esleitzea. 14

70. artikulua.- Irakaskuntza‑koordinaziorako organoak. 14

71. artikulua.- Pedagogia‑koordinaziorako batzordea. 14

72. artikulua.- Taldeko tutoreak eta irakasle‑taldeak. 14

73. artikulua.- Orientazio Zerbitzua. 14

74. artikulua.- Didaktika‑departamentuak. 14

75. artikulua.- Didaktika‑departamentuen eskumenak. 14

76. artikulua.- Didaktika Departamentu‑buruak. 14

77. artikulua.- Koordinaziorako beste bide batzuk. 14

78. artikulua.- Ikasleen Kontrola. 14

79. artikulua.- Irakasle jagoleak. 14

80. ordutegia.- Liburutegia eta erabilera. 14

81. artikulua.- Irakasleen zereginen antolamendua. 14

82. artikulua.- Ordutegien publizitatea. 14

83. artikulua.- Lokalen eta ekipamenduaren erabilera. 14

84. artikulua.- Eskola‑esparrutik kanporako irteerak. 14

85. artikulua.- Ikasleen eskubideak gauzatzeko eta betebeharrak betetzeko esparru orokorra. 14

86. artikulua.- Ikasleek hezkuntza integrala eta kalitatezkoa izateko duten eskubidea. 14

87. artikulua.- Eskola berdintzailea izateko eskubidea. 14

88. artikulua.- Parte hartzeko eskubidea. 14

89. artikulua.- Ikasleen betebeharrak. 14

90. artikulua.- Ikasleak eskoletara agertzea.- 14

91. artikulua.- Ikasleen ebaluazioaren helburuak eta ezaugarriak. 14

92. artikulua.- Ikasleen ebaluazioaren arduradunak. 14

93. artikulua.- Ikaslearen oinarrizko dokumentazioa. 14

94. artikulua.- Ebaluazio‑prozesuaren garapena. 14

95. artikulua.- Irakatsi eta ikasteko prozesuaren ebaluazioaren plangintza. 14

96. artikulua.- Printzipio orokorrak. 14

97. artikulua.- Ebaluazioaren helburuen, edukien eta irizpideen gutxieneko publizitatea. 14

98. artikulua.- Ikasleei eta gurasoei informazioa ematea. 14

99. artikulua.- Zuzendutako lanak, probak eta ariketak beraztertzea. 14

100. artikulua.-Kalifikazioak justifikatzen dituzten agiriak gordetzea. 14

101. artikulua.- Ebaluazio partzialetan erreklamazioak egiteko prozedura. 14

102. artikulua.- Azken ebaluazioetan erreklamazioak egiteko prozedura. 14

103. artikulua.- Printzipio orokorrak. 14

104. artikulua.- Curriculum Proiektuaren ebaluazioa (ICP) 14

105. artikulua.- Disziplina‑araudia. 14

106. artikulua.- Arau‑hausteak. 14

107. artikulua.- Zigorrak. 14

108. artikulua.- Erantzukizuna alda dezaketen baldintzak. 14

109. artikulua.- Eskola‑esparrutik kanpora egindako hutsegiteak. 14

110. artikulua.- Prozedurazko bermeak. 14

111. artikulua.- Zigorra jartzeko gaitasuna. 14

112. artikulua.- Espedientea irekitzeko gaitasuna. 14

113. artikulua.- Disziplina‑espedientea bideratzea. 14

114. artikulua.- Kautelazko neurriak. 14

115. artikulua.- Espedientearen ebazpena. 14

116. artikulua.- Preskripzioa eta deuseztapena. 14

117. artikulua.- Zigorrak idatziz gordetzea. 14

118. artikulua.- Deuseztapena. 14

 

 

 

 

 

 

 

LAUAIZETA IKASTOLA BHI –KO ANTOLAMENDURAKO ETA FUNTZIONAMENDURAKO ARAUDIAREN PROIEKTUA.

 

(98‑10‑26)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEN FUNTZIONAMENDURAKO ETA ANTOLAMENDURAKO ARAUDIA

 

 

 

ATARIKO IZENBURUA:  XEDAPEN OROKORRAK

 

1. artikulua.- Printzipio orokorrak

                1.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publiko guztiak, Euskal eskola publikoko partaide diren neurrian, anitzak dira, elebidunak, demokratikoak, euskal gizartearen zerbitzura daude, gizarte‑mailan eta kultur mailan ingurunean errotuta daude, parte hartzeko aukera eskaintzen dute, desberdintasunak orekatzen dituzte eta aniztasuna integratzen dute.

2.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoek Euskal Eskola Publikoaren Legeko 3.2 artikuluak ezartzen dituen helburuak betetzeko lan egingo du:

                a) Konstituzioan aitortzen den hezkuntza‑eskubidea ziurtatzea, hezkuntza‑eskubidea gauzatzea eragozten duten ekonomia‑mailako, gizarte‑mailako oztopoak, baita edonolako oztopoak ere baztertuz.

                b) Ikasleen nortasunaren garapena eta prestakuntza integrala sustatzea, horretarako elkarbizitza demokratikoa ahalbidetzen duten baloreetan oinarrituz, eta besteak beste gaitasun eta jarrera kritikoa, berdintasuna, justizia, partaidetza, aniztasunarekiko errespetua sustatuz, baita kontzientzia‑askatasunarekiko errespetua, elkartasuna, gizarte‑mailako kezkak, tolerantzia eta elkarrenganako errespetua, eta giza eskubideen defentsa ere sustatuz.

                c) Irakasleek, gurasoek eta ikasleek, ikastetxeen kudeaketan demokratikoki parte hartzeko duten eskubidea sustatzea eta ziurtatzea.

                d) Irakasleen katedra‑askatasuna, eta gurasoek edo tutoreek, Euskal Eskola Publikoaren Legeak definitzen duen esparruan ikastetxea aukeratzeko duten eskubidea sustatzea, baita hala badagokio, gurasoek euren seme‑alabentzako nahi duten irakaskuntza erlijiosoa aukeratzeko askatasuna ere, horretarako aurreikusitako lege‑baldintzak errespetatuz.

                e) Kalitatezko irakaskuntza eskainiko dela ziurtatzea, irakatsiko diren edukien pedagogia‑balioa eta erabiliko diren metodoen eraginkortasuna bereziki zainduz, metodologia aktiboak eta malguak erabiliz, gure ingurunean izaten diren aurrerapenak kontuan hartuko dituztenak; irakasleen birziklapena ere bereziki zaindu behar da, baita ikasleei orientazio psikologiko, eskola‑orientazio eta lanbide‑orientazio egokia ematea ere.

                f) Ikasleek hastapenetan dituzten desberdintasunak orekatzeko, maila, etapa, ziklo eta gradu guztietan jardutea.

                g) Ikasle guztiei, baldintza berdinetan, derrigorrezko hezkuntzaren etapa amaitzean bi hizkuntza ofizialak jakingo dituztela ziurtatzea, euskararen erabilera eta euskararen normalkuntza‑prozesua sustatuz.

                h) Ikasleei, euskal herriko kide izaki euren kultur nortasuna ulertzen laguntzea, horretarako euren historia eta kultura ezagutuz, eta ikasleei euren geografia‑ingurunean, baita gizarte‑ingurunean, ekonomia‑ingurunean eta kultur ingurunean ere errotzen lagunduz.

                i) Ikasleei haztura intelektualak, lanerako teknikak eta ezagupenak bereganatzen laguntzea, ezagupenaren alor guztietan eta modu integratzailean.

                j) Bakerako eta askatasunerako prestakuntza eta herrien arteko lankidetza eta elkartasuna sustatzen duten ideiak azpimarratzea.

                k) Eskaintzen den irakaskuntzan hezkidetza ziurtatzea.

                l) Irakaskuntzaren edukiak aldatzea saihestea, eta eskaintzen diren ezagupenen bitartez doktrinamendu ideologikoa lortzea.

3.- Araudi honetako agindu guztiak aipatu helburuekin bat etorriz interpretatu beharko dira. Modu berean, aginte‑organo desberdinek, koordinazio didaktikorako organoek eta irakasleek euren eskumenen esparruan hartzen duten erabaki oro aipatu helburuak betetzera zuzenduko dira eta LOGSEren 2.3 artikuluan aipatzen diren printzipioetan oinarrituko dira.

                4.- Aldi berean, Araudi honetako III. tituluan ikasle guztiei aitortzen zaizkien eskubideak, beti ikaslearen adinera eta ziklora, edo dagoeneko etapara edo irakaskuntza‑mailara egokituak izango direnak, uztailaren 3ko 8/1985 LOk, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena, urriaren 3ko 1/1990 LOk, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzkoa, otsailaren 3ko 1/1993 legeak, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa, eta azaroaren 20ko 9/1995 LOk, Ikastetxeen partaidetzari, ebaluazioari eta aginteari buruzkoa, hezkuntza‑jarduerari esleitzen dizkioten helburuen esparruan gauzatuko dira, eskola‑elkarteko gainontzeko kideen eskubideak aitortzearen eta errespetatzearen kaltetan izan gabe.

                5.- Ikastetxeetako aginte‑organoek, dagozkien eskumeneko esparruetan aipatu eskubideak zuzen erabiliko direla eta ikasleek dituzten betebeharrak beteko dituztela ziurtatu behar dute, honako AFA honetan aurreikusitako terminoen arabera.

 

2. artikulua.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Izendapena.

1.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoak, generikoki Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI) izena izango dute, edo hala badagokie, Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketako Institutua.

2.- Horrez gain, Ikastetxe guztiek berariazko izena izango dute, kasu bakoitzean, eta Ikastetxeak berak proposaturik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsiko duena.

3.- Ikastetxearen dokumentazio guztian, korrespondentzia ofizialean eta publizitatean azalduko den izena izen generikoa eta berariazkoa izango da.

 

 

 

I. TITULUA: BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEN ANTOLAMENDUA

 

 

3. artikulua.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Aginte Organoak.

 

                Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, gutxienez, honako organo hauek izango ditugu:

 

                - Taldeko Organoak:

                               * Ordezkaritza Organo Gorena (OOG).

                               * Klaustroa.

                               * Zuzendaritza Taldea.

                               * Ikasleen Ordezkarien Batzordea.

                               * Gurasoen Batzarra.

                - Lagun bakarreko organoak:

                               * Zuzendaria.

                               * Ikasketa‑burua.

                               * Idazkaria, edo hala badagokio, administratzailea.

 

 

I. KAPITULUA.- TALDEKO AGINTE‑ORAGNOAK

 

1. atala. Ordezkaritza Organo Gorena (OOG)

 

4. artikulua.- OOGren definizioa eta izendapena.

                1.- Ordezkaritza Organo Gorena (OOG), euskal eskola publikoko ikastetxeetan eskola‑elkarteko kideak parte hartzeko duten organoa dugu; eskola‑bizitzan eragina duten funtsezko erabakiak berak hartzen ditu, bera dugu ikastetxearen autonomia‑esparruan, ikastetxearen funtzionamenduaren arduraduna.

                2.- Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako Ordezkaritza Organo Gorenak, Eskola Kontseilua (EK) izena hartuko du.

 

5. artikulua.- Eskola Kontseiluaren atribuzioak eta eskumenak.

                Eskola Kontseiluak, jarraian azaltzen diren atribuzioak ditu:

                a) Ikastetxearen hezkuntza‑proiektua (IHP), antolamendurako eta funtzionamendurako araudia (AFA) eta kudeaketa‑proiektua (KP) onestea, betetzen delaz arduratzea eta ebaluazioa egitea, Euskal Eskola Publikoaren Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

                b) Ikastetxearen ICPri, ICP Ikastetxearen Hezkuntza Proiektura egokitzen dela informatzea.

                c) Ikastetxearen urteko plana onestea, Euskal Eskola Publikoaren 35.2.a) artikuluan xedatutakoaren kaltetan izan gabe.

                d) Irakasleen prestakuntzarako eta birziklapenerako jarduera‑programa onestea, baita eskolaz kanpoko jardueren plana eta urteko kudeaketa‑plana ere, aldiro‑aldiro egin beharreko jarraipena eta ebaluazioa bere gain hartuz.

                e) Ikastetxearen urteko memoria onestea.

                f) Zuzendaria aukeratzea, baina aukeratu baino lehen ikastetxearen gainontzeko lagun bakarreko organoei jakinaraztea. Zuzendariaren izendapenaren baliogabetzea proposatzea, horretarako arrazoirik izanez gero, edo etetea, eta horretarako, aldez aurretik Eskola Kontseiluko partaideen bi herenen gehiengoa duen akordioa hartu behar da.

                g) Ikasleak ikastetxean onartu ala ez erabakitzea, horretarako indarrean dauden arauei jarraiki.

                h) Ikasleen arteko arazoak konpontzea eta horretarako dauden zigorrak ezartzea, ikasleen eskubideen eta betebeharren araudiaren arabera.

                i) Beste zenbait ikastetxerekin, kultur helburuekin eta hezkuntza‑helburuekin lankidetzarako harremanak finkatzea.

                j) Ikastetxeko instalazioen eta ekipamenduaren berrikuntza sustatzea, baita instalazioak eta ekipamendua zaintzen direla kontrolatzea ere.

                k) Ikastetxearen jarduera orokorra, administrazioari eta irakaskuntzari dagokienez, gainbegiratzea.

                l) Hezkuntza Administrazioari Ikastetxearen berariazko izendapena edo aldaketak proposatzea.

 

6. artikulua.- Eskola Kontseiluaren eraketa.

                1.- Hamahiru irakasle edo gehiago dituzten bigarren hezkuntzako ikastetxeen kasuan, Eskola Kontseilua jarraian azaltzen diren partaideek osatuko dute:

                a) Ikastetxearen zuzendaria, Eskola Kontseiluaren lehendakaria izango dena.

                b) Ikasketa‑burua.

                c) Ikastetxea kokatuta dagoeneko udalerriko Udaleko zinegotzi edo ordezkari bat.

                d) Klaustroak aukeratuko dituen hamar irakasle.

                e) Derrigorrezko irakaskuntzaren ondoko Bigarren Hezkuntza eskaintzen duten Ikastetxeetan ikasleen sei guraso, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen ez duten goi‑mailako berariazko lanbide‑heziketako Ikastetxeetan izan ezik, non gurasoek ez duten ordezkaririk izango; gurasoek zazpi lagun izango dituzte ordezkari bezala Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta derrigorrezko irakaskuntzaren ondoko Bigarren Hezkuntza eskaintzen duten Ikastetxeen kasuan; eta bederatzi, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bakarrik eskaintzen duten Ikastetxeen kasuan. Gurasoetako bat Ikastetxean ordezkaritza handien duen gurasoen Batzarrak izendatuko du, eta gainontzeko ordezkariak Ikastetxean matrikulatuta dauden ikasleen gurasoek izendatuko dituzte.

f) Derrigorrezko Irakaskuntzaren ondorengo Bigarren Hezkuntza eskaintzen duten Ikastetxeen kasuan, bederatzi ikasle; zortzi ikasle, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezko Irakaskuntzaren ondorengo Bigarren Hezkuntza eskaintzen duten Ikastetxeen kasuan; eta sei, azkenik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bakarrik eskaintzen duten Ikastetxeetan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen ez duten goi‑mailako berariazko lanbide‑heziketako Ikastetxeetan, ikasleei dagokie gurasoen eta ikasleen ordezkaritza.

                g) Administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

                h) Ikastetxeko idazkaria, organoaren idazkaria izango dena, hitzarekin eta botorik gabe.

                2.-  EKren barruan betetzen duten karguaren ondorioz erabateko kide diren kideen ordezkapena, EKko kargua betetzeko bete beharreko baldintza berdinei jarraiki egin ahal izango da. Izendapenaren ondorioz kide direnak, berriz, modu berean izendapenaren bidez ordezkatu ahal izango dira. Hautazko partaideen kasuan, Eskola Kontseiluan duten karguari uko egiten badiote edo kargurako eskubidea galtzen badute bakarrik ordezkatu ahal izango dira, horretarako aukeratutako ordezkarien zerrendako lehenengoa izendatuz.

                3.- a) Lanbide‑heziketa eskaintzen duten bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, baita teknologi batxilergoa eskaintzen duten ikastetxeetan ere, antolamendu sindikaletako eta enpresa‑antolamenduetako edo aipatu irakaskuntzekin erlazionatutako beste erakundeetako ordezkari bat izateko aukera hartu duten kasuan, Eskola Kontseiluan 12 irakasle izango dira, eta gurasoen eta ikasleen kopurua honako hau izango da:

- Derrigorrezko irakaskuntzaren ondorengo Bigarren Hezkuntza bakarrik eskaintzen duten ikastetxeak: 8 guraso eta 10 ikasle.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta derrigorrezko irakaskuntzaren ondorengo Bigarren Hezkuntza eskaintzen duten ikastetxeetan: 9 guraso eta 10 ikasle.

                Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen ez duten Goi Mailako Lanbide‑prestakuntzako Ikastetxeetan, Eskola Kontseiluko gurasoen eta ikasleen ordezkaritza ikasleei dagokie.

                b) Nolabait zehazteko, antolamendu sindikalek eta enpresa‑mailakoek edo aipatu irakaskuntzekin erlazionatutako beste erakundeek izango duten partaidetza, sektoreka antolatuta, honako hau izango da:

                - Antolamendu sindikalak: Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu garrantzitsuenak.

                - Enpresa‑antolamenduak: ikastetxeetan eskaintzen diren irakaskuntzekin erlazioa dutenak, eta gainera, ikastetxeen eragin‑esparruan garrantzitsuak direnak.

                - Erakundeak: ikastetxeetan eskaintzen diren irakaskuntzekin erlazionatuta dauden eta ikastetxeen eragin‑esparruan garrantzitsuak diren erakundeak, enpresak, elkarte edo pertsona juridikoak, publikoak zein pribatuak.

                4.- Eskola Kontseiluko partaideak, ordezkaritza‑lanetan jarduten dutenean, ez dira inolako lege‑aginduren menpean egongo.

 

7. artikulua.- Eskola Kontseilua Aukeratzea eta Berritzea.

          1.- Ikastetxeetako Eskola Kontseilua, gehienez lau urterako aukeratuko da.

          2.- EK lehenengo aldiz aukeratu behar den kasuetan, edo EKko sektoreren bat osorik aukeratu behar den kasuetan, edo ikastetxe sortu berrien kasuetan, jarraian azaltzen den moduan egingo da:

          1º.-Aukeratutako EKko partaideak, ordezkatzen duten eskola‑elkarteko sektore bakoitzean bi erditan banatuko dira.

          2º.- Eskola‑elkarteko sektore batek aukeratu beharreko partaide‑kopurua bikoitia den kasuetan, bi erdiek partaide‑kopuru bera izango dute. Eskola‑elkarteko sektore batek aukeratu beharreko partaide‑kopurua bakoitia den kasuetan, berriz, lehenengo erdiak bigarrenak baino partaide bat gehiago izango du.

                3º.- Erdi bakoitzari dagozkion partaideak zehazteko, hautetsi guztiak, hauteskunde‑prozesuan lortutako boto‑kopuruaren arabera antolatuko dira. Berdinketa izan den kasuetan, alfabetikoki antolatuko dira. Zerrenda antolatu ondoren, zerrendako lehenengoek lehenengo erdia osatuko dute, eta gainontzekoek bigarrena.

                4º.- Lehenengo erdiko partaideak lau urterako izendatuko dira. Bigarren erdiko partaideak, berriz, bi urterako izendatuko dira.

 

8. artikulua.- Eskola Kontseiluko bete gabeko postuak betetzeko prozedura.

                1.- Lehenengo hauteskunde‑prozesua, edo jarraian egiten direnak, amaitu ondoren, Eskola Kontseiluko berriztapen partzialak egingo dira, bi urtean behin, eta berriztapen partzial horiekin bete gabeko postu guztiak beteko dira.

a) Berriztapen partzialei dagozkien bete gabeko postuak: Izendatuak izandako ordezkariek, ordezkapenaren epea amaitzean, uzten dituzten postuak betetzeko egingo diren berriztapenak dira.

b) Aurreko berriztapen partzialari dagozkion bete gabeko postuak. Aurreko berriztapenean, lau urterako aukeratu ziren ordezkariek utzitako postuak dira, zeintzuk nahiz eta laur urterako aukeratuak izan, euren agintearen lehenengo bi urteetan EKko partaide izateari utzi dioten. Bete gabe dauden postu hauek bete egin behar izango dira, nahiz eta behin‑behineko ordezkari bat izendatu.

         c) Izan daitekeen beste edozein bete gabeko postu.

                2.- Berriztapen partzial batean, aurretik egindako berriztapen partzial bati dagozkion bete beharreko postuak dauden kasuan, oraingo berriztapenari dagozkion postuak boto gehien lortu dituzten hautagaiek beteko dituzte; hautagai hauek lau urterako izendatuko dira, eta aurreko berriztapenari dagozkion bete beharreko postuak, boto‑kopuruaren arabera antolatuta dauden hautagaiek beteko dituzte. Azken horiek bi urterako izendatuko dira. Botoetan berdinketa badago, hautagaiak alfabetikoki antolatu eta horren arabera aukeratuko dira.

 

9. artikulua.- Eskola Kontseiluko partaideen eraketa aldatzea.

         1.-Ikastetxe bateko Eskola Kontseiluak, bere eskumenak erabiliz, edozein unetan bere eraketa alda dezake, horretarako bere AFAn ere dagokion aldaketa eginez, beti ere indarrean dagoen legeria errespetatuz.

                2.- EKko osaeran aldaketa bat egin eta horren onespena, aipatu onespena eman ondoren hauteskunde‑prozesu bat egin arte ez da indarrean sartuko. Une horretan, Eskola Kontseiluko partaide guztiek euren postua lagako dute, nahiz eta epe luzeago baterako aukeratuak izan, eta ondoren, Eskola Kontseiluko partaide guztiak berrituko dira, onetsitako eraketa berriaren arabera, horretarako Araudi honen 7. eta 8. artikuluetan ezarritakoari jarraiki.

 

10. artikulua.- Eskola Kontseiluko partaideak aukeratzeko egutegia eta prozedura.

                Eskola Kontseiluko partaideak, dagokion ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan aukeratuko dira, horretarako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako epearen barruan.

 

11. artikulua.- Hauteskunde Batzordea.

                1.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak, Ordezkaritza Organo Goreneko partaideak aukeratzeko epea irekitzat ematen duen Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita zazpi eguneko epean, ikastetxe bakoitzean Hauteskunde Batzorde bat osatuko da eta honako partaide hauek izango ditu: Zuzendaria, lehendakaria izango dena, eta aipatu aginte‑organoan, hots Hauteskunde Batzordean, partaideren bat aukeratu behar duten eskola‑elkarteko sektore bakoitzeko partaide bana; partaide hauek zozketaz aukeratuko dira. Aldi berean, sektore bakoitzeko partaide ordezkari bana aukeratuko da.

        2.- Hauteskunde Batzordeak, Eskola Kontseiluko partaideen aukeraketari dagokionez, honako zeregin hauek izango ditu:

a) EKko bere partaideen izendapena, ikastetxea kokatuta dagoeneko udalerriko Udalean eskatzea, baita ikastetxearen EKko ordezkariren bat izendatzeko eskubidea duten erakunde publikoetan zein pribatuetan ere.

b) Hauteskunde‑prozesuko saio desberdinak egingo direneko egunak finkatzea, ahalik eta jende gehienak parte har dezan.

c) Aukeraketa‑prozedura arautuko duten arauak ezagutzera ematea.

d) Hauteskunde‑mahaien eraketa sustatzea; hauteskunde‑mahaiek honako funtzio hauek izango dituzte: bozaldien buru izatea, ordena zaintzea, botazioa garbia izango dela ziurtatzea eta boto‑kontaketa egitea.

e) Hauteskunde‑prozesuko saioak, Hezkuntza Administrazioak deialdi bakoitzean ezarritako epeen eta baldintzen arabera antolatzea.

        1º- Hautagaiak onartzea eta hautesleen zerrenda egitea: Hauteskunde Batzordea eratu eta zortzi eguneko epean.

        2º- Hautagaien eta hautesleen behin‑behineko zerrenda argitaratzea: hauteskunde‑batzordeak hautagaiak onartzeko eta hautesleen zerrenda egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunean.

Hautagai bat elkarte edo talde jakin batek proposaturik aurkezten den kasuan, hautagaiak izendatzeko orduan proposamen hori derrigorrez adierazi beharko da.

 

b), c) eta e) ataletan xedatutakoaren arabera hartzen diren erabakiak ikastetxearen iragarki‑taulan jarriko dira.

 

12. artikulua.- Erreklamazioak.

                1.- Berariaz erantzuten ez diren erreklamazioen kasuan, erantzuteko epea amaitu ondoren ezetsitzat joko dira.

        2.- Behin betiko zerrenden aurka errekurtso arrunta jar daiteke, dagokion Hezkuntza Lurralde Ordezkariaren aurrean, Hauteskunde Batzordeak behin betiko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

 

13. artikulua.- Aukeraketarako baldintzak.

                1.- Botoa dagokion sektoreko edozein partaideri eman ahal zaio, beti ere hautagai bezala izendatu badute.

                2.- Eskola‑elkarteko sektore desberdinetako ordezkariak aukeratzeko hautesle bakoitzak bere boto‑txartelean hautagaien izenak jarriko ditu, beti ere, gehienez, sektore bakoitzerako aukeratu beharreko ordezkari‑kopuruaren bi heren. Aipatu bi herenek zenbaki zatikiarra osatzen badute, lehenengo zenbaki oso txikiena hartuko da kontuan. Ordezkari bakarra aukeratu behar den kasuetan, hautesle bakoitzak bere boto‑txartelean izen bakarra jarriko du.

Artikulu honetan ezarritako hautagai‑kopurua baino gehiago dituzten botoak baliogabetu egingo dira, baita hautagaien izenak errepikatuta dituztenak ere.

                3- Ikastetxe berean, ordezkaritza‑eskubidea duten sektore bat baino gehiagoren partaide direnen kasuan, sektore bakar baten ordezkari izateko bakarrik aurkez daitezke.

                4.- Karguaren arabera ikastetxearen Eskola Batzordeko partaide izango den laguna, ezin izango da ordezkari bezala aukeratu.

 

14. artikulua.- Botoaren ezaugarriak.

                Botoa zuzena eta isilekoa izango da eta ezin izango da eskuordetu.

 

15. artikulua.- Eskola Kontseiluan irakasleen ordezkariak aukeratzea.

                1.- Ikastetxearen Eskola Kontseiluko irakasleen ordezkariak Klaustroak aukeratuko ditu. Klaustroko partaide guztiak izango dira hautesleak, eta Hauteskunde Batzordeak hautagai bezala izendatu dituen irakasle guztien artean aukeratu ahal izango da.

                2.- Zuzendariak klaustroak aparteko bilkura egiteko deialdia egingo du, horretarako Hauteskunde Batzordeak jarritako egunean, eta egun horretan egingo da saioa.

                3.- Aipatu aparteko bilkuran hauteskunde‑mahaia eratuko da; hauteskunde‑mahaiko lehendakaria ikastetxearen Zuzendaria izango da, eta Zuzendariaz gain, beste bi irakasle ere izango dira, klaustroko kideak diren bi irakasle alegia, zozketa bidez aukeratuko direnak; azkenik, hauteskunde‑mahaiaren idazkaria aipatu bi irakasleen artetik gazteena izango da.

 

16. artikulua.- Eskola Kontseiluan gurasoen ordezkariak aukeratzea.

        1.- Ikastetxean matrikulatuta dagoen ikasle ororen gurasoak edo legezko ordezkariak izan daitezke hautesle, eta hautagai, berriz, Hauteskunde Batzordeak hautagaitzat izendatu dituen lagun guztiak. Aukeratzeko eta aukeratua izateko eskubidea aitek zein amek dute; gainera, biek batera jardun dezakete, baita bakoitzak aipatu eskubidea erabili ere, bestearen kaltetan izan gabe. Hala ere, guraso‑agintea gurasoen baten esku bakarrik dagoen kasuetan, hautesle zein hautagai izateko eskubidea berak bakarrik izango du.

                2.- Ikastetxearen Zuzendariak, Hauteskunde Batzordeak ezartzen duen egunerako, ikasleen gurasoei edo legezko ordezkariei hauteskunde‑saioa egiteko deialdia jakinaraziko die.

                3.- Hauteskunde‑saioaren egunean bertan hauteskunde‑mahaia eratuko da; hauteskunde‑mahaia ikastetxearen Zuzendariak, lehendakaria izango dena, eta ikasleen gurasoek edo legezko ordezkariek, zozketaren bidez aukeratuko direnak, osatuko dute, eta horietan gazteena izango da idazkaria.

                Aldi berean, ordezko mahaikideak aukeratuko dira, eta gurasoak zein legezko ordezkariak bertaratzen ez badira, mahaia zuzendariak eta bi irakaslek osatuko dute, zozketaren bidez aukeratuko direnak, beti ere ez badira beste edozein sektorerako ordezkariak aukeratzeko hauteskunde‑mahaiko partaideak.

                4.- Gurasoen edo tutoreen ordezkaria aukeratzeko hauteslearen kreditazioa, nortasun‑agiri nazionala edo pareko beste edozein ziurtagiri aurkeztuz egingo da.

                5.- Ahalik eta partaidetza handiena lortzeko, ikasleen gurasoek postaz botatu ahal izango dute. Kasu horretan, botoa boto‑zenbaketa egin baino lehen bidali beharko da ikastetxeko hauteskunde‑mahaira; botoa postaz bidaltzen bada, gutunean botoa eta NANren edo pareko ziurtagiriaren fotokopia bidali beharko dira.

                6.-Botazioaren kontuhartzaile bezala ikasleen gurasoek zein tutoreek jardun dezakete, beti ere, gutxienez hamar hauteslek abalatzen badituzte edo aipatu ikastetxeko guraso‑elkarte batek proposatu baditu.

               

17. artikulua.- Eskola Kontseiluan ikasleen ordezkariak aukeratzea.

        1.- Hautesle izango dira ikastetxean matrikulatuta dauden ikasle guztiak, eta hautagai, berriz, Hauteskunde Batzordeak hautagai bezala izendatu dituenak.

                2.- Ikastetxeko zuzendariak hauteskunde‑saiorako deialdia egingo du, horretarako Hauteskunde Batzordeak finkatutako egunerako.

                3.- Hauteskunde‑saioa egiten den egunean bertan hauteskunde‑mahaia eratuko da; hauteskunde‑mahaia ikastetxeko zuzendariak, lehendakaria izango dena, eta bi ikaslek, zozketa bidez aukeratuko direnak, osatuko dute. Bi ikasleen artetik zaharrena izango da idazkaria.

                Aldi berean, ordezko mahaikideak aukeratuko dira, eta bertaratzen ez badira, mahaia zuzendariak eta bi irakaslek osatuko dute, zozketaren bidez aukeratuko direnak, beti ere ez badira beste edozein sektoreko ordezkariak aukeratzeko hauteskunde‑mahaiko partaideak.

                4.-Gurasoen edo tutoreen ordezkaria aukeratzeko hauteslearen kreditazioa, nortasun‑agiri nazionala edo pareko beste edozein ziurtagiri aurkeztuz egingo da.

                5.- Botazioaren kontuhartzaile bezala ikasleek jardun dezakete, beti ere, gutxienez hamar hauteslek abalatzen badituzte edo aipatu ikastetxeko ikasle‑elkarteek proposatu badituzte; ikasle‑elkarte hauek uztailaren 11ko 1532/1986 Errege Dekretuan, ikasle‑elkarteak arautzen dituena (uztailaren 29ko BOE), zehaztutako araudiaren arabera eratuko dira, gure Autonomia Elkartean berezko araudirik ez dagoenez aplikatuko dena.

 

18. artikulua.- EKn administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkaria aukeratzea.

                1.- Administrazioko eta zerbitzuetako langiletzat hartuko ditugu, ikastetxearekin lan‑erlazioa zein administrazio‑erlazioa izan eta irakaskuntza‑funtzioak betetzen ez dituzten langileak.

                2.- Hauteskunde Batzordeak ezarritako egunerako, Zuzendariak hauteskunde‑saioa antolatuko du eta sektore honetako partaideek, ordezkaria aukeratuko dute.

                3.- Hauteskunde‑saioa egiten den egunean bertan eratuko da hauteskunde‑mahaia, non ikastetxeko Zuzendaria, lehendakaria izango dena, eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen artetik bi kide izango diren, zozketaren bidez aukeratuko direnak; azkenik, idazkaria langileen artetik gazteena izango da.

                4.- Aldi berean, ordezko mahaikideak aukeratuko dira, eta bertaratzen ez badira, mahaia zuzendariak eta bi irakaslek osatuko dute, zozketaren bidez aukeratuko direnak, beti ere ez badira beste edozein sektoreko ordezkariak aukeratzeko hauteskunde‑mahaiko partaideak.

 

19. artikulua.- Boto‑zenbaketa.

       Hauteskunde‑saio bakoitzean, botazioa amaitu ondoren, eratutako hauteskunde‑mahai bakoitzean boto‑zenbaketari ekingo zaio. Botoak zenbatu ondoren, publikoki egingo den zenbaketa, akta bat idatziko da, mahaiko partaide guztiek sinatuko dutena, eta Hauteskunde Batzordera bidaliko dena. Araudi honen 8. artikuluak aipatzen duen bete gabeko postuak betetzeko, aktan botoak lortu dituzten hautagai guztien izenak azalduko dira, boto‑kopuruaren arabera antolatuta eta, bakoitzari dagozkion botoak adieraziz.

       Aktan, izandako emaitzekin batera, egiten diren edonolako alegazioak eta oharrak ere adieraziko dira. Suposamendu honetan, erreklamazioa egiten duen pertsonak ere akta sinatuko du.

Aldi berean, aktan, Araudi honen 11.e) artikuluan aipatzen den hautagaien izendapenean azaltzen diren elkarteen edo taldeen erreferentzia egingo da.

 

20. artikulua.- Eskola Batzorde berria eratzea.

                1. Aukeratuak izandako lagunen behin betiko zerrenda argitaratu eta bost eguneko epean, ikastetxearen Zuzendariak ikastetxearen Eskola Batzorde berria eratuko du.

                2.- Hezkuntza‑elkarteko sektore batek edo batzuek euren ordezkariak aukeratzen ez badituzte ere, sektore horretako kideei egotzi ahal zaizkien arrazoiengatik, Ikastetxearen EK eratu egingo da.

 

21. artikulua.- Eskola Kontseiluan bete gabeko postuak.

                1.- Berriztapena baino lehen Eskola Kontseiluko kide izateko baldintzak betetzen ez dituzten ordezkariek, bete gabeko postua/k sortuko dituzte, eta postu horiek, lortutako boto‑kopuruaren arabera zerrendako hurrengo hautagaiek beteko dituzte. Sor daitezkeen bete gabeko postuak betetzeko, azken berriztapen partzialaren aktak erabiliko dira, nahiz eta bete gabeko postua aurreko berriztapen partzial batekoa izan. Bete gabeko postua betetzeko hautagai gehiago ez badago, postua bete gabe geratuko da, ikastetxearen Eskola Kontseiluaren hurrengo berriztapen partziala egin bitartean.

       2.- Edozein berriztapen partzial egin aurreko uztailean geratzen diren bete gabeko postuak, aipatu berriztapenean beteko dira, eta ez da ordezkapenik egingo.

       3.- Irakasleek utzitako bete gabeko postuak, aurreko puntuetan ezarritakoaren arabera beteko dira, beti ere irakasle horiek Eskola Kontseiluan ordezkari bezala aukeratuak izan, baina beranduago lagun bakarreko kargu baterako aukeratuak edo izendatuak izan badira, eta aipatu organoaren erabateko kide izatea eskatzen badu.

       4.- Edonola izanda ere, ordezkaria Eskola Batzordeko kide izendatuko dute, Eskola Kontseiluaren berriztapen partzial berria egin bitartean, nahiz eta ordezkatzen den pertsonaren izendapena epe luzeagorako zein laburragorako izan.

       5.- Eskola Kontseiluaren eraketan aldaketarik eginez gero, ikastetxeko zuzendariak dagokion Hezkuntza Lurralde Ordezkariari berehala jakinarazi beharko dio.

 

22. artikulua.- Eskola Kontseiluaren funtzionamendurako araudia.

                1.- Eskola Kontseiluko bilerak, kide guztiak bertaratu ahal diren orduan eta egunean egingo dira. Bilerak arruntak zein apartekoak izan daitezke.

                Bilera arrunten kasuan, ikastetxeko Zuzendariak, Eskola Kontseiluaren lehendakaria dena alegia, Eskola Kontseiluko kideei, astebete lehenago biltzeko deialdia jakinaraziko die, eta bertan gai‑zerrenda, data eta ordua adieraziko ditu; hala badagokio, aldez aurretik eztabaidatu behar den dokumentazioa ere bidaliko du, ondoren onartzeko ala ez.

                Aparteko bileren deialdien kasuan, Zuzendariak, EKko lehendakari bezala, berrogeita zortzi ordu lehenago, derrigorrezko deialdia egingo du. Bilkuraren aparteko izaera Hezkuntza Administrazioak ezartzen duen kasuetan izan ezik, Eskola Kontseiluak egiten dituen bilkurek aparteko izaera izateko premiazko arrazoiak behar dira, eta gai‑zerrendan aipatu premiatasuna eragiten duten gaia edo gaiak bakarrik zehaztuko dira.

                2.- Eskola Kontseilua irakas‑hiruhileko bakoitzean gutxienez behin bilduko da, beti ere ikastetxeko Zuzendariak deialdia egiten badu, edo gutxienez, Eskola Kontseiluko kideen herenak hala eskatzen badu; azken kasu honetan, Zuzendariak Eskola Kontseilua biltzeko deialdia egingo du, gehienez hamar eguneko epean. Edonola izanda ere, Eskola Kontseilua ikasturte hasieran eta amaieran bilduko da.

                3.- Eskola Kontseiluak akordioak gehiengo erlatiboaz hartuko ditu, jarraian zehazten diren kasuetan izan ezik:

                a) Zuzendaria aukeratzeko gehiengo absolutua beharrezkoa da.

                b) Ikastetxearen hezkuntza-proiektua eta AFA aukeratzeko, baita bi kasuetan aldaketak egiteko ere, Eskola Kontseilua osatzen duten kide guztien botoen bi herenen gehiengoa lortu beharko da.

                c) Zuzendariaren izendapena baliogatzeko, EKko kideen bi herenen gehiengoa behar izango da.

                d) Hezkuntza Administrazioko xedapen orokor batek horrela eskatzen duen kasuetan.

                4.- Aurreko atalean zehaztutako ondorioetarako, “gehiengo erlatibotzat” eta “gehiengo absolututzat” jarraian azaltzen dena ulertuko dugu:

                Gehiengo erlatiboa: bozketa egiteko unean dauden Organoko kideen erdia gehi bat, gutxienez.

                Gehiengo absolutua: Eskola Batzordeko “iure” osatzen duten kide guztien erdia gehi bat, gutxienez.

 

23. artikulua.- Lehendakariaren eskumenak.

                Ikastetxearen Eskola Kontseiluaren Lehendakariari jarraian azaltzen diren funtzioak dagozkio:

                a) Organoaren ordezkaritza.

                b) Bilkura arrunten eta aparteko bilkuren deialdiak erabakitzea, baita gai‑zerrenda zehaztea ere, horretarako gainontzeko kideek aldez aurretik egindako eskaerak bilduz.

                c) Bilkuren buru izatea, eztabaiden garapena moderatzea eta arrazoi justifikaturik izanez gero, bilkura bertan behera uztea.

                d) Berdinketen kasuan, bere botoarekin berdinketa haustea, hartu beharreko akordioak hartu ahal izateko.

                e) Legeak betetzen direla ziurtatzea.

                f) Organoak hartzen dituen akordioen aktak eta ziurtagiriak onikustea.

                Lehendakariaren postua bete gabe badago, edo Lehendakaria ez badago edo gaixo badago, ikastetxeko Ikasketa Buruak ordezkatuko du, Ikasketa Bururik badago, eta bestela, ikastetxean antzinatasun handien duen eta Eskola Kontseiluko kide den irakasleak ordezkatuko du.

 

24. artikulua.- Mahaikideen eskumenak.

                Eskola Kontseiluaren kideei jarraian azaltzen diren funtzioak dagozkie:

                a) Araudi honen 22. artikuluan xedatutakoari jarraiki, bilkurarako deialdi guztien jakinarazpena jasotzea organoaren Lehendakariaren aldetik, non aztertu beharreko gai‑zerrenda azalduko den, eta behar izanez gero, eztabaidatuko den dokumentazioa ere bilkura izan baino lehen bidaliko den.

                b) Bilkuren eztabaidetan parte hartzea.

                c) Botoa emateko eskubidea erabiltzea, pertsonala eta besterenezina dena, bere botoa ematea, baita botoaren zentzua eta botoa justifikatzen duten arrazoiak azaltzea ere. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, Administrazio Publikoetako Araubide Juridikoaren eta Administrazio‑Prozedura Arruntari buruzkoa, 24.1 artikuluan zehaztutakoaren arabera, Eskola Batzordeko erabateko kideak, baita Udaleko ordezkariak ere, egingo diren botazioetan ezin izango dira abstenitu.

                d) Galde‑eskeak egitea.

                e) Esleitutako funtzioak bete ahal izateko beharrezkoa den informazioa lortzea.

                EKko kideek ezin izango dute Eskola Kontseiluaren ordezkaritza‑funtziorik bete, salbuespen moduan organoaren arau batek edo onartutako akordio batek berariaz adierazten duen kasuetan izan ezik.

 

25. artikulua.- Idazkariaren eskumenak.

                Eskola Kontseiluaren Idazkariari jarraian azaltzen diren funtzioak dagozkio:

                a) Bileretara bertaratzea, hitzarekin eta botorik gabe.

                b) Lehendakariak hala aginduta, organoaren bilkuretarako deialdiak egitea, baita organoko kideei zitazioak bidaltzea ere.

                c) Organoko kideen eta organoaren arteko komunikazio‑ekintzak jasotzea, eta ondorioz, kideen intereserako diren jakinarazpenak, datu‑eskaerak, zuzenketak edo edonolako idatziak jasotzea.

                d) Gai desberdinei buruzko mezuak prestatzea eta bilkuren aktak idaztea.

                e) Organoak hartutako kontsulten, erabakien eta akordioen ziurtagiriak luzatzea, beranduago Lehendakariak onikusteko.

                Idazkariaren postua bete gabe badago, edo idazkaria gaixo badago edo beste edozein lege‑arrazoirengatik idazkaririk ez badago, Eskola Kontseiluko kide den irakasle batek ordezkatuko du. Kasu honetan, Idazkariaren funtzioak betetzen dituen kideak hitza eta botoa izango du, organoa osatzen duten gainontzeko kideen baldintza berdinekin.

 

26. artikulua.- Bilkuren araudia.

                1.- Eskola Kontseilua eratzeko, bilkurak egiteko, eztabaidatzeko eta akordioak hartzeko, Lehendakariak eta Idazkariak bertan izan behar dute, edo hala badagokio, legez Lehendakaria eta Idazkaria ordezkatzen duten pertsonak; eta horrez gain, Eskola Kontseilua eratzeko, batzordea osatzen duten kideen erdiak, gutxienez, bertaratu behar du; azkenik, erabakiak hartzeko orduan, Araudi honetako 22. artikuluko 3. eta 4. ataletan adierazitakoari jarraituko zaio.

                2.- Gai‑zerrendan azaltzen ez den gairik ezin izango da eztabaidatu edo horri buruzko akordiorik hartu, taldeko organoko kide guztiak bertaratzen diren kasuetan izan ezik, beti ere gehiengoaren aldeko botoak gaia premiazkotzat jotzen badu.

                3.- Eskola Kontseiluak egiten duen bilera guztien akta Idazkariak edo ordezkatzen duen kideak, edo idazkariaren funtzioa betetzen duen kideak idatziko du. Aktan zehaztu beharko diren datuak honako hauek dira: bertaratuak, bileraren gai‑zerrenda, bilkura egin deneko lekua eta ordua, eztabaidatzeko gai nagusiak, baita hartzen diren akordioen edukia ere.

                Horrez gain, aktan, organoko kideek hala eskatuta, honako datu hauek ere azalduko dira: hartutako akordioak izandako kontrako botoak, abstentzioak eta akordioa hartzea justifikatzen duten arrazoiak edo aldeko botoa emateko arrazoiak. Aldi berean, edozein kidek eska dezake berak esandakoa edo proposatutakoa, osorik, idatziz azaltzea, beti ere, ekitaldian bertan edo Lehendakariak ezartzen duen epearen barruan, berak esandakoari dagokion testua aurkezten badu, eta horrela azalduko da aktan edo nahi izanez gero, esandakoaren kopia gehituko zaio aktari.

                Gehiengoak hartutako akordioarekin bat ez datozen kideek berrogeita zortzi orduko epean, idatziz boto partikularra egin dezakete, eta onartutako testura gehituko da.

                Organoko kideek kontrako botoa ematen dutenean edo botorik ematen ez dutenean, ez dute erantzukizunik izango akordioen ondorioz izan daitezkeen ondorioei dagokienez.

                Aktak, bilkuran bertan edo hurrengo bilkuran onartuko dira, baina hala ere, Idazkariak hartutako berariazko akordioei buruzko ziurtagiria luza dezake, ondoren akta onartzearen kaltetan izan gabe. Akta onartu baino lehen luzatzen diren hartutako akordioei buruzko ziurtagirietan, aipatu egoera, hots, akta onartu baino lehen hartutako akordioei buruzko ziurtagiria luzatu dela, jakinaraziko da.

                Eztabaidatzeko gaiak garrantzitsuak direnean, edo Eskola Kontseiluko deialdi‑bilkurara bertaratzen den kideren batek hala eskatzen duenean, botazioa bakoitzak bere boto‑txartela emanez egingo da, eta jarraian, ikastetxeko Lehendakariak eta idazkariak botoak zenbatuko dituzte, eta horrek guztiak aktan azaldu beharko du.

                4.- EKk hartzen dituen berariazko akordioak eskola‑elkarteari jakinaraziko dizkio, eta horretarako, gutxienez, Ikastetxeko iragarki‑taulan jarri beharko ditu.

 

27. artikulua.- Eskola Kontseiluaren Batzordeak.

                Eskola Kontseiluaren funtzionamendua arintzeko, Eskola Kontseiluaren barruan honako batzorde hauek eratuko dira:

                Batzorde Iraunkorra

                Ekonomi Batzordea

                Segurtasun eta Higiene Batzordea

                Elkarbizitza Batzordea

 

28. artikulua.- Batzorde Iraunkorra

                1.- Batzorde Iraunkorra jarraian azaltzen diren kideek osatuko dute:

¾   EKko Zuzendaria/Lehendakaria, edo honen ordezkari bezala, ikasketa‑burua.

¾   Eskola Kontseiluko irakasleen ordezkarien artetik aukeratutako bi irakasle.

¾   Eskola Kontseiluko ordezkarien artetik aukeratutako bi guraso.

¾   Eskola Kontseiluko ordezkarien artetik aukeratutako bi ikasle. Berariazko ikastetxeetan, ikasleak adin‑nagusiak direnetan, Eskola Kontseiluan gurasoen ordezkaririk ez dagoenez, Batzordean lau ikasle gehiago izango dira.

¾   Udaleko ordezkaria, ikastetxearen Eskola Kontseiluko kidea dena.

¾   Eskola Kontseiluko Idazkaria, batzordeko idazkaria izango dena.

                2.- Batzorde Iraunkorrak honako funtzioak eta zereginak izango ditu:

                a) Eskola Kontseiluaren bileren gai‑zerrenda proposatzea.

                b) Ikastetxearen AFA lantzea edota aldatzea; horretarako, aurretik Klaustroak eta Gurasoen Batzarrak egindako proposamenak ezagutu behar dira, ondoren eztabaidatzeko, eta hala badagokio, Eskola Kontseiluak onar ditzan.

                c) Eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien plana lantzea, baita plana gauzatzen delaz zuzenean arduratzea ere.

                d) Janlekuak eta eskola‑garraioak behar bezala funtzionatzen dutelaz arduratzea, ikastetxeak jangela eta eskola‑garraioa, bi zerbitzuak eskaintzen dituen kasuetan.

                e) Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren urteko memoria lantzea, ondoren Eskola Kontseiluak onar dezan.

                f) Ikastetxeko Zuzendaritza Taldearekin batera, kudeaketa‑proiektua, prestakuntza‑jardueren, eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien proiektua, eta Urteko Kudeaketa Programa lantzea, ondoren Eskola Kontseiluak onar ditzan.

                g) Ikastetxeko Zuzendaritza Taldearekin batera, Planaren zirriborroa eta ikastetxearen urteko Memoria lantzea, ondoren Eskola Kontseiluak eztabaidatu eta onar dezan.

                3.- Euskal Eskola Publikoaren Legearen 36.2 b) eta d) artikuluek egozten dizkioten funtzioei dagokienez, erabakiak hartzeko orduan, botoen ponderazioa gurasoek eta irakasleek Batzorde iraunkorrean, Eskola Kontseiluan duten ordezkaritza‑portzentaia berari eusteko moduan egingo da.

 

29. artikulua.- Ekonomi Batzordea.

                1.- Ekonomi Batzordearen osaera honako hau izango da:

   - EKko Lehendakaria.

         - EKko Idazkaria.

- Eskola Kontseiluko kide den irakasle bat, Eskola Kontseiluko beste Batzordeetako kide ez dena.

- Eskola Kontseiluko kide diren gurasoen ordezkari bat, Eskola Kontseiluko beste Batzordeetako kide ez direnak.

- Eskola Kontseiluko ordezkarien artetik aukeratutako ikasle bat. Berariazko Ikastetxeetan, ikasleak adin‑nagusiak direnetan, Eskola Kontseiluan gurasoen ordezkaririk ez izatean, Batzordean bi ikasle izango dira.

- Udaleko ordezkaria.

                2.- Ekonomi Batzordeak honako funtzio hauek beteko ditu:

                a) Ikastetxearen ekonomia‑kudeaketaren urteko plana lantzea, ikastetxearen aurrekontuarekin batera, Eskola Kontseiluak onar dezan.

                b) Ikastetxearen urteko balantzea lantzea, Eskola Kontseiluak onar dezan.

                c) Ikastetxearen idazkariaren ekonomia‑kudeaketa arrunta kontrolatzea, idazkariak aldiro‑aldira aurkeztu beharreko informazioaren bitartez.

                d) Ikastetxeak eskolako instalazioei eta ekipamenduari dagokienez dituen beharrak, baita ikastetxearen mantenimenduari eta berritzeari dagokionez dauden beharrak ere Eskola Kontseiluari jakinaraztea, eta ikastetxearen inbentarioaren eguneratzea kontrolatzea.

                e) Ikastetxearen ekonomia‑kudeaketaren urteko programaren gauzatzeari buruzko urteko memoria lantzea, aurrekontua barne, baita ikastetxearen ekipamenduari eta instalazioei dagokienez egin beharreko hobekuntzei eta dauden beharrei buruzko urteko memoria ere lantzea, ondoren Eskola Kontseiluak onar ditzan.

 

30. artikulua.- Segurtasun eta Higiene Batzordea

                1. Segurtasun eta Higiene Batzordearen osaera honako hau izango da:

                - Ikasketa Burua, batzordearen lehendakaria izango dena.

                - Eskola Kontseiluko Idazkaria.

- Eskola Kontseiluko kide den irakasle bat, Eskola Kontseiluko gainontzeko Batzordeetako kide ez dena.

- Eskola Kontseiluko kide diren gurasoen ordezkari bat, Eskola Kontseiluko gainontzeko Batzordeetako kide ez dena.

- Eskola Kontseiluko ordezkarien artetik aukeratutako ikasle bat, Eskola Kontseiluko beste batzordeetakoa ez dena. Berariazko Ikastetxeetan, ikasleak adin‑nagusiak direnetan, Eskola Kontseiluan gurasoen ordezkaririk ez izatean, Batzordean bi ikasle izango dira.

   - Administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkaria.

                2.- Segurtasun eta Higiene Batzordeak honako funtzio eta zeregin hauek izango ditu:

                a) Ikastetxearen Larrialdietarako Plan Orokor bat lantzea, gerta daitekeen edonolako istripu prebenitzeko, baita ikastetxean egiten diren ebakuazio‑simulazioen ebaluazioa eta jarraipena egitea ere.

                b) Ikastetxearen azpiegituran, altzaritegian zein instalazioetan edonolako irregulartasunik ikusiz gero, eskola‑elkarteko edozein kiderentzat arriskutsua izan daitekeen irregulartasunik ikusiz gero, Eskola Kontseiluari jakinaraztea, derrigorrezko neurriak hartu ahal izateko, horretarako lan‑zentroetan prebentziorako, segurtasunerako eta osasunerako araudiari jarraiki.

                c) Ikastetxearen barruan edo inguruan, erretzea baimentzen diren zonak edota guneak, eta erretzea debekatuta dauden zonak edota guneak zeintzuk diren Eskola Kontseiluari jakinaraztea; derrigorrez, erretzea debekatuta egongo da honako zona hauetan: eskola emateko gelak, laborategiak, gimnasioa, ekitaldi‑aretoa, mintegiak, liburutegia, lantegiak, eta lokal hauetara guztietara sartzeko eta irteeko korridoreak.

                d) Azaroaren 11ko 15/1988 Legearen edukia, droga‑menpekotasunaren esparruan prebentzioa, laguntza eta bergizarteratzeari buruzkoa, (EHAA, 1988ko abenduaren 12koa) betetzen delaz arduratzea, ikastetxeekin zuzeneko eragina duten atalei dagokienez.

                e) Eskola Kontseiluak esleitzen dizkion eta bere zereginarekin erlazioa duten funtzioak.

               

31. artikulua.- Elkarbizitza Batzordea.

                1.- Elkarbizitza Batzordea, gutxienez, jarraian adierazten diren kideek osatuko dute:

- Ikasketa Burua, Lehendakaria izango dena.

- Eskola Kontseiluko kide diren bi irakasle‑mahaikide, Eskola Kontseiluko gainontzeko Batzordeetako kide ez direnak.

- Eskola Kontseiluko kide diren bi guraso, Eskola Kontseiluko gainontzeko Batzordeetako kide ez direnak.

- Eskola Kontseiluko ordezkarien artetik aukeratutako bi ikasle, Eskola Kontseiluko beste batzordeetakoak ez direnak. Berariazko Ikastetxeetan, ikasleak adin‑nagusiak direnetan, Eskola Kontseiluan gurasoen ordezkaririk ez izatean, Batzordean lau ikasle izango dira.

- Eskola Kontseiluko idazkaria, hitzarekin eta botorik gabe.

                2.- Elkarbizitza Batzordeak honako funtzio hauek beteko ditu:

                a) Ikastetxean bertan elkarbizitzaren inguruan izan daitezkeen arazoetan bitartekari izatea. Aldi berean, alderdi desberdinei bitartekotza‑prozedura eskaini ahal die, borondatezkoa izango dena, hartara alderdien eztabaidak elkarrizketaren bidez konpondu ahal izateko.

                b) Eskola Kontseiluaren eskuordez, ikasleen eskubideen eta betebeharren Dekretuan tipifikatu diren hutsegiteak proposatzea eta horiei buruzko erabakiak hartzea.

                c) Ikasleen disziplina‑espedienteen zein informazio‑espedienteen prozeduran eskuhartzeko instruktore baten izendapena proposatzea, aurretik EKren berrespena lortuz.

                d) Ikastetxean egiten den disziplina‑prozedura orotan, eta ahal den guztietan, instruktorea Elkarbizitza Batzordeko mahaikideen artetik aukeratuko da; postu hori txandakakoa izango da, hartara ikasleei aplikatu beharreko disziplina‑zigorretan jarraitu beharreko prozeduran mahaikide guztiek parte har dezaten eta instruktorearen funtzioa bete dezaten.

                e) Eskola‑elkarteko sektore guztien ekimenak bideratzea, ikastetxean elkarbizitza, elkarrenganako errespetua eta tolerantzia hobetzeko.

                f) Batzordeak, elkarbizitzarako arauen eta elkarbizitzaren esparruan bete beharreko funtzio ororen aplikazioari buruzko informazioa Eskola Kontseiluari jakinaraziko dio.

 

32. artikulua.- Batzorde guztietarako arau komunak

                1.- Batzorde guztiek Eskola Kontseiluaren eskuordez eta aginduz jardungo dute, eta Eskola Kontseilu osoaren menpean izango dira.

                2.- Edonola izanda ere, Eskola Kontseiluaren osoko bilkurak aurretik berretsi gabe gauzatu behar diren erabakiei dagokienez, botoen ponderazioa, Araudi honetako 28.3 artikuluan Batzorde Iraunkorrerako ezarritako modu berean egingo da, ordezkaritzak, 30/1992 Legean, Administrazio Publikoetako Araubide Juridikoaren eta Administrazio‑Prozedura Arruntari buruzkoa, ezarritakoaren arabera egindakoa, besterik adierazten duen kasuetan izan ezik; kasu horretan, Batzordeak aipatu ordezkaritzak adierazten duena zehatz‑mehatz bete beharko du.

 

 

2. atala. Irakasleen klaustroa

 

33. artikulua.- Irakasleen klaustroaren izaera, osaera eta eskumenak.

                1.- Irakasleen klaustroa ikastetxean lan egiten duten irakasle guztiek osatuko dute, eta ikastetxearen zuzendaria izango da buru.

         2.- Klaustroaren funtzioak jarraian adierazten direnak izango dira:

                a) Ikastetxearen curriculum‑proiektua eta irakaskuntza‑jardueren programa lantzea eta onartzea, horretarako aurretik Eskola Kontseiluaren txostena kontuan hartuz, non ikastetxearen hezkuntza‑proiektuan azaltzen diren norabideekin bat ote datozen adieraziko den.

                b) Irakaskuntza‑jardueren programaren betetzea Ordezkaritza Organo Gorenari jakinaraztea, hartara Eskola Kontseiluak urteko memoria egin dezan.

                c) Ikasleen ebaluazioari eta errekuperazioari buruzko irizpideak finkatzea eta koordinatzea.

                d) Ikasleen orientaziorako eta tutoretzarako funtzioak antolatzea eta zuzentzea.

                e) Ikastetxean garatu beharreko pedagogia‑saiakuntzaren edo ‑ikerketaren esparruan ekimenak sustatzea.

f) Funtzionamendurako arauak onartzea.

                g) Irakasleen prestakuntzari dagokionez, prestakuntza‑jardueren, eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien programa jakinaraztea; aipatu programa Euskal Eskola Publikoaren Legearen 36.3 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuz landuko da Eskola Kontseiluak onartu baino lehen.

                h) Legezko zein arauzko xedapenen ondorioz izan dezakeen beste edozein funtzio.

         3.- Irakasleen klaustroak ikastetxearen Eskola Kontseiluan izango dituen ordezkariak, Araudi honetako 15. eta 19. artikuluetan ezarritakoari jarraiki aukeratuko dira.

 

34. artikulua.- Irakasleen klaustroaren funtzionamendurako araudia.

                1.- Klaustroak bilkura arrunta, gutxienez, hiruhilean behin egingo du, eta aparteko bilkura, berriz, ikastetxearen zuzendariak deialdia egiten duen guztietan, edo klaustroko kideen herenak eskatzen duen guztietan. Horrez gain, derrigorrez egin beharko dira ikasturte hasieran eta amaieran bilkura bana. Eskola Kontseiluaren kasuan bezalaxe, baldintza berdinak ematen direnean aparteko bilkurak egin ahal izango dira.

                2.- Zuzendariak legez antolatzen duen bilera bakoitzaren Akta ikastetxeko idazkariak idatzi behar du; beraz, Akten Liburua behar izango da, eskumeneko organo desberdinek eta Hezkuntza Ikuskaritzak erabilgarri izango dutena.

                3.- Klaustroak egiten dituen bilkuretan ikastetxeko irakasle guztiek derrigorrez bertaratu behar dute, beraz, kideren batek ezin badu bilkuran bertaratu, horretarako arrazoiak justifikatu beharko ditu Hezkuntza Ikuskaritzan, eta Hutsegiteen Partean dagokion hilabetean azalduko da.

                4.- Klaustroaren erabakiak bozketaren bidez onartuko dira, eta onartuak izateko gehiengo absolutua lortu behar izango da; batzordeko kideen botoa pertsonala eta besterenezina izango da.

                Aztertuko diren gaiak garrantzitsuak direnean edo klaustroko kideen herenak hala eskatuz gero, botazioa bakoitzak bere boto‑txartela emanez egingo da, eta ondoren ikastetxeko zuzendariak edo idazkariak boto‑zenbaketa egingo du, eta hori guztia aktan idatziko da.

                5.- Irakasleen Klaustroaren funtzionamendurako, “gehiengo erlatibotzat” eta “gehiengo absolututzat” honako hau ulertuko dugu:

                Gehiengo erlatiboa: bozketa egiteko unean Irakasleen Klaustroko kideen erdia gehi bat, gutxienez.

                Gehiengo absolutua: Irakasleen Klaustroko “iure” osatzen duten kide guztien erdia gehi bat, gutxienez.

 

                6.- Klaustroaren funtzionamenduaren gainontzeko alderdiei dagokienez, Araudi honetako 26.3 artikuluan zehaztutakoari jarraituko zaio.

 

35. artikulua.- Klaustroaren Batzordeak.

                1.- Araudi honetako 71. artikuluan aipatzen den Pedagogia Koordinaziorako Batzordea irakasleen Klaustroaren batzorde bat da, eta klaustroak ezarritako norabideen eta irizpideen arabera bete behar ditu bere eskumenak.

                2.- Modu berean, irakasle‑taldeak, maila guztietan, taldeko irakasle‑taldetik hasita etapako taldera, baita Araudi honetako 74. artikuluan azaltzen diren Didaktika-departamentu guztiak eta Orientazio Zerbitzua ere, Klaustroko Batzordeak dira, irakaskuntzak koordinatzeko eta irakasle‑talde bakoitzari dagozkion ikasleen orientazioa egiteko.

 

3. atala.- Zuzendaritza‑taldea

 

36. artikulua.- Zuzendaritza‑taldearen osaera.

         Lagun bakarreko aginte‑organoek osatzen dute bigarren hezkuntzako ikastetxeen zuzendaritza‑taldea eta dagozkien funtzioak betetzeko orduan modu koordinatuan lan egiten dute, ikastetxeko zuzendariaren lehendakaritzapean. Orohar, ikastetxeko zuzendaritza‑taldea, ikastetxeko zuzendariak, ikasketa‑buruak, idazkariak eta hala badagokio, administratzaileak osatzen dute.

        

37. artikulua.- Zuzendaritza‑taldearen funtzioak eta atribuzioak.

         1.- Zuzendaritza‑taldearen funtzioak honako hauek izango dira:

                a) Ikastetxearen zuzendaritzari eta koordinazioari buruzko erabakiak hartzeko orduan, zuzendariari laguntzea, baita ikastetxearen funtzionamenduari dagokionez eragin handia duten erabakiak hartzeko orduan ere.

                b) Kudeaketa‑proiektua, prestakuntza‑jardueren, eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien programa lantzea, baita urteko kudeaketa‑programa ere, Eskola Kontseiluak horiek guztiak onar ditzan.

                c) Aurreko hizkian aipatu diren programak gauzatzen direla koordinatzea eta gainbegiratzea, eta Eskola Kontseiluari programen gauzatzeari buruzko informazioa ematea, hartara urteko memoria onesteko.

                d) Urteko memoriaren zirriborroa egitea, Eskola Kontseiluak eztabaida dezan.

                e) Eskola Kontseiluari euskal eskola publikoko beste ikastetxe batzuekin lankidetza‑harremanak finkatzea proposatzea, baita proposamen desberdinak egitea ere, hartara Eskola Kontseiluak egokitzat jotzen badu, Hezkuntza Administraziora luza ditzan, beste erakunde batzuekin, kultur mailako zein hezkuntza‑mailako helburuak dituztenak, hitzarmenak sinatzeko.

                f) Irakasle‑taldeak antolatzea eta ikasturte bakoitzaren hasieran, irakasleak bere jarduerak zeintzuk izango diren zehazteko irizpideak finkatzea, ikasgaia arautzen duten arauen arabera.

                g) Ikastetxera iristen diren deialdi, zirkular, erabaki eta xedapen guztiak irakasleen klaustroari jakinaraztea, zehazki eta publikoki.

         2.- Aurreko ataleko b) eta d) hizkietan azaltzen diren funtzioak betetzeko orduan, zuzendaritza‑taldeak Eskola Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko laguntza izango du, aipatu agiriak lantzeko ardura izango duena.

                3.- Zuzendaritza‑taldea ikasturtean zehar ikastetxeko zuzendariak egoki jotzen duen guztietan bilduko da, horretarako bere funtzioak betez.

 

4. atala. Ikasleen Ordezkarien Batzordea eta ikasturteko Ordezkariak

 

38. artikulua.- Ordezkarien Batzordearen eraketa eta funtzionamendurako araudia.

                1.- Ikasleek ikastetxearen kudeaketan berariaz parte hartzeko duten organoak, EEPLren 30. artikuluan aipatzen dena, ikasleen Ordezkarien Batzordea izena du.

                2.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan ikasleen Ordezkarien Batzordea, ikasleek talde desberdinetatik aukeratu dituzten ordezkariek eta ikastetxearen Eskola Kontseiluko ikasleen ordezkari guztiek osatuko dute.

                3.- Ordezkarien Batzordeak bere funtzionamendurako arauak erabakiko ditu. Ikasketa‑buruak arau horiek onartu ondoren indarrean sartuko dira, eta arau horiek baztertuko dira legez ezarritako arau baten aurka badoaz, Araudi honetako legeen aurka badoaz edo ikasleen eta eskola‑elkarteko gainontzeko kideen eskubideen edo betebeharren aurka badoaz.

                4.- Edonola izanda ere, Ikastetxeko ikasleen artean dagoen aniztasuna eta Ordezkarien Batzordearen eraginkortasuna zaindu beharko dira.

                5.- Zuzendariak Ordezkarien Batzordeari euren bilerak egiteko espazio egoki bat utziko die, baita behar bezala funtzionatzeko behar dituzten bitartekoak ere.

                6.- Ordezkarien Batzordeko kideek, euren funtzioak betetzean, Eskola Kontseiluaren bilkuretako aktak kontsulta ditzakete, baita Ikastetxeko administrazio‑mailako beste edozein dokumentazio ere, kasu batean izan ezik: dokumentazio jakin bat erabili edo hedatzearen ondorioz, pertsonen intimitatearen aurka doanean.

 

39. artikulua.- Ordezkarien Batzordearen funtzioak.

                Ordezkarien Batzordeak honako funtzio hauek bete behar ditu:

a) Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, Urteko Plana eta Urteko Memoria lantzeko, baita eskola‑jarduna antolatzeko ere, proposamenak Zuzendaritza Taldeari luzatzea.

b) Eskola Kontseiluko ikasleen ordezkariei aholkularitza eta laguntza eskaintzea, baita talde edo ikasturte bakoitzak dituen arazoei buruzko informazioa ematea ere.

c) Eskola Kontseiluko ikasleen ordezkarien aldetik informazioa jasotzea, gai‑zerrendari buruz, modu eraginkorrean aztertutako gaiei buruz eta Eskola Kontseiluan hartutako akordioei buruz.

d) Eskola Kontseilurako, berak hala eskatuta, txostenak egitea.

e) AFA aldatzeko proposamenak egitea, euren eskumenen barruan.

f) Ikasleei, Ordezkarien Batzordearen jarduerei buruzko informazioa ematea.

g) Ikastetxean jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak garatzeko proposamenak egitea.

h) Enpresetan praktikak egiteko hitzarmenei buruzko informazioa ematea, hitzarmenik egonez gero, eta horien jarraipenean parte hartzea.

i) Ikasleengan berariaz eragina duen beste edozein erabaki.

 

40. artikulua.- Ikasturteko Ordezkariak

                1.- Ikasle‑talde bakoitzak, zuzeneko eta isilpeko botazioaren bitartez, ikasturtearen lehenengo hilabetean zehar eta ikasturte osorako, ikasturteko ordezkaria aukeratuko du, ikasleen Ordezkarien Batzordeko kide izango dena. Ordezkariorde bat ere aukeratuko da, ordezkaria ez dagoenean edo gaixo dagoenean ordezkatuko duena, bete beharreko funtzioetan lagunduz.

                2.- Ikasturteko ordezkariak eta ordezkariordeak aukeratzeko deialdia Ikasketa Buruak egingo du eta berak erabakiko ditu botaziorako arauak, beti ere artikulu honetako 3. atalean zehaztutakoa errespetatuz, eta taldeetako tutoreekin eta Eskola Kontseiluko ikasleen ordezkariekin lankidetzan.

                3.- Edonola izanda ere, taldeko ikasle guztiak izango dira hautesle eta hautagai, kandidaturarik aurkeztu gabe. Botazioan, ikasle bakoitzak izen bakar bat jarriko du boto‑txartelean. Boto gehien lortzen dituen ikaslea izango da ordezkaria, eta ordezkariordea, berriz, hurrengoa. Berdinketarik izanez gero, ikasleen ordezkaria ikasle zaharrena izango da eta ordezkariordea hurrengoa.

                4.- Ordezkariak eta ordezkariordeak ezeztatu ahal izango dira, baina horretarako aldez aurretik tutoreari txosten arrazoitua bidaliko zaio, ordezkaria zein ordezkariordea aukeratu zuten ikasleen gehiengo absolutua eduki behar izango duena. Kasu horretan, hauteskunde berrietarako deialdia egingo da, hamabost eguneko epean eta aurreko atalean adierazitakoa kontuan hartuta. Onartzen diren dimisioen kasuan modu berean jardungo da.

                5.- Araudi honen arabera bete beharreko funtzioak betetzeagatik ezin izango dira ordezkariak zigortu.

               

 

41. artikulua.- Ikasturteko Ordezkarien funtzioak.

                Ikasturteko Ordezkariei honako funtzio hauek dagozkie:

a) Ordezkarien Batzordearen bileretara bertaratzea eta eztabaidetan parte hartzea.

b) Aginte Organoei eta Koordinazio Didaktikorako Organoei ordezkatzen duten taldearen iradokizunak eta kexak adieraztea.

c) Ikasturteko ikasleen arteko elkarbizitza sustatzea.

d) Ordezkatzen duten ikasturtearen funtzionamenduan eragina duten gaietan tutorearekin eta gainontzeko irakasleekin lan egitea.

e) Irakasleekin eta Ikastetxearen Aginte Organoekin ikastetxearen funtzionamendu egokia lortzeko lan egitea.

f) Ikastetxeko materiala eta instalazioak behar bezala erabiltzen direlaz arduratzea.

g) Ikastetxeko aginte‑organoek esleitzen dioten funtzio oro, euren eskumenen barruan.

 

 

5. atala.- Gurasoen Batzarra, ikasleen guraso‑elkarteak eta ikasle‑elkarteak.

 

42. artikulua.- Gurasoen Batzarra.

         1.- Gurasoen Batzarra dugu gurasoek ikastetxearen kudeaketan berariaz parte hartzeko duten organoa. Ikasle guztien gurasoek edo tutoreek osatuko dute honako organo hau. Zuzendariak egingo du biltzeko deialdia eta bera izango da bilkuraren buru; ikasturte bakoitzaren hasieran gutxienez behin bilduko da, beti ere ez bada beste prozedura bat aukeratzen, artikulu honen 2. eta 3. e) ataletan azaltzen den ahalmenean oinarrituta.

                2.- Gurasoen Batzarrak barne‑organo bat izan dezake, zuzeneko eta isilpeko botoaren bidez aukeratuko dena; barne‑organo horrek Gurasoen Batzarraren bilerak antolatuko ditu eta batzarrak hartutako erabakiak gauzatzen direla gainbegiratuko du.

3.- Gurasoen Batzarrak honako funtzio hauek beteko ditu:

                a) Egokitzat jotzen dituen proposamenak ikastetxeko gainontzeko organoetara luzatzea, organo horien eskumenekoak diren gaiei dagokienez, besteak beste irakaskuntza‑jardueren programaren gauzatzea, prestakuntza‑jardueren, eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien programa eta urteko kudeaketa‑programa.

                b) Zuzendaritza‑taldearekin eta klaustroarekin harremanak izatea, hartara ikastetxearen hezkuntza‑proiektuaren garapenean ahalik eta lankidetza handiena lortzeko.

                c) Gurasoen ekimena ikastetxearen bizitzan aktiboki parte hartzeko sustatzea.

                d) Taldeko organoetan gurasoen ordezkariak bilkuretan azaltzea, egindako kudeaketari buruzko informazioa emateko.

e) Funtzionamendurako arauak onestea.

 

43. artikulua.- Ikasleen guraso‑elkarteak eta ikasle‑elkarteak.

                1.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeek, ikasleen guraso‑elkarteak, otsailaren 10eko 66/1987 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen Guraso Elkarteak arautzen dituena (EHAA, 87‑4‑7), xedatzen duenaren arabera eratuko direnak, eta ikasle‑elkarteak, 1986ko uztailaren 11ko 1532/1986 Errege Dekretuaren arabera eratutakoak (BOE, uztailaren 29), aintzatetsiko dituzte, baita elkartearen helbidea eman eta Ikastetxearen funtzionamenduan parte hartzen lagundu ere.

                2.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeek ezin izango dute legez eratutako elkarterik baztertu, Araudi honen 6 e) artikuluan Guraso Elkarte garrantzitsuenaren aldekoa, xedatutakoaren kaltetan izan gabe.

                3.- Ikastetxeek ez dute ikastetxeko ikasleen gurasoen aurkako zein ikasleen aurkako egiterik edo ez‑egiterik egingo, eratutako Elkarteetan izen‑ematera behartuko duenik, edo elkarteen ekonomia‑mailako mantenuan laguntzera behartuko dutenik, izan ere elkarte horietako kide izatea borondatezko aukera bat da.

 

 

 

 

 

 

II. KAPITULUA

LAGUN BAKARREKO AGINTE‑ORGANOAK

 

1. atala.- Zuzendaria

 

44. artikulua.- Zuzendaria.

         Zuzendaria dugu ikastetxearen kudeaketa orokorraren eta funtzionamenduaren arduraduna, eta bereziki ikastetxeko irakaslanaren arduraduna, horretarako Eskola Kontseiluak emandako norabideak betetzen dituelarik.

 

45. artikulua.- Zuzendarigai izateko baldintzak.

         1.- Zuzendarigai ikastetxeko edozein karrerako funtzionari izan daiteke, beti ere jarraian azaltzen diren baldintzak betetzen baditu:

         a) Gutxienez bost urteko antzinatasuna izatea, zuzendarigai izateko aurkezten deneko kidegoko karrerako funtzionari bezala.

         b) Maila eta erregimen bereko zenbait irakaskuntza ematen dituen ikastetxe batean gutxienez bost urtez irakasle izatea.

         c) Hautagai bezala aurkezten deneko ikastetxean behin betiko destinoa izatea, gutxienez ikasturte oso bateko aintzinatasunarekin.

         d) Aurretik Hezkuntza Administrazioak zuzendaritza‑funtzioa betetzeko kreditatua izatea.

         2.- Zortzi unitate baino gutxiago dituzten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan hautagai izateko nahikoa da aipatutako baldintzetatik bat betetzea.

         3.- Ezin izango dira hautagai bezala aurkeztu, hautagai izateko aurkezten deneko ikastetxean aurreko hiru ikasturte jarraietan zuzendari bezala jardun dutenak, hori guztia azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoa, ikastetxeen partaidetzari, ebaluazioari eta aginteari buruzkoa, indarrean sartu den egunetik hasita.

 

46. artikulua.- Zuzendaria aukeratzea eta izendatzea.

         1.- Zuzendaria Eskola Kontseiluak aukeratuko du, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurretik funtzio horretan jarduteko kreditatu dituen ikastetxeko irakasleen artetik, beti ere eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte eta zuzendari‑kargua betetzeko kandidatura, horretarako ezarritako epearen barruan dagokion EKren aurrean aurkeztu badu. Ondoren, aukeratzen badute eta Eskola Kontseiluak onartzen badu, zuzendaria Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak izendatuko du, lau urte iraungo dituen agintaldirako.

         2.- Ikastetxeko EKk hautagaiaren edo hautagaien zuzendaritzarako programa aurretik ezagutu behar du eta programa horretan ikastetxeari dagozkion lagun bakarreko aginte‑organoen proposamena adierazi behar da.

                3.- Eskola Kontseiluak zuzendaria aukeratzeko, Eskola Kontseiluko kideen gehiengo absolutua behar da.

                4.- Hautagai bat baino gehiago aurkeztu eta inork ez badu gehiengo absolutua lortzen, berriro ere egingo da botazioa, baina oraingoan, lehenengo aldian boto gehien lortu dituen hautagaia bakarrik izango da hautagai. Bigarren botazio honetan ere, EKko kideen gehiengo absolutua lortu behar du hautagaiak zuzendari izateko.

                5.- Aukeraketa egin ondoren, kargua uzten duen Zuzendariak Lurralde Ordezkaritzari jakinaraziko dio, izendatu dezan.

 

47. artikulua.- Hezkuntza Administrazioak Zuzendaria izendatzea.

                Hautagairik ez badago, edo hautagaiek gehiengo absolutua lortzen ez duten kasuetan, Hezkuntza Administrazioak zuzendari bezala Ikastetxeko irakasle bat izendatuko du, une bakoitzean ezartzen diren irizpideen arabera.

 

48. artikulua.- Zuzendaria kargua utzaraztea.

         1.- Ikastetxeko zuzendariak, bere agintaldia amaitzean bere funtzioak ere utziko ditu.

         2.- Hala ere, zuzendariak bere funtzioak betetzen ez baditu, ikastetxeko Eskola Kontseiluak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari zuzendaria bere kargua utzarazteko edo eteteko eska ahal dio. Hezkuntza Sailak, aurretik alde biko espediente bat luzatu ondoren, hala badagokio, izendapena baliogabetu dezake, edo zuzendariaren funtzioen betetzea eten dezake.

                3.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zuzendariari bere kargua utzarazten badio, aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, edo Hezkuntza Administrazioak horrela erabaki duelako, zuzendaritza‑taldeko gainontzeko kideek ere euren karguak bertan behera utzi beharko dituzte.

                Kasu horretan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zuzendari berri bat aurkeztuko eta izendatuko du, eta azken honek aukeratuko ditu ikastetxeari dagokion zuzendaritza‑taldea osatuko duten gainontzeko kideak; ondoren, zuzendari berria izendatu beharko da, eta izendapenak izandako kargu utzarazteen eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, lagun bakarreko karguetarako hauteskunde berriak egiteko deialdia egiten duen bitartean iraungo du, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe orotan.

 

49. artikulua.- Zuzendariaren eskumenak.

                Zuzendariari honako funtzio hauek dagozkio:

                a) Ikastetxearen ordezkari ofiziala izatea eta hezkuntzako Administrazio Zentroan ordezkari izatea.

                b) Ikastetxearen funtzionamendua zuzentzea eta koordinatzea, eta ikastetxearen ekitaldi akademikoen eta taldeko organoen bileren buru izatea.

                c) Ikastetxearen gastuen urteko programaren arabera, gastuetarako baimenak ematea eta ordainketak agintzea.

                d) Euskal Eskola Publikoaren Legearen 63. artikuluak aipatzen dituen lanen, zerbitzuen eta hornikuntzen kontratazioak egitea.

                e) Ziurtagiri eta agiri ofizialak onikustea.

                f) Legeak eta indarrean dauden gainontzeko xedapenak betetzea eta betearaztea.

                g) Eskola Kontseiluak esandakoari jarraiki, ikastetxean zuzendaritza‑kargu desberdinak beteko dituzten irakasleak izendatzea, ondoren Hezkuntza Administrazioak izenda ditzan.

                h) Ikastetxera atxikitako langile guztien buru izatea.

                i) Klaustroak esandakoari jarraiki, Ikastetxeko irakaskuntza‑jarduerak eta jarduera osagarriak garatzeko lokalen erabilera zehaztea; Eskola Kontseiluak esandakoari jarraiki, Ikastetxeko ikasleek eskolaz kanpoko jarduerak garatzeko, baita Ikastetxeko ikasleen elkarteen funtzionamendurako eta guraso‑elkarteen funtzionamendurako eta Hezkuntza Elkarteko sektore desberdinek bilerak egiteko lokalen erabilera zehaztea; horrez gain, Lurralde Ordezkaritzara bidali behar dira, aldeko zein kontrako txostenarekin batera eta Eskola Kontseiluak esandakoari jarraiki, Ikastetxeko kanpoko erakundeek, ikastetxearen ordutegitik kanpo, ekintza desberdinak antolatzeko egindako eskaera puntualak ere.

                j) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko organoek eskuordetzen dituzten gainontzeko eskumenak; beste arau batzuei jarraiki egozten direnak eta Eskola Kontseiluak egozten dituenak.

 

50. artikulua.- Zuzendariaren ordezkapenak.

                1.- Zuzendaria aldi baterako ez badago, gaixotasunaren ondorioz, baimen ofiziala duelako edo indarrean dagoen araudian aitortzen diren beste arrazoiengatik, ikastetxeko zuzendaria zuzendariordeak ordezkatuko du, eta zuzendariorderik ez dagoen kasuetan, ikasketa‑buruak ordezkatuko du, funtzio guztietan eta ikasketa‑burua izango da bere kargua eta zuzendariarena, biak, beteko dituena, zuzendaria berriro ere bere zereginetara itzuli arte.

                Egoera berezietan, Hezkuntza Administrazioak hartuko du erabaki egokia.

 

2. atala.- Ikasketa-burua eta idazkaria.

 

51. artikulua.- Ikasketa‑burua eta idazkaria aukeratzea eta izendatzea.

                1.- Zuzendariak, Eskola Kontseiluari entzun ondoren, hurrengo atalean azaltzen diren baldintzak betetzen dituzten irakasleen artetik ikasketa‑buru bat eta idazkari bat izendatuko du, eta hala badagokio, zuzendariordea, idazkariordea eta laguntzeko ikasketa‑buruak; horiek izendatzeko proposamena Hezkuntza Administraziora bidaliko du, Eskola Kontseiluaren audientzia‑izapidea bete delaren jakinarazpena barne.

                2.- Ikasketa‑burua eta idazkaria zerbitzu aktiboan dauden karrerako funtzionari irakasleak izango dira, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

                3.- Egoera berezietan, eta horretarako dagokion Lurralde Ordezkariak berariazko baimena eman ondoren, ikastetxean behin betiko destinoa ez duen irakasle bat izenda daiteke, baina izendapen honek ez dio eskubiderik emango datozen ikasturteetan ikastetxean jarraitzeko.

 

 

52. artikulua.- Ikasketa‑burua.

                Ikasketa‑burua dugu curriculum‑proiektua gauzatzen dela baita irakaskuntza‑jardueren programa gauzatzen dela zuzenean koordinatuko eta zainduko duen organoa; gainera, eta ikastetxeko zuzendaritza‑taldeak onartutako irizpideen arabera, jarraian azaltzen diren funtzioak ere bete beharko ditu:

a) Zuzendaria ez dagoenean edo gaixo dagoenean ordezkatzea, baita ikastetxean zuzendariorderik ez dagoenean ere.

b) Izaera akademikoa duten jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak, ikastetxearen hezkuntza‑proiektuari, curriculum‑proiektuari eta urteko programaketa orokorrari dagozkionak.

c) Ordutegi akademikoak antolatzea eta betetzen direlaz arduratzea.

                d) Ikastetxeko irakaskuntza‑sail desberdinen zereginak koordinatzea.

                e) Ikastetxeko tutoreen eta ikastetxera atxikitako gainontzeko irakasleen ekintzak, ezarritako programazioen eta tutore‑ekintzarako planen arabera koordinatzea eta zuzentzea.

                f) Irakasle bakoitzari ikastetxeko unitate bat edo gehiago esleitzea eta irakasle‑taldeak antolatzea.

                g) Hezkuntza‑elkarteko kide desberdinen artean elkarbizitza, errespetua eta tolerantzia sustatzea, ikasleen eta irakasleen eskubideen eta betebeharren araudia beteko dela ziurtatuz.

                h) Ikastetxeko Aginte Organoek egozten dioten beste edozein funtzio, bere eskumen‑esparruaren barruan.

 

53. artikulua.- Idazkaria.

                Idazkariak honako funtzio hauek bete beharko ditu:

                a) Eskola Kontseiluak, zuzendaritza‑taldeak eta klaustroak egiten dituzten bilkuretan eztabaidatuko den gai‑zerrenda prestatzea, aipatu organoen lehendakariak xedatzen duenaren arabera.

                b) Taldeko organoen bilera ororen, ikastetxeko Zuzendariak formalki deialdia egin ondoren egiten direnak, aktak idaztea.

                c) Ikastetxearen aktak, espedienteak eta dokumentazioa zaintzea eta bertako organoek erabiltzeko prest edukitzea. Ikastetxeko material didaktikoa zaintzea.

                d) Ikastetxeko ekintza edo erabaki eta akordio guztiak ziurtatzea, baita ikastetxeko aurrekariak, liburuak eta agiriak ere.

                e) Xedapen  arau‑emaile desberdinek egozten dizkioten gainontzeko funtzioak.

 

 

54. artikulua.- Ikasketa‑buruaren eta Idazkariaren ordezkapena.-

                1.- Ikasketa‑burua ez badago, gaixotasunaren ondorioz, baimen ofiziala duelako edo behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, zuzendariordeak beteko ditu bere funtzioak, zuzendariorderik badago. Zuzendariorderik ez duten Ikastetxeetan, Zuzendaria ordezkatzen den modu berean ordezkatuko da.

                2.- Idazkaria ez badago, gaixotasunaren ondorioz, baimen ofiziala duelako edo behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, ikastetxeko idazkariordeak beteko ditu bere funtzioak, baina idazkariorderik ez badago, aldi baterako zuzendariak izendatutako ikastetxeko irakasle batek beteko ditu idazkariaren funtzioak; irakasle hori Eskola Kontseilukoa izateak lehentasuna izango du, eta ordezkapena egiteko, Zuzendariaren kasuan ordezkapena egiteko bidearen alderantzizkoa jarraituko da.

 

55. artikulua.- Ikasketa‑burua eta idazkaria eta zuzendaritza‑taldeko gainontzeko kideeak kargua utzaraztea.

         1.- Ikasketa‑buruak edo hala badagokio Idazkariak eta zuzendaritza‑taldeko gainontzeko kideek, euren funtzioak betetzeari utziko diote, Araudi honetan azaltzen den edozein arrazoirengatik, proposatu zitueneko Zuzendariak bere kargua uzten badu.

         2- Hala ere, bere funtzioak behar bezala betetzen ez baditu, edo beste edozein arrazoirengatik, Eskola Kontseilua entzun ondoren, ikastetxeko Zuzendariak Hezkuntza Administrazioari proposa diezaioke lagun bakarreko kargu horietako edozein utzaraztea. Modu horretan sortzen den bete gabeko postua, ikastetxeko beste irakasle batek beteko du, horretarako ezarritako baldintzak betetzen baditu eta aurretik ikastetxeko EKk proposatzen badu. Aipatu proposamena, EKk onartu ondoren, dagokion Lurralde Ordezkaritzara bidaliko da, bertan izendatzeko, kargu horretarako proposatu zuen zuzendariaren agintaldiak irauten duen bitartean.

Modu berean beteko dira, Hezkuntza Administrazioaren ekimenez utzarazpenen ondorioz izango diren bete gabeko postuak.

 

 

 

II. TITULUA: PEDAGOGIA‑AUTONOMIA

 

56. artikulua.- Pedagogia Autonomia

                EEPLko 45. artikuluak aitortzen duen pedagogia‑autonomia, Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen kasuan, hezkuntza‑proiektuan eta curriculum‑proiektuan gauzatuko da; hezkuntza‑proiektuak eta curriculum‑proiektuak izango dira ikastetxeko jarduera oro arautuko dutenak, baita urteko programazio orokorra ere, zeinek ikasturte bakoitzean hezkuntza‑proiektuan eta curriculum‑proiektuan zehaztutakoa aplikatuko duen.

 

57. artikulua.- Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren eta Curriculum Proiektuaren helburuak.

                Apirilaren 19ko 160/1994 Dekretuaren 6.1 eta 6.2 artikuluen arabera (ekainaren 9ko EHAA), bai Hezkuntza Proiektuak bai Curriculum Proiektuak ere Ikastetxeko ikasleei kalitatezko prestakuntza integrala eskaini beharko diete, hartara euren nortasuna erabat garatu ahal izateko. Prestakuntza honen barruan sartuko ditugu:

       a) Eskubideekiko eta askatasunarekiko errespetuzko prestakuntza, baita Elkarbizitzarako printzipio demokratikoen barruan, tolerantzia eta askatasuna ere.

       b) Haztura intelektualak eta lanerako teknikak bereganatzea, baita ezagupen zientifikoak, teknikoak, humanistikoak, historikoak eta estetikoak ere.

       c) Norberak bere nortasuna askatasunean garatu ahal izatea, baita ikasleen prestakuntza osoa lortzea ere, elkarbizitza demokratikoa ahalbidetzen duten baloreetan oinarrituta.

       d) Ikasleak, Euskal Herriko kide diren neurrian euren kultur nortasuna antzematea, euren herriaren historia eta kultura ezagutuz, eta ikasleak euren geografia‑ingurunean, ingurune sozioekonomikoan eta kultur ingurunean errotzea sustatuz.

       e) Ikasle guztiek, derrigorrezko irakaskuntza amaitu ondoren bi hizkuntza ofizialak erabiltzen jakitea, biak modu berean, eta aldi berean, euskararen erabilera eta euskararen normalkuntza sustatuz.

       f) Afektibitatea, norberaren autonomia, autoestimua eta besteekin harremanak izateko gaitasuna modu armoniotsuan garatzea.

       g) Lanbide‑jarduerak, jarduera intelektualak zein jolas‑jarduerak garatzeko gaitzea.

       h) Osasunaren babesa eta gaitasun fisikoen garapena ziurtatuko duen hezkuntza.

       i) Irakaskuntzaren kalitatea hobetzen parte hartzea.

       j) Bakerako, askatasunerako hezkuntza, eta herrien arteko lankidetzarako eta elkartasunerako ideietan oinarritutako prestakuntza.

 

58. artikulua.- Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP).

                1.- Ikastetxearen hezkuntza‑proiektuak, eskola‑elkarteko sektore desberdinek bere gain hartutako hezkuntza‑aukera adierazten du, eta bertan zehazten dira ikastetxearen jardueren bitartez lortu nahi diren oinarrizko baloreak eta helburuak.

                Hezkuntza‑proiektua proiektu integratzailea izango da, eta funtsezko baloretzat izango ditu baztertzerik eza eta hezkuntza‑integrazioa.

         2.- Hezkuntza‑proiektuan, gutxienez, jarraian azaltzen diren erabakiak hartuko dira:

                a) Hezkuntza‑helburuak definitzeko abiapuntutzat hartzen diren ingurunea eta gainontzeko baldintzak deskribatzea.

                b) Ikastetxearen ekintza definituko duten oinarrizko helburuak eta lehentasunak; horien artean honako hauek:

- Curriculum‑proiektuan garatu behar diren ikastetxearen curriculum‑helburuak, eta horien artean pedagogia‑lerroa.

- Eskola‑bizitzan parte hartzeko eredua, non ikastetxearen funtzionamendua arautuko duten printzipio orokorrak zehaztuko diren.

- Inguruko gizartearekin harremanak izatea.

- Ikastetxeak garatuko dituen proiektuak, eskola‑elkartea osatzen duten alderdi desberdinen prestakuntza‑proiektuak, hala nola hezkuntza‑berrikuntzarako, aniztasunari erantzuteko beste ikastetxe zein erakundeekin lankidetzarako proiektuak, edo beste edonolako proiektuak, ikastetxearen hezkuntza‑jarduera epe ertainera definitzen dutenak.

- Euskararen erabileraren normalkuntzara zuzendutako norabideak.

- Berariazko lanbide‑heziketa duten bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, arautu gabeko lanbide‑heziketari dagozkion helburuak eta orientabideak jarraitu ahal izango dira.

 

         3.- Irakasleen prestakuntza‑jarduerak, Araudi honen 64. artikuluak aipatzen dituenak, ikastetxearen hezkuntza‑curriculumarekin eta ikastetxeko irakasle‑taldearen ezaugarriekin zuzenean erlazionatuta egongo da.

 

59. artikulua.- Ikastetxearen Curriculum Proiektua (ICP)

                1.- Ikastetxearen curriculum‑proiektuak, irakaskuntza‑alderdiari dagokionez, hezkuntza‑proiektua garatzen du. Gutxienez, honako erabaki hauek azalduko dira:

                a) Irakaskuntza‑helburuak eta ‑edukiak, irakas‑alderdi guztietan ikasleen premietara egokituko direnak; horien barruan sartuko ditugu, ikastetxean indarrean dauden irakaskuntza elebidunaren ereduen aplikazioarekin erlazionatutako alderdiak ere.

b) Irakaskuntza‑edukien antolamendua.

                c) Pedagogia‑irizpideak eta irizpide didaktikoak zehaztea, ikastetxeko irakasle desberdinek euren zereginarekin jarraitzea ziurtatuko dutenak.

d) Metodologia didaktikoaren barruan aukera desberdinak eta curriculum‑ikasgaiak.

e) Hezkuntza‑premia berezien trataera.

f) Ebaluazio‑irizpideak zehaztea eta osatzea.

                2.- Ikastetxe batean etapa bat baino gehiago eskaintzen den kasuetan, ICPren barruan sartuko dira, eta DBHri, Batxilergoari eta Prestakuntza Zikloei dagokienez, urtarrilaren 23ko 25/1996 Dekretuan, 1997ko ekainaren 27ko Aginduan eta 1997ko apirilaren 29an 97/1997 Dekretuan xedatutakoari jarraituko zaio, hurrenez‑hurren.

 

60. artikulua.- Hezkuntza Proiektuaren eta Curriculum Proiektuaren izaera loteslea.

         1.- Irakaskuntza‑taldeak, maila desberdinetan, didaktika-departamentuak eta irakasleak, ikastetxearen hezkuntza‑proiektura eta curriculum‑proiektura lotuta izango dira, eta kide guztienganako errespetua kontuan hartuta, eskola‑jarduerak lantzeko eta programatzeko egokitzat jotzen dituzten erabakiak hartu ahal izango dituzte, baita dagozkien ezagupen‑esparruetan jarduera‑programak aplikatu ere. Hartzen diren erabakiak klaustroak aztertu ahal izango ditu, baita ikastetxearen Eskola Kontseiluak ere, bakoitzari dagozkion eskumenen barruan.

         2.- Irakaskuntza‑jardueren programa eta prestakuntza‑jardueren programa, baita eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien plana ere, ikastetxearen urteko planean integratzen direnak, aurreko bi artikuluetan aipatutako proiektuetan azaltzen diren erabakietan oinarrituko dira. Ikastetxeko Aginte Organoak, eta bereziki Eskola Kontseilua, ordezkaritza‑organo gorena den neurrian, ikastetxeko jarduera Hezkuntza Proiektuan adierazitako oinarrizko helburuak betetzeaz arduratuko dira.

 

61. artikulua.- Ikastetxearen urteko plana (IUP)

                1.- Ikastetxearen urteko planean honako programa hauek sartuko dira:

a) Irakaskuntza‑jardueren programa.

b) Prestakuntza‑jardueren, eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien programa.

c) Urteko kudeaketa‑programa.

         2.- Ikastetxearen Urteko Plana lantzeko koordinazioa Zuzendaritza Taldeari dagokio. Horretarako, eta hala badagokio, taldeko organoak lagunduko dio.

         3.- Ikastetxearen Eskola Kontseiluari dagokio IUP onestea, EEPLak klaustroari irakaskuntza‑jardueren programari dagokionez aitortzen dizkion eskumenen kaltetan izan gabe.

 

62. artikulua.- Irakaskuntza‑jardueren programa.

                1.- Irakaskuntza‑jardueren programa, hezkuntza‑proiektuarekin eta curriculum‑proiektuarekin bat etorriko dena, Irakasleen Klaustroak onetsiko du.

                2.- Aipatu programa irakasleen Klaustroak egingo du, zeinek ikastetxearen pedagogia‑koordinaziorako Batzordearen esku utzi ahal duen.

                3.- Programan, ikastetxe bakoitzak irakaskuntza‑ikuspuntutik ikasturtean zehar garatuko dituen helburu eta ekintza nagusiak zehaztuko dira. Aldi berean, eskola‑ekintza martxan jartzeko hartu beharreko erabakiak azaldu behar ditu, erabilgarri dauden baliabideak eta ikasleak kontuan hartuz.

                4.- Irakaskuntza‑jardueren programaren barruan honako hau azalduko da:

                 - ikasleak taldetan antolatzeko irizpideak,

                -  tutoretzen antolamendua eta taldeak eta ordutegiak finkatzea,

- hezkuntza‑premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntza antolatzea, eta orokorrean, aniztasunaren aurrean hartu beharreko neurri guztiak antolatzea,

                - zailtasunak dituzten ikasleentzat errefortzua antolatzea,

                - ebaluaziorako egunak,

                - ikastetxeko espazio komunak antolatzea,

                - ikasturteen, zikloen eta etapen arteko koordinaziorako irizpideak,

                - Didaktika-departamentuen eta disziplinartekotasunaren arteko koordinaziorako neurriak,

                - baliabide didaktikoen antolamendua,

- ikastetxearen autoebaluazioaren plangintza egitea, hartara ikastetxearen kalitatea hobetzeko: irizpideak, uneak, lanabesak, eragileak, eta abar.

 

63. artikulua.- Ikastetxearen testu‑liburuen zein beste curriculum‑materialen erabilera.

                1.- Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek, euren Curriculum Proiektura hobekien egokitzen diren curriculum‑materialak aukera ditzakete, beti ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimena eman badu.

                2.- Zein testu‑liburu eta curriculum‑material aukeratu Ziklo bakoitzeko didaktika‑departamentuek erabakiko dute, euren proiektuaren eta antolamendu‑eskemaren arabera; edo ikastetxean Pedagogia Koordinaziorako Batzordea badago, berak hartuko du erabakia.

                3.- Aukeratzen diren oinarrizko curriculum‑materialak ezin izango dira ordezkatu ikasle‑taldeak zikloa edo etapa amaitu arte.

                4.- Edonola izanda ere, curriculum‑alor baterako aukeratzen diren testu‑liburuak zein curriculum‑materialak, edo talde, ikasturte, ziklo edo etapa baterako aukeratzen direnak, gutxienez lau urtez erabiliko dira, zenbait kasutan izan ezik; kasu horietan, ezarritako epea baino lehen materiala aldatzeko izan diren arrazoiak justifikatu beharko dira, eta hala ere, ikastetxeak eskatuta Hezkuntza Ikuskaritzak aldeko txostena aurkeztu beharko du. Xedapen hau modu berean aplikatuko da material multimediaren eta ikasleen erabilera orokorreko materialen kasuan.

 

64. artikulua.- Prestakuntza‑jardueren, jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren programa.

                1.- Prestakuntza‑jarduerek, jarduera osagarriek zein eskolaz kanpoko jarduerek Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuarekin eta Curriculum Proiektuarekin bat etorri behar dute.

2.- Aipatu jardueren plangintza egiterakoan, helburuak, arduradunak, partehartzaileak, garatzeko unea eta tokia, baita ikasleak parte hartzeko modua ere zehaztuko dira.

                3.- Ikastetxearen Urteko Planaren zati hau Zuzendaritza Taldeak egingo du, eta zeregin horretan EKko Batzorde Iraunkorrak lagunduko dio; azkenik, EKari dagokio onestea.

 

                65. artikulua.- Prestakuntza‑jarduerak.

Ikastetxe bakoitzak, bere prestakuntza‑programan ikasturtean zehar garatuko diren jarduerak zehaztuko ditu. Egiten diren proiektuak eta programak, aurretik irakasleen Klaustroak eztabaidatu eta proposatu ondoren, Hezkuntza Administrazioari aurkeztu behar zaizkio, eta honek, aurretik Hezkuntza Ikuskaritzaren txostena irakurri ondoren, proiektuko edo programako alderdi desberdinak arautzen dituzten xedapen arau‑emaileekin, eta bereziki ezartzen diren curriculum‑edukiekin bat ote datorren erabakiko du; proiektuetan edo programetan ikastetxeak dituen giza baliabideak eta instalazio teknikoak kontuan hartu beharko dira.

 

66. artikulua.- Eskola‑jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak

1) Jarduera “osagarriak” izango dira eskola ematea ez diren jarduerak, irakaskuntza‑ordutegiaren barruan egiten direnak eta curriculumarekin zuzeneko erlazioa dutenak. Ikastetxearen esparruaren barruan egiten direnean, ikasleek derrigorrez agertu behar dute jarduera hauetan. Ikastetxearen esparrutik kanpora egiten direnean, parte hartzen ez duten ikasleen zeregina aurreikusi beharko du ikastetxeak, beti ere ez parte hartzeko justifikaziorik aurkezten badute. Orohar, ikasleentzako dohainik izango dira, eta urteko kudeaketa‑programan, jarduera osagarrien ondorioz izango diren ekonomia‑eraginak azaldu beharko dira.

         2) “Eskolaz kanpoko” jarduerak dira, ikastetxearen ingurunean bertan zein kanpoan, irakaskuntza‑ordutegitik kanpora egiten direnak, eta gainera, nahiz eta hezkuntza‑helburua eduki, ezarritako eskola‑curriculumarekin zuzeneko erlaziorik ez dutenak. Ikasleek nahi izanez gero parte hartuko dute eta ordain ekonomikoa eskatu ahal izango da; azkenik, ezin izango da inor baztertu.

         3)- Ikastetxea kokatuta dagoeneko herritik kanpora garatzen diren jardueren kasuan, aurretik ikasleen gurasoek edo legezko ordezkariek baimena eman beharko dute.

         4.- Hezkuntza Zerbitzutzat garraioa eta Eskola Jangela joko ditugu. Ikasleentzako zerbitzu hauek borondatezkoak dira, zerbitzu horiek erabiltzeagatik ordainketa ekonomikoa eska daiteke, eta azkenik, zerbitzu hauen ondorioz ezin daiteke ikaslerik baztertu.

         5.- Jarduera horien guztien plangintza prestakuntza‑programetan eta jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren programetan azalduko da; horrez gain, jarduera horien ardura hartuko duten irakasleak ere azalduko dira, banaka zein taldeka, edo gutxienez, irakasle horiek izendatzeko irizpideak. Edonola izanda ere, irakasleek “eskolaz kanpoko” jardueretan parte hartzea euren borondatez erabakiko dute.

         6.- Salbuespen moduan, Eskola Kontseiluak, edo hala badagokio, Batzorde Iraunkorrak, programa lantzeko unean aurreikusi ez ziren jarduera osagarriak zein eskolaz kanpoko jarduerak egiteko baimena eman dezake.

 

67. artikulua.- Ikastetxearen Urteko Memoria.

                1.- Ikastetxe guztiek, ekainaren azken astean zehar, eta iraila osoan zehar, amaitu berria den ikasturteari dagokionez, Ikastetxearen Memoria egin behar dute, modu labur eta zehatzean; Memorian, diseinatutako Plan desberdinak aztertu ondoren, funtsean ikastetxearen Urteko Plana eta Urteko Kudeaketa Programa alegia, honako datu hauek isladatu beharko dira: aipatu planek izandako betetze‑maila, lortu diren eskola‑emaitzak, ikastetxeak jarduera osagarrietan eta eskolaz kanpoko jardueretan izandako partehartzea, ikastetxearen autoebaluazioaren ondorioak, eta garatutako jardueretan oinarrituta, interesgarritzat jotzen dituzten ondorioak; horrez gain, hurrengo ikasturteko Planak eta Programak lantzeko orduan hobetu beharreko alderdiei dagokienez, proposamen desberdinak egingo dituzte.

                2.- Zuzendaritza‑taldeak koordinatu eta landuko du ikastetxearen urteko memoriaren zirriborroa, eta Eskola Kontseiluari dagokio aipatu zirriborroa eztabaidatzea eta ondoren onartzea; horretarako Eskola Kontseiluko kideek zirriborroaren testua eztabaidatu eta onespena eman baino hamabost egun lehenago edukiko dute, azter dezaten.

               

 

III. TITULUA.- BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXE PUBLIKOEN ANTOLAMENDU DIDAKTIKOA

 

I. KAPITULUA.- IRAKASLE‑TALDEEN ANTOLAMENDUA

 

68. artikulua.- Irakasleak irakasle‑taldeetan eta didaktika‑departamentuetan antolatzea.

                1.- Ikasle‑talde berean jarduten duten irakasleek irakasle‑talde bat osatzen dute eta bigarren hezkuntzako ziklo oso bakoitzean jardungo dute, bereziki bigarren hezkuntzako derrigorrezko etapan.

                2.- Irakasle‑taldeko kide guztiei eta bakoitzari dagokie, euren ardurapeko ezagupen‑arlo edo ikasgaiaren programazioa egitea, ikasgaia irakastea eta ebaluazioa egitea, baita funtzio orientatzailea betetzea ere, 213/1994 Dekretuaren 14. artikuluan xedatutakoaren arabera.

                3.- Bigarren hezkuntzako irakasleek euren irakaskuntza‑jardunaren programazioak egingo dituzte, dagokien curriculumaren arabera eta etapako curriculum‑proiektuarekin bat etorriz, baita ikasleen berariazko ezaugarriak kontuan hartuta ere.

                4.- Espezialitate bereko irakasleei dagozkien arloak eta ikasgaiak irakasten dituzten irakasleen kasuan, gelako programazioak idazteko orduan lan egingo dute, Araudi honen 73. artikuluak aipatzen dituen Didaktika Departamentuen esparruan, hartara 213/1994 Dekretuko 10.3 artikuluan aipatzen den koordinazioa ziurtatzeko, baita arlo bereko irakaskuntzak jasotzen dituen ikasleen arteko berdintasuna eta etapan zehar aurrerapena ziurtatzeko ere.

                5.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren barruan, etapako edo zikloko irakasle‑taldeek, dagokien etapan edo zikloan, irakasleen Klaustroak esleitzen dizkien funtzioak bete ahal izango dituzte. Aipatu ordezkaritza egiteko, azaroaren 26ko 30 /1992 Legearen, Administrazio Publikoetako Araubide Juridikoaren eta Administrazio‑Prozedura Arruntari buruzkoa, 13. artikuluan aurreikusitakoa kontuan hartuko da. Modu berean, Didaktika Departamentuek, Departamentuko arloak edo ikasgaiak irakasten dituzten irakasleei dagokienez, Klaustroak esleitzen dizkien funtzioak bete ahal izango dituzte.

 

69. artikulua.- Ikasle‑taldeak osatzea eta tutoretzak esleitzea.

                1.- Ikasle‑taldeak ikastetxe bakoitzaren curriculum‑proiektuan azaltzen diren irizpideen arabera antolatuko dira. Ikasle‑taldeek ziklo osoan zehar lan egingo dute eta zikloa dugu antolamendurako eta ebaluaziorako denbora‑unitatea.

                2.- Talde bakoitzak irakasle‑tutore bat izango du, eta bere funtzioak betetzeaz gain, hots, bere ardurapeko arloak edo ikasgaiak irakasteaz gain, jarraian adierazten direnak ere beteko ditu:

                a) Bere taldeko irakasle‑taldea koordinatzea, bai programazioari eta ebaluazioari dagokionez, bai irakatsi eta ikasteko prozesuan zehar azaltzen diren banakako egoerak zein taldeko egoerak aztertzeko orduan ere.

                b) Ikasleei alderdi pertsonalean, akademikoan zein lanbide‑mailakoan laguntzea, hala badagokio ikastetxeko Orientatzailearen zerbitzuaren eta dagokion PATeko laguntzako zerbitzuen laguntza eskainiz.

                c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapa amaitzean orientazio‑aholkua idaztea, irakasle‑taldearen informazioa hartu ondoren.

                d) Ikasleei eta euren gurasoei eskola‑jardueren inguruko informazioa ematea, ikasleek zein gurasoek Ikastetxeko irakasleengana edo aginte‑organoetara jotzeko duten eskubidearen kaltetan izan gabe.

                e) Aurreko puntuak aplikatu edo garatzearen ondorioz, ikastetxearen Funtzionamendurako Araudi Organikoak esleitzen dizkion funtzioak.

                3.- Ikastetxean lanbide‑prestakuntzako prestakuntza‑zikloak eskaintzen direnean, talde bakoitzeko tutoreak, lan‑zentroetako prestakuntza‑moduluari dagokionez, honako funtzio hauek ere bere gain hartuko ditu:

                a) Moduluaren prestakuntza‑programa egitea, prestakuntzarako eta lan‑orientaziorako irakaslearekin eta xede honekin lan‑zentroak izendatutako arduradunarekin batera.

                b) Moduluaren ebaluazioa; kontuan hartu beharko dira prestakuntza‑zikloko gainontzeko moduluen ebaluazioa, eta bereziki, lan‑zentroak izendatutako arduradunak ikasleek aipatu zentroan garatutako jarduerei buruz egitzen duen txostena.

                c) Lan‑zentroak izendatutako arduradunarekin zuzeneko erlazioa izatea, hartara prestakuntza‑programaren jarraipena egiteko, eta aipatu programa lortu nahi den koalifikaziora egokitzeko.

                d) Aldiro‑aldiro, lan‑zentroan ikasleak prestakuntza egiten ari diren bitartean ikastetxean laguntzea, hartara izan daitezkeen ikaskuntza‑mailako arazoei erantzuteko eta prestakuntza‑programari dagozkion jardueren garapena baloratzeko.

 

 

II. KAPITULUA: KOORDINAZIO DIDAKTIKOA

 

70. artikulua.- Irakaskuntza‑koordinaziorako organoak.

                Bigarren hezkuntza eskaintzen duten ikastetxeetan, jarraian azaltzen diren irakaskuntza‑koordinaziorako organo hauek izango ditugu:

                a) Pedagogia‑koordinaziorako Batzordea.

                b) Taldeko/zikloko Tutoreak eta irakasle‑taldeak.

                c) Orientazio zerbitzua

                d) Didaktika Departamentuak.

 

71. artikulua.- Pedagogia‑koordinaziorako batzordea.

                1.- Pedagogia‑koordinaziorako batzordea dugu irakasle‑talde desberdinen arteko koordinazioa egingo duen organoa: ikastetxearen zuzendaria izango da buru, edo honen eskuordez, ikasketa‑burua. Organikoki irakasleen Klaustroaren batzorde delegatua da eta bertan hartzen diren erabakiak irakasleen Klaustroak berretsi beharko ditu, berariaz eskuordetzen den kasuetan izan ezik.

                2.- Ikastetxe bakoitzaren pedagogia‑koordinaziorako batzordea zuzendariak, ikasketa‑buruak, departamentu‑buruek, orientazio‑zerbitzuaren koordinatzaileak eta DBHko zikloko koordinatzaileak osatuko dute.

                3.- Pedagogia‑koordinaziorako batzordeak jarraian azaltzen diren funtzioak beteko ditu:

                a) Ikastetxearen ICP eta irakaskuntza‑jardueren programa lantzea koordinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea.

                b) Ziklo eta arloen artean irizpide komunak finkatzea, baita ziklo desberdinak biltzen dituzten jarduerak koordinatzea ere.

                c) Departamentuen, ikasleen orientazio‑planaren eta tutore‑ekintzarako planaren, baita ikastetxearen ICPren programazio didaktikoak lantzeko eta aztertzeko irizpide orokorrak finkatzea.

                d) Klaustroari ebaluazio‑ eta kalifikazio‑bilkuren plangintza orokorra proposatzea, baita azterketak edo aparteko probak egiteko egutegia ere, ikasketa‑buruak dioenaren arabera.

                e) Ikastetxean ezarritako jarduera eta proiektu ororen ebaluazioa sustatzea eta ikastetxearen edota ikasleen ebaluazioan, aginte‑organoek edo hezkuntza‑administrazioak aginduta egiten direnak, parte hartzea.

                f) Ikastetxe bakoitzeko aginte‑organoek, euren eskumenen esparruaren barruan esleitzen dien funtzio oro.

 

72. artikulua.- Taldeko tutoreak eta irakasle‑taldeak.

                1.- Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako ikasle‑talde bakoitzak tutore bat izango du, ikasketa‑buruak proposaturik zuzendariak izendatuko duena, eta tutoreak bete beharko dituen funtzioak honako Araudi honetan zehazten direnak izango dira besteak beste.

                2.- Taldeko irakasle‑taldea taldeko ikasleei irakasten dieten irakasle guztiek osatuko dute, eta taldeko tutoreak koordinatuko du.

                3.- Irakasle‑taldeak honako funtzio hauek beteko ditu:

                a) Taldeko ikasleen ebaluazioa eta jarraipen globala egitea.

                b) Taldeko elkarbizitza‑giroa hobetzeko behar diren ekintzak garatzea eta taldean izan daitezkeen eztabaidak aztertzea, arazoei irtenbidea emateko behar diren neurriak ezarriz.

                c) Taldeko ikasleei proposatzen zaizkien irakatsi eta ikasteko jardueren arteko koordinazioa egiten saiatzea.

                d) Ikastetxe bakoitzeko aginte‑organoek, euren eskumen‑esparruaren barruan esleitzen dizkioten funtzioak.

                4.- Irakasle‑taldea, ikasleen ebaluazioaren jarraipena egin behar denean bilduko da, indarrean dagoen araudiaren arabera; ikasketa‑buruak, taldeko tutoreak proposatzen dionean ere egingo du bilkurarako deialdia.

 

73. artikulua.- Orientazio Zerbitzua.

                Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan Orientazio Zerbitzua izango da, eta bertan Ikastetxean destinatutako Orientatzailea edo Orientatzaileak egongo dira. Ikasle orok du ikasketa‑mailako, lanbide‑mailako orientazioa eta orientazio pertsonala jasotzeko eskubidea eta horretarako behar diren neurriak hartu beharko ditu, jarraian azaltzen diren ekintzen bitartez:

                a) Tutoreei aholkularitza eskaintzea eta koordinazio egitea, baita orientazioarekin erlazionatutako alderdiei buruzko prestakuntzan laguntzea ere.

                b) Talde bakoitzeko tutorearekin eta irakasle‑taldeekin, ikasleek dituzten arazo orokorrak aztertzea eta curriculum‑mailako, irakaskuntza‑mailako edo nortasun‑mailako zailtasunekin erlazionatutako eskuhartzea antolatzea.

                c) Ikasleen orientazio pertsonalean, ikasketa‑mailakoan zein lanbide‑orientazioan, irakasle tutoreei aholkularitza eskaintzea, baita aniztasunaren, hezkuntza‑errefortzuaren, curriculum‑egokitzapenaren eta orientazio‑aholkuaren trataerarako ekintzak garatzea ere.

                d) Ikastetxean ezarritako Orientazio Plana betetzeaz arduratzea.

                e) Tutoreekin lan egitea, orientazioari dagokionez aholkularitza eskainiz, bai banaka bai taldean ere.

                f) Eskola‑orientaziorako eta bokazio‑orientaziorako prozesuak diseinatzea, kasu bakoitzerako egokiak diren jardueren bitartez.

                g) Tutorearekin eta taldeko irakasle‑taldearekin batera ikasleek azaltzen dituzten zailtasunak aztertzea eta hezkuntza‑errefortzurako neurriei buruzko aholkularitza eskaintzea, edo hala badagokio, subjektu bakoitzaren hezkuntza‑premietan oinarrituta behar diren curriculum‑egokitzapenei buruzko aholkularitza eskaintzea.

                h) Behar denean, ikasleen banakako orientazioa egitea, baita indarrean dagoen araudian oinarrituta, ikasleen ikasketa‑ eta lanbide‑mailako etorkizunari buruzko aholku orientatzailea lantzen parte hartzea ere.

                i) Ikasle‑talde batek behar duen prestakuntza, laguntza edo azalpenak ematea, bere espezialitatearekin erlazionatutako ikasgaietan.

                j) Ikasturte bakoitzerako zerbitzuaren jarduera‑plana egitea, eta ikasturte bakoitzaren amaieran, Memoria bat egitea, non finkatutako Planaren garapena ebaluatuko den.

                k) Curriculum desberdinak eratzeko gelen jarraipena egitea, baita hezkuntza‑premia bereziak dituzten ikasleen gelen jarraipena ere.

                l) Ikastetxean Talde Multiprofesionalaren eta kanpoko Laguntzen eskuhartzeak koordinatzea.

 

74. artikulua.- Didaktika‑departamentuak.

                1.- Didaktika‑departamentuak ditugu, esleitu zaizkien arloen, ikasgaien edo moduluen irakaskuntzak, baita euren eskumenen esparruaren barruan esleitzen zaizkien jarduerak antolatzeko eta garatzeko oinarrizko organoak. Irakasle guztiek, edozein administrazio‑maila edo maila akademiko dutelarik, departamentu bateko kide izan behar dute eta departamentuaren funtzionamendua hobetzeko lan egin behar dute.

                2.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe guztiek izango dituzte Hezkuntza Sailordetzaren Erabakian, ikasturte bakoitzaren antolamenduari buruzkoa, adierazten diren Departamentuak.

                3.- Ezin izango da irakaslerik behartu, euren ardurapeko eskolak emateari dagokionez izan ezik, didaktika‑departamentu batean edo gehiagotan sartzera. Irakasle batek bi didaktika‑departamenturi edo gehiagori dagozkion ikasgaien eskolak ematen baditu, ordu gehiago ematen ditueneko ikasgaiaren departamentura atxikiko da; hala ere, berak irakasten dituen gainontzeko ikasgaien departamentuen bileretara bertaratu ahal izango da, baita bertan egiten diren lanetan eta hartzen diren erabakietan parte hartu ere. Edonola izanda ere, departamentuetan onetsitako programazioa errespetatu beharko dute, irakasleak programazio desberdina aurkeztu eta onetsi den kasuetan izan ezik.

                4.- Departamentu desberdinetan sortzen den dokumentazio guztia ikastetxeko lagun bakarreko Organoek eta taldeko organoek erabil dezakete. Bilera bakoitzaren ondoren akta idatziko da, non aztertu diren gaiak azalduko diren; akta bileran bertaratu diren lagun guztiek sinatuko dute eta departamentu‑buruak izendatutako irakasleak idatziko ditu.

 

75. artikulua.- Didaktika‑departamentuen eskumenak.

                Didaktika Departamentuen buru departamentu‑burua izango da eta bere ardurapean egongo da departamentua; bestalde, honako hauek izango dira didaktika‑departamentuen eskumenak:

                a) Zuzendaritza‑taldeari eta klaustroari ikastetxearen hezkuntza‑proiektua (IHP) eta ikastetxearen curriculum‑proiektua (ICP) lantzeko edo aldatzeko proposamenak egitea.

                b) Pedagogia‑koordinaziorako batzordeari ikastetxearen curriculum‑proiektua (ICP) lantzeko edo aldatzeko proposamenak egitea.

                c) Ikasturtea hasi baino lehen, departamentuan integratuta dauden arloei, ikasgaiei eta moduluei dagozkien irakaskuntzen programazio didaktikoak egitea, departamentu‑buruaren koordinazio eta zuzendaritzapean eta pedagogia‑koordinaziorako batzordeak ezarritako irizpideei jarraiki.

                d) Hezkuntza‑ikerketa sustatzea eta departamentua osatzen duten kideen maila hobetzeko jarduerak proposatzea.

                e) Metodologia didaktikoa eguneratua edukitzea.

                f) Ikastetxeko orientazio‑zerbitzuekin batera lan egitea, ikasketa‑buruaren koordinaziopean, ikaskuntzarako arazoak aurreikusteko eta antzemateko, baita curriculum‑egokitzapenen programazioa eta aplikazioa lantzea ere, egokitzapena behar duten ikasleen kasuan.

                g) Ikasgaiak edo moduluak gainditzeke dituzten batxilergoko edo prestakuntza‑zikloetako ikasleentzat probak antolatzea eta egitea, eta hala badagokio, ikasle libreentzako.

                h) Ebaluazio‑prozesuaren ondorioz ikasleek departamentuan aurkezten dituzten erreklamazioei erantzutea eta egiteke dauden txostenak egitea.

                i) Ikasturte bakoitzaren amaieran Memoria bat egitea, non programazio didaktikoaren, irakaskuntza‑praktikaren eta lortutako emaitzen garapena ebaluatuko den.

                j) Departamentuko menpeko aukerako ikasgaiak proposatzea, departamentuko irakasleek irakatsiko dituztenak.

 

76. artikulua.- Didaktika Departamentu‑buruak.

                1.- Departamentu‑buruak ikastetxeko Zuzendariak izendatuko ditu, Ikastetxean behin betiko destinoa duten irakasleen artetik, horretarako aldez aurretik dagokion departamentuari entzun ondoren, eta beti ere jarraian azaltzen diren irizpideak errespetatuz:

                a) Departamentu‑burua departamentuko irakasle bat izango da, beste edonolako zuzendaritza‑kargurik ez duena.

                b) Interesdunak berariaz eta idatziz Zuzendariaren aurrean karguari uko egiten dion kasuetan izan ezik, Departamentu‑burua katedradunak diren irakasleen artetik aukeratuko da, eta katedradunen artean, departamentu‑buru izateko lehentasuna izango dute azaroaren 3ko 1/1990 Legea, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzkoa, indarrean sartu baino lehen katedradun zirenak.

                c) Departamentu‑buruak izendatu ondoren, lau ikasturtetan zehar beteko dute kargua.

                2.- Departamentu‑buru bakoitza departamentuaren funtzionamenduaren arduraduna da, eta besteak beste honako funtzio hauek bete beharko ditu:

                a) Organoaren jarduera, bere osotasunean, zuzentzea eta koordinatzea.

                b) Departamentuak egin beharreko bilerak antolatzea, prestatzea eta bileren buru izatea.

                c) Programazioa, edukiei eta lortu beharreko gutxieneko mailari dagokienez, betetzen delaz arduratzea, hartara ikasleen aldetik kalifikazio positiboa lortzeko.

                d) Egin beharreko lanak departamentuko kideen artean banatzea.

                e) Departamentuaren funtzionamenduan inolako irregulartasunik somatuz gero, ikasketa‑buruari jakinaraztea.

                f) Departamentuaren barruan egiten diren bileren aktak idatziko direla ziurtatzea.

                g) Ikastetxe bakoitzaren aginte‑organoek esleitzen dioten beste edozein funtzio, bere eskumenen esparruaren barruan.

                3.- Departamentu‑buruek euren kargua utziko dute, jarraian azaltzen diren arrazoiengatik:

                a) Agintaldia amaitzean.

                b) Izendatu zueneko zuzendariak bere kargua uztean, zuzendari berri bat aukeratzen denean.

                c) Modu arrazoituan uko egitea, eta zuzendariak onartzea.

                d) Zuzendariak hala proposaturik, eta klaustroari proposatu ondoren, idatzi arrazoitua aurkezten denean, baina aldez aurretik interesdunari audientzia eman ondoren.

                e) Departamentuko kideen gehiengo absolutuak proposaturik, zuzendariari bidalitako txosten arrazoituaren bidez, baina aldez aurretik interesdunari audientzia eman ondoren.

                4.- Beste edozein didaktika‑departamentu batean bete gabeko posturik badago, zuzendariak departamentu‑buru berria izendatuko du, artikulu honetako 1. atalean ezarritakoari jarraiki. Aipatu izendapena, aurreko atalean zehaztutakoaren arabera, ezin izango da kargua utzarazitako edozein kiderentzat izan.

                5.- Departamentu‑burua izendatzea ezinezkoa denean, departamentuan ezarritako baldintzak betetzen dituen irakaslerik ez dagoelako, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, Administrazio Publikoetako Araubide Juridikoaren eta Administrazio‑Prozedura Arruntari buruzkoa, 17. artikuluan zehaztutakoa ezarriko da. Kasu honetan, ikastetxeko zuzendariak, departamentuaren proposamena entzun ondoren, irakasle bati egotziko dizkio bete beharreko funtzioak, ordezkari moduan; salbuespen moduan eta aldi baterako, irakasle honek beteko ditu departamentu‑buruaren funtzioak, eta lehentasuna izango dute karrerako funtzionariek bitarteko funtzionariekiko. Edonola izanda ere, funtzioak ordezkari batek betetzen dituen kasuetan, gehienez ikasturte baterako izango da, eta hori guztia, berriro ere egoera bera gertatzen bada datorren ikasturterako beste ordezkari bat izendatzearen kaltetan izan gabe.

 

77. artikulua.- Koordinaziorako beste bide batzuk.

                Modu berean aurreikusi beharko dira zikloen arteko koordinaziorako neurri desberdinak, eta horretarako erreferentzia bezala Hezkuntza Sailordetzaren Erabakiak ikasturtearen hasierari buruz erabakitzen duena kontuan hartuko da. Aipatu neurriak honako hauek izango dira:

                a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi zikloetako irakasle‑taldeen arteko pedagogia‑koordinazioa.

                b) Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek, atxikita dauden Lehen Hezkuntzako ikastetxeekin komunikazioa izatea eta elkarlaneran aritzea, hartara araudi honetako 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

                c) Ikastetxeak derrigorrezkoa ez den bigarren hezkuntzako etapetako irakasle‑taldeekin komunikazioa izatea era elkarlanean aritzea.

 

 

III. KAPITULUA. ESKOLA‑JARDUERAREN KANPO‑ESPARRUA

 

78. artikulua.- Ikasleen Kontrola.

                Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak dira bertan matrikulatutako ikasleen erantzule, eskola‑jardun osoan zehar. Irakasle guztiek, euren karguaren arabera, Ikasketa Buruaren agindupean eskola‑jardunak irauten duen bitartean ikasleak kontrolatzen lan egingo dute.

 

79. artikulua.- Irakasle jagoleak.

                1. Ikastetxeak jagoletzak egiteko sistema bat antolatuko du, eskola‑jardunean zehar izan daitezkeen arazoei erantzuteko beharrezkoak diren irakasleekin. Irakasle bakoitzari dagozkion jagoletza‑orduak irakasle bakoitzaren ordutegian azalduko dira.

                2. Irakasle jagolearen funtzioak, gutxienez, jarraian azaltzen direnak izango dira:

                - Irakasleak izandako ez agertzeak eta puntualtasunik ezak, jagoletzen partearen bitartez Ikasketa Buruari jakinaraztea.

                - Irakaslea agertu ez delako eskolarik gabe geratu diren ikasleak zaintzea, baita jolasaldian ikasleak zaintzea ere.

                - Korridoreetan, eta orohar, geletatik kanpora, arazorik ez dagoelaz arduratzea, irakaslearen jagoletza‑txandan zehar; beti ere, funtzio hau betetzen den bitartean gainontzeko irakasleek ezin izango diote euren funtzioei itzuri egin.

                - Jagoletza‑txandak irauten duen bitartean izan daitezkeen arazoei irtenbidea ematea, ikasketa‑buruari edo zuzendariari berehala jakinaraztearen kaltetan izan gabe.

                3. Edozein arrazoi dela eta irakasle jagoleren bat ez badago, Ikasketa Buruak ordezkari bat izendatuko du, beti ere ordezkariaren ordutegian adierazitako jagoletza‑orduak errespetatuz.

 

80. ordutegia.- Liburutegia eta erabilera.

                1.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxearen liburu guztiak, liburuen jatorria eta erosteko erabilitako ekonomia‑baliabideak edozein izanda ere, baita Ikastetxean barruan gordetzen diren lokala ere, ikastetxeko Liburutegiko zati izango dira.

                2.- Irakasleen ordu osagarrien artean, liburutegia zaintzeko behar diren orduak ere sartuko dira; liburutegia, gutxienez jolasgaraian zehar irekita egongo da, baita Ikastetxean eskolarik ez duen ikasle‑talderik badago ere.

                3.- Liburutegi guztiek eskainiko diete Ikastetxeko ikasleei liburuak mailegatu eta etxera eramateko zerbitzua; maileguaren epea ez da hamabost egun baino luzeagoa izango, nahiz eta mailegatu den liburua beste ikasle batek eskatzen ez duen bitartean, maileguaren epea beste hamabost egunetan luzatu ahal izango den.

 

81. artikulua.- Irakasleen zereginen antolamendua.

                1.- Zuzendaritza‑taldeak, ikasturtea hasi baino lehen zenbait irizpide ezarri behar ditu, eta irizpide horiek Ikasketa Buruak aplikatuko ditu; hala ere, irizpideak finkatzeko orduan, lehenik eta behin legaltasun‑mailako betekizunak errespetatu beharko dira, bigarrenik pedagogia‑irizpideak, eta azkenik, aukera‑irizpideak.

                2.- Aurreko atalean adierazitakoa errespetatuz, irakasleek aukera egin behar duten kasuetan, irakaslearen maila akademikoa eta Kidegoan eta Ikastetxean duen antzinatasuna errespetatuko dira, hurrenkera horretan. Hala ere, irizpide hau ezarri ondoren, ez da onartuko bi ikasturte jarraietan beti irakasle berdinen ordutegiak eragitea.

                3.- Edonola izanda ere, ikasleen eskubideen eta irakasleen eskubideen arteko arazoak konpontzeko, irakasleen eskubideak ikasleen eskubideen gainetik daudela kontuan hartuko da.

 

82. artikulua.- Ordutegien publizitatea.

                Irakasle‑gelan, Irakasle Jagolearen gelan, eta Ikastetxea bisitatzen duten lagun guztiak sar daitezkeen lekuren batean, ordutegi orokorra ikusgai izango da, non ikasle‑taldeen eskola‑ordutegia eta irakasleen eskola‑ordutegia, eta jagoletza‑ordutegia eta liburutegiaren ordutegia azalduko diren.

 

83. artikulua.- Lokalen eta ekipamenduaren erabilera.

                1.- Talde bakoitzak izango du gela bat, non ohiko eskola‑jarduera gehienak garatuko dituen. Ikasleen ardurapean izango dira gelako altzariak.

                2.- Berariazko jarduerak garatzeko espazio komunak, talde guztien premiei erantzungo zaiela kontuan hartuta banatuko dira. Bertako materiala eta altzariak zaintzea erabiltzaile ororen ardura da.

                3.- Espazio jakin batera atxikita ez dauden baliabide didaktiko komunak erabiltzeko, irakasle bakoitzak erabili baino egun bat lehenago baliabide horien arduradunari eskatuko dizkio, eta baliabide didaktikoak hartzen dituen unetik itzuli bitartean bera izango da arduraduna.

 

84. artikulua.- Eskola‑esparrutik kanporako irteerak.

                1.- Jarduera osagarriren bat garatzeko Ikastetxetik kanpora joan behar denean, ikasleekin batera jardueraren irakasleak joango dira. Irteeraren ondorioz gaua etxetik igaro behar ez denean, irakasle/ikasle erlazioa, gutxienez, dagokion etaparako orokorrean ezarritakoa izango da.

                2.- Irteeraren ondorioz, ikasle adin‑txikikoek gaua etxetik kanpora igaro behar dutenean, aurreko atalean ezarritakoaz gain, hogei ikasle adin‑txikiko edo ikasle‑talde bakoitzeko, irakasle bat edo pertsona heldu bat izango da arduraduna, horretarako Eskola Kontseiluak izendatuko duena.

                3.- Bi kasuetan, Ikastetxea da jarduerak irauten duen bitartean ikasleen arduraduna.

 


 

         IV. TITULUA: IKASLEEN BETEBEHARRAK ETA ESKUBIDEAK

 

85. artikulua.- Ikasleen eskubideak gauzatzeko eta betebeharrak betetzeko esparru orokorra.

                1.- Apirilaren 19ko 160/1994 Dekretuaren, EAEko unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeetako ikasleen Betebeharrei eta Eskubideei buruzkoa, II. eta III. kapituluetan ezarritakoa eskubideak eta betebeharrak Ikastetxeari dagozkion alderdi orotan behar bezala betetzen direla ziurtatzeko, Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoek Araudi honetako Titulu honetan azaltzen diren aginduak kontuan hartuko dituzte.

                2.- Datozen artikuluetan xedatutakoa 18 urte bete ez dituzten ikasleengana zuzenduko da, urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoko, adin‑txikikoen babes juridikoari buruzkoa, I. Tituluan ezarritakoa esparruaren barruan.

 

86. artikulua.- Ikasleek hezkuntza integrala eta kalitatezkoa izateko duten eskubidea.

                1.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeek, euren hezkuntza‑proiektuetan eta curriculum‑proiektuetan, apirilaren 19ko 160/1994 Dekretuko 6.2 artikuluan aipatzen diren alderdi guztiak adieraziko dira, arlo eta ikasgai desberdinen bitartez egin beharreko aurreikuspenak egiteko; alderdi horiek guztiak Araudi honetako 57. artikuluan azaltzen dira.

                2.- Eskola‑jardunaren barruan lanaren antolamendua ikasleen adinera eta heldutasunera egokituko da, hartara ikasleen gaitasunen garapen osoa ziurtatzeko. Horretarako, eskola‑jarduna antolatzeko orduan, besteak beste ikasleen proposamenak eta interesak kontuan hartuko dira.

                3.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako aginte‑organoek, eta bereziki Ikasketa Buruak, ikasleen errendimendu akademikoaren ebaluazio objektiboa egiteko duten eskubidearekin erlazionatutako alderdi oro zainduko dute, beti ere honako hau kontuan hartuta:

                a) Ikasturte edo ziklo bakoitzean jarraituko diren ebaluazio‑irizpideak eta gainditu beharreko gutxieneko helburuak, ikasturte hasieran Departamentuek jakinaraziko dituzte, eta indarrean dauden ikasketa‑planekin eta Ikastetxearen autonomiaren barruan hartzen diren aukerekin bat etorriko dira, Araudi honetako 91. artikuluan adierazten den moduan.

         b) Ikasleek, edo ikasleen gurasoek zein tutoreek, jarduera akademikoen kalifikazioei buruz eta ebaluazio partzialei edo azken ebaluazioei buruz irakasleei informazioa eskatzeko eskubidea dute, horretarako Araudi honen 92. eta 93.artikuluetan ezartzen denari jarraiki.

         c) Ikasleek edo euren gurasoek eta tutoreek, edozein kalifikazio erreklamatzeko eskubidea dute, bai ebaluazio partzialetan bai azken ebaluazioetan, Araudi honetako 95. eta 96. artikuluetan ezartzen den prozeduraren arabera.

4.- Ikasleek euren kontzientzia‑askatasuna eta sinismen ideologikoak, erlijiosoak, etikoak zein moralak, baita bere intimitatea ere, errespetatzeko duten eskubidea betetzen dela ziurtatzeko, Ikastetxeetako Aginte Organoek eta bereziki Zuzendariak, euren eskumenen esparruaren barruan, ikasleen edo euren familien esparru pribatuan sartzea eragozteko hartu beharreko neurriak hartuko dituzte.

       Besteak beste, honako neurri hauek hartuko dira:

       a) Irizpide objektiboetan oinarritutako irakaskuntza eskaintzea, ikasleen ideologiaren manipulazioa saihestuko duena, adierazpen‑askatasunaren kaltetan izan gabe, eta hori guztia antolamendu juridikoan aurreikusitakoaren arabera egingo da.

                b) Ikasleen gaitasuna eta jarrera kritikoa sustatzea.

       d) Matrikulazioa egin aurretik, Ikastetxearen hezkuntza‑proiektuari buruzko informazioa ematea.

                5.- Ikasleek euren segurtasuna fisikoa, psikikoa zein morala, baita duintasuna ere errespetatzeko eskubidea ziurtatzeko, jarraian azaltzen diren printzipioak hartuko dira kontuan:

         a) Ikastetxeek ezin izango dute zigorrik ezarri, Araudi honetako VI. Tituluan ezartzen den prozedura bete gabe.

         b) Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoek zauri arinentzako botikina edukiko dute. Zauri arinak sendatzeko erabili eta botatzeko guanteak erabiliko dira. Zorua edo altzariak odolez edo gorputzak isuritako beste likidoren batez zikintzen diren kasuetan, %10era disolbatutako lixibaz garbituko da.

         - Istripua izan ondoren ikasleren bat osasun‑zentrora eraman behar da, ikastetxeak berehala eramango du ikasle zauritua eskolako aseguruarekin hitzartutako osasun‑zentrora edo ikastetxeak bere aseguru pribatuaren bidez hitzartutako beste edozein osasun‑zentrora edo zentro publikora.

         -. Eskola‑esparruaren barrura ezin da edari alkoholdunik edo substantzia estupefazienterik sartu. Alkoholik gabeko edariak eta janariak kontsumi daitezke, beti ere horretarako dauden lekuetan eta ontziak eta soberakinak xede horretarako jarritako ontzietan botatzen badira.

         -. Modu berean debekatuta dago adin‑txikiko ikasleek erretzea. Adin‑nagusiek erre dezakete, beti ere horretarako berariaz prestatuta dauden eta ikastetxeak erabaki dituen  lekuetan.

c) Ikastetxe orok, ikasleen egoera pertsonalari zein familiakoari buruzko informazioa isilpean gordetzeko betebeharra du, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta bere Zerbitzuek eskatzen duten informazioaren kaltetan izan gabe, antolamendu juridikoaren arabera, eta ikaslearentzat tratu txarrak eragin ditzaketen egoera orotan edo adin‑txikikoen babeserako legeetan ezarritako betebeharrak errespetatzen ez direnean, eskumeneko agintaratzari jakinarazteko betebeharraren kaltetan izan gabe.

                6.- Ikasleek eskola‑orientazioa, bokazio‑orientazioa eta lanbide‑orientazioa jasotzeko eskubidea dute, hartara euren trebetasunen, ezagupenen eta gaitasunen arabera etorkizunean libreki erabakiak hartu ahal izateko, eta xede horrekin, Ikastetxeek, orientazio‑departamentuak eta tutoretzen araudiak behar bezala funtzionatzen dutela arduratzeaz gain, eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien programan, prestakuntza‑bisitaldiak eta ‑jarduerak sartuko dituzte.

 

87. artikulua.- Eskola berdintzailea izateko eskubidea.

       1.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeek, bertan sartzeko eskaera egiten duten ikasle guztiak onartuko dituzte, beti ere, lekurik badago, eta ez da diru publikoaren bidez mantentzen diren ikastetxeetan ikasleak onartzea arautzen duen Dekretuan ezarrita ez dagoen baremorik ezarriko, ezta jaiotza, arraza, hizkuntza, sexua, ekonomia‑ahalmena, gizarte‑maila, sinismen politikoak, moralak edo erlijiosoak, edo minusbaliotasun fisikoak edo psikikoak edo beste edozein egoera pertsonal zein gizarte‑mailakorik erabiliko ikasleak baztertzeko. Hala ere, diskriminazio positiborako neurriak ezarri ahal izango dira, ekonomia‑ahalmen txikiagoa, gizarte‑maila baxuagoa edo minusbaliotasun fisikoak edo psikikoak dituzten ikasleen alde.

         2.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoek hezkuntza‑administrazioarekin batera lan egingo dute, beste Ikastetxe batzuetan kaleratuz edo desgaituz zigortuta izan diren ikasleak, derrigorrezko eskolatzearen adinean daudenak, eskolatu ahal izateko, 97.4 artikuluaren arabera, eta zigorrak irauten duen bitartean.

         3.- Ikastetxeek, Euskal Eskola Publikoaren Legeko 10. eta 68. artikuluan xedatutakoari jarraiki, beste zenbait zerbitzu publikorekin harremanak izan ditzakete, hartara bereziki gizarte‑mailan, kultur mailan eta ekonomia‑mailan gutxietsita dauden ikasleen premiei erantzun ahal izateko.

                4.- Familian zoritxarrik edo istripurik gertatuz gero, Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoek ikasleei jakinaraziko dizkiete, ikasleak Eskola Aseguruak babesten dituen kasuetan, eta adin‑txikikoak direnean euren gurasoei edo legezko ordezkariei jakinaraziko dizkiete jaso ditzaketen dirulaguntzak eta dirulaguntza horiek eskatzeko modua.

                5.- Istripurik edo gaixotasun luzerik duten ikasleen kasuan, derrigorrezko hezkuntzan dauden ikasleen kasuan, behar duten hezkuntza‑laguntza izateko eskubidea dute, bai ikastetxearen beraren bitartez, bai ospitale baten bitartez, edo etxean bertan hezkuntza‑laguntza eskainiz, indarrean dagoen araudiaren arabera, hartara istripuak edo gaixotasunak ikaslearen eskola‑errendimenduan eraginik izan ez dezan.

 

88. artikulua.- Parte hartzeko eskubidea.

                1.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Aginte Organoek ziurtatuko dute parte hartzeko eskubidea, Legeak ikasleei aitortzen diena, modu eraginkorrean gauzatzen dela, parte hartzeko eskubidearekin erlazionatutako eskubide guztiez arduratuz, hartara eskubide honen gauzatzea hezkuntza‑helburuarekin bat etortzeko eta adin‑txikikoen babeserako Legeak ezartzen dituen aginduekin bat etortzeko.

                2.- Eskola Kontseiluak Ikastetxeari berari buruzko alderdiei eta orokorrean hezkuntza‑sisteman eragina duten alderdiei buruzko informazioa eman behar du, hori baita ikasleek duten beste eskubide bat; eskubide hori Araudi honen 38. eta 40. artikuluetan ezarritako organoen bitartez gauzatuko da. Ikasketa Buruak, bai berak bai tutoreek ere aipatu informazioa behar bezala emateaz arduratuko da.

                3.- Ikasleek biltzeko eskubidea dute, apirilaren 19ko 160/1994 dekretuko 18. artikuluan aitortzen zaiena; biltzeko eskubidea jarraian azaltzen diren puntuak kontuan hartuta gauzatuko da:

                a) Taldeak gelan bil daitezke, beti ere eskolarik galdu gabe, aldez aurretik tutoreari jakinaraziz, eta hala badagokio tutorea bileran izango da. Horrez gain, hilean behin eskola‑ordu batean bil daitezke, aldez aurretik irakasle tutoreari gai‑zerrenda jakinarazten badiote. Bilera hauetan taldetik kanpoko ikaslerik ezin izango da bertaratu. Bilera hauen buru, Irakasle tutorea ez badago, taldeko ikasle ordezkaria izango da.

                b) Zuzendariak adieraziko du Ordezkarien batzordeak bilera egiteko lekua, eta horretarako, Araudi honetako 38.2 artikuluak aipatzen duen funtzionamendurako arauek aurreikusten duten bileretarako araudiari jarraituko zaio.

                c) Ordezkarien batzordeak, egoki jotzen duenean, ordezkatzen diren ikasleei kontsulta egitea erabaki dezake. Horretarako Ordezkarien Batzordeak Ikasketa Buruari baimena eskatuko dio, eta honek, gai‑zerrenda irakurri ondoren eta bertako gaiek Ordezkarien Batzordearen eskumenekin duten egokitzapen‑mailaren arabera, baimena emango du ala ez du emango. Horrez gain, aurreko bileretan gai‑zerrenda errespetatu ez delako baimena ukatu dezake. Ikasketa Buruak hartutako erabakiaren aurka egiteko, Zuzendariari aurkeztuko zaizkio erreklamazioak.

                Bileren deialdia, ikasle guztiei jakinaraziko zaie ikasleen ordezkarien bitartez, bileraren bezperan, gai‑zerrenda ere jakinaraziz. Bileretara bertaratzea ezin izango da derrigorrezkoa izan.

                Ikasketa Buruak, Zuzendariaren agintepean, bilera non eta noiz egin erabakiko du, eta hasiera batean eskola‑ordutegitik kanpo egingo da. Horretarako, Ikasketa‑buruak eskolen ordutegia alda dezake, eskolen iraupena murriztu gabe.

                Hala ere, Eskola Kontseiluak hiru sektoretan, hots ikasleak, gurasoak eta irakasleak, gehiengo erlatiboaren bidez onesten badu, Ikasketa Buruak eskolen iraupena murriztuko du bilerak ordubete iraun dezan, horretarako bileran aztertuko diren gai‑kopurua eta gaien izaera kontuan hartuta. Eskola ordutegia murrizten bada, eta erabakia bileraren bezperan hartzen bada, eta irakasle guztiei jakinarazten bazaie murriztapena eskola guztien artean banatuko da, baina erabakia bilera egingo den egunean bertan hartzen bada, bilera egiten den jolasgaraiaren aurreko eta ondorengo eskolak bakarrik murriztuko dira.

                4.- Adierazpen‑askatasunaren eskubidea gauzatzeko, apirilaren 19ko 160/1994 Dekretuaren 19. artikuluak ikasleei aitortzen diena:

                a) Eskola Kontseiluak arautuko du eskubide hori gauzatzeko modua, espazioak eta lekuak, eta edozein kasutan, erakundeekiko errespetua baita eskola‑elkarteko kideenganako errespetua kontuan hartu beharko da.

                b) Edonola izanda ere, informazioa azaltzeko dauden lekuetan eta espazioetan jartzen den informazio orotan, informazioaren erantzule den pertsonaren, erakundearen, elkartearen zein taldearen izena agertuko da.

                c) Gelen barruan eskola‑jarduerari buruzko informazioa bakarrik jar daiteke.

Aipatu arauak errespetatzen ez dituzten informazioak kendu egingo dira, Zuzendariaren edo Ikasketa Buruaren aginduaren ondorioz.

                5.- Neurriekin ados ez daudela azaltzeko eskoletara agertzen ez diren ikasleen kasuan, hartu beharreko erabakia jarraian adierazten denaren arabera hartuko da:

                a) Eskoletara ez agertzeko proposamena, hasteko ikastetxeko Ordezkarien Batzordeak hartuko du, bere ekimenez edo Ikastetxean matrikulatuta dauden ikasle guztien, edo legez aitortzen diren elkarteetako, federazioetako edo konfederazioetako ordezkarien %5ak hala eskatzen badute, eta aldez aurretik jarraian azaltzen diren alderdiei buruzko eztabaida egin beharko da:

                               - deialdiaren hezkuntza‑ edo prestakuntza‑helburua

                               - deialdiak Ikastetxearekin duen erlazioa

                               - ikasle guztiek eztabaidatzeko duten denbora

                               - aurretik egindako beste deialdiak, edo hala badagokio, egingo diren deialdiak.

                b) Proposamena Ordezkarien batzordeak onesten badu, deialdia idatziko da, artikulu honen 5.a) atalean adierazitako alderdiei dagokienez arrazoitua, eta deialdia egiten dutenak zeintzuk diren adieraziz, baita orduak eta programatutako jarduerak ere; deialdia gutxienez bilera egin baino bi lanegun lehenago egingo da, deialdia egiten dutenek premia eragiten duten arrazoiak Ikasketa Buruaren aurrean aurkezten dituzten kasuan izan ezik.

                c) Horrela idatzitako deialdia Ikastetxearen Zuzendaritzari jakinaraziko zaio eta xede horretara zuzendutako espazioetan eta lekuetan jarriko da, artikulu honen 4. atalean xedatutakoaren arabera. Botazioak amaitu bitartean, adierazitako lekuetan azaldu beharko du informazio guztiak.

                d) Ordezkari bakoitzak dagokion ikasle‑taldeari deialdia jakinaraziko dio, baita deialdia azaltzen deneko lekua ere; deialdia ezin izango da geletan jarri eta ezin izango da ikaslerik behartu deialdia ezagutzera. Modu berean, botazioa egingo deneko lekua eta unea ere jakinaraziko da. Zuzendariak berariazko baimenik ematen ez badu, botazioak geletan bertan egin ahal izango dira.

                e) Ikasketa Buruak botazioa egiten deneko jolasgaraiaren aurreko eta ondorengo eskolak murriztea erabaki dezake.

                f) Botazioari jolasgaraia hasi bezain laister ekingo zaio; ikasturte bakoitzak mahai bat izango du eta Ikasketa Buruak zainduko du, edo bere kargua eskuordetzen dueneko irakasleak. Mahai bakoitzean gutxienez talde bakoitzeko bi ordezkari izango dira; batek, NANren bitartez edo ikastetxeko karnetaren bitartez ikasleen nortasuna kontrolatuko du eta dagokion ikasle‑taldearen zerrendan sartu, eta besteak, ikasleen boto‑txartela hartuko du.

                g) Erabiliko diren boto‑txarteletan, (BAI/SI) aukera eta (EZ/NO) aukera azalduko dira, bakoitzari dagokion laukitxoan. Hautesleek bi aukeretako bat aukeratu beharko dute. Bi laukitxoetan aukera egin duten boto‑txartelak baliogabeak izango dira, baita norberak bete ez duen botoa edo beste modu batera betetako botoa ere. Laukitxorik aukeratu ez den botoak eta bestelako daturik ez dutenak, boto txuriak izango dira.

                h) Botazioa amaitu ondoren, mahai bakoitzean boto‑zenbaketa egingo da. Emandako botoen batura, boto baliogabeak eta zuriak barne, Ikastetxeko ikasle‑kopuruaren erdia gehi bateko quorumera iristen ez bada, botazioa baliogabetu egingo da, eta ezin izango da deialdi berdinerako beste botaziorik egin, beraz, deialdia besterik gabe baztertu egingo da.

                i) Lortutako quoruma nahikoa den kasuetan, emaitza proposamenaren aldekoa bada, ikasketa‑buruak deialdiaren emaitza publikoa egingo du, deialdiarekin batera azalduz. Emaitza ez da inoiz loteslea izango eta ikasleek eskolara joateko duten eskubidea gauza dezakete, baina onetsitako deialdiari jarraiki eskoletara ez agertzea ez da hutsegitetzat joko.

                j) Edonola izanda ere, Ikastetxeak eskolak emango ditu, agertzen ez den ikasle‑kopurua edozein izanda ere.

 

89. artikulua.- Ikasleen betebeharrak.

                1.- Ikasleek, Eskola Elkarteko gainontzeko kideen eskubideak eta askatasuna errespetatzeko betebeharra dute. Betebehar horren barruan, honako alderdi hauek aurkituko ditugu:

       a) Eskola Elkarteko kide guztien kontzientzia‑askatasuna eta sinismen ideologikoak, erlijiosoak, moralak eta etikoak errespetatzea, baita kide guztien duintasuna eta intimitatea ere.

       b) Eskola Elkarteko kiderik ez diskriminatzea jaiotza, arraza, sexua, ideologia, hizkuntza, kultura, erlijioa edo iritzia, edo beste edozen arrazoi pertsonal zein gizarte‑mailakorengatik.

        c) Ikastetxearen hezkuntza‑proiektua errespetatzea, indarrean dagoen legeriaren arabera.

                d) Antolamendurako eta Funtzionamendurako Araudia errespetatzea.

       e) Ikastetxeko ondasun higigarriak eta instalazioak errespetatzea eta modu egokian erabiltzea.

       f) Eskola Elkarteko gainontzeko kideekin elkarlanean jardutea, hartara irakaskuntzaren garapena hobetzeko, baita ikastetxeko eskola‑orientabidea eta elkarbizitza ere.

       g) Ikasle bakoitzak eskoletara joateko duen eskubidea errespetatzea.

 

                2.- Ikastea da ikasleen oinarrizko betebehar bat, hau da, nork bere gaitasunak eta eskaintzen dizkioetan ezagupenak aprobetxatu behar ditu, nork bere buruaren garapen bikaina lortzeko eta intelektualki eta lanbide‑mailan prestakuntza egokia lortzeko. Betebehar orokor honekin jarraian adierazten dena ulertuko dugu:

       a) Eskoletara joatea, eskola‑egutegian adostutako jardueretan parte hartzea eta ezarritako ordutegiak errespetatzea.

       b) Irakasleak ematen dituen azalpenak arretaz jarraitzea eta proposatzen dituen jarduera didaktikoak garatzea.

       c) Irakasleek, irakaskuntza‑funtzioak betetzen dituzten neurrian, agintzen dituzten lanak egitea, Antolamenduako eta Funtzionamendurako Araudian finkatutako irizpideen arabera.

       d) Lagunek ikasteko duten eskubidea errespetatzea.

.      3.- Ikasleek euren betebeharrak ez badituzte betetzen, jokaera irregularra eragiten dute, eta horretarako Araudi honetako 102.4 artikuluan aipatutako hezkuntza‑mailako neurri zuzentzaileak ezarriko dira, beti ere Ikastetxearen jardueren garapena oztopatzen ez bada; kasu horretan hutsegite bezala zigortuko da, IV. Tituluan xedatutakoaren arabera.

                4.- Euren betebeharrak betetzen ez dituzten ikasleei ezar ahal zaizkien neurri zuzentzaileen artean, betebeharrak ez betetzeagatik ikastetxeko instalazioetan edo altzaritegian kalteak eragiten badira, ikasleak kalteak ordaintzea erabaki daiteke, ahal den neurrian zehaztuko dena. Hala ere, kalteak taldeak okerreko erabilera egitearen ondorioz eragin diren kasuetan, ordainketa kaltea eragin duen ikasle‑talde osoak egitea erabaki daiteke.

 

 

 

90. artikulua.- Ikasleak eskoletara agertzea.-

                1.- Ikasle ofizial orok, bai egunezko ikasketak zein gaueko ikasketak egiten dituztenak, duen betebeharra da eskoletara agertzea. Ikaslea matrikulatuta dagoeneko ikasgaientzat ezin da borondatezko asistentzia‑sistemarik ezarri.

                2.- Nahiz eta egun jakin batzuetan, eskoletara ikasle‑kopuru txikia agertu, irakasleek eskolak ohi bezala emango dituzte.

                3.- Asistentzia‑hutsegiteak ikasleen gurasoek edo tutoreek justifikatuko dute, dagokion tutorearen aurrean eta Ikasketa‑buruak onartu beharko du.

                4.- Ikasleren baten kasuan behin eta berriro hutsegiteak egin eta justifikatzen baditu, baina gehiegizkotzat jotzen bada, Ikasketa Buruak Eskola Kontseiluan proposatu ahal du neurri zuzentzaileak hartzea, hartara aipatu justifikazioak hobeto kontrolatzeko.

                5.- Hutsegiteak egiten direnean, eta Araudi honen VI. kapituluan ezarritakoari jarraiki faltatzat jo daitekeenean, zigorrak ezarriko dira. Hutsegiteen ondorioz etengabeko ebaluazio zuzena egitea ezinezkoa den kasuetan, balorazioa egiteko orduan ICPn ebaluazio‑irizpideei eta arloen edo ikasgaien izaerari dagokienez ezarritakoari jarraituko zaio. Hala ere, ikasleei ezin zaie ukatu beste prozedura batzuei jarraiki ebaluatuak izateko eskubidea.

                6.- 18 urte baino gehiago eduki eta euren hutsegiteen justifikazioak beraiek aurkeztea erabakitzen duten kasuetan, beste edozein lanetan aurkeztu beharreko ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.

 

 

 

 

V. TITULUA.- EBALUAZIOA

 

 

I. KAPITULUA.- PRINTZIPIO OROKORRAK.

 

91. artikulua.- Ikasleen ebaluazioaren helburuak eta ezaugarriak.

                1.- Ikasleen ikaskuntza‑prozesuaren ebaluazioaren helburuak ditugu, ikaslearen hezkuntza‑aprobetxamendua zuzen baloratzea, orientazio pertsonalerako, eskola‑orientaziorako eta lanbide‑orientaziorako behar diren datuak lortzea, eta zailtasunak antzematea, sortzen diren unean, hartara aipatu zailtasunak gainditzen laguntzeko neurri egokiak hartzeko.

                2.- Ikasleen ebaluazioa etengabea, integratzailea eta banakakoa izango da, eta irakatsi eta ikasteko prozesuan integratuta dagoen jarduera sistematikoa eta etengabea izango da. Ikasleen ikaskuntzak baloratzeko, erreferentzia moduan ikasgai bakoitzerako ezarritako ebaluazio‑irizpideak hartuko dira oinarritzat. Betetze‑maila, Ikastetxeak bere ICPn edo Didaktika Departamentu bakoitzak ezarritako programazioetan ezarritako hezkuntza‑helburuen arabera neurtuko da.

                3.- Edonola izanda ere, ikasleen ebaluazioari buruz Hezkuntza Sailak Bigarren Hezkuntzako hezkuntza‑etapa desberdinetarako garatu duen berariazko araudia hartuko da kontuan.

 

92. artikulua.- Ikasleen ebaluazioaren arduradunak.

                Irakasle‑taldea dugu, talde bakoitzaren irakasle tutoreak koordinaturik eta prozesu osoan zehar elkarturik jardunez, bere ardurapeko talde guztietan ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioaren arduraduna, baita aipatu prozesuaren esparruan hartzen diren erabaki guztien arduraduna ere.

 

93. artikulua.- Ikaslearen oinarrizko dokumentazioa.

                Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioaren emaitzak 1992ko urriaren 30eko Aginduak (urriaren 11ko BOE) ezartzen dituen agirietan idatziko dira. Agiriak honako hauek dira:

                1.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen kasuan:

                               .- Ikasketa Espedientea

                               .- Ebaluazio‑aktak

                               .- Banakako ebaluazio‑txostenak, eta

                               .- Oinarrizko Irakaskuntzaren Eskolaketa Liburua.

                2.- Derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo irakaskuntza ez‑arautua egiten duten ikasleen kasuan:

                               .- Ikasketa Espedientea

                               .- Ebaluazio‑aktak

                               .- banakako ebaluazio‑txostenak, eta

                               .- Eskola Kalifikazioen Liburua.

 

94. artikulua.- Ebaluazio‑prozesuaren garapena.

                1.- DBHko ziklo bakoitzaren hasieran, irakasle‑taldeak hasierako ebaluazioa egingo du, hartara irakatsi eta ikasteko prozesua zein abiapuntutik hasi erabakitzeko. Horretarako, Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak edo lehen zikloko irakasle‑taldeak igorritako banakako ebaluazioaren txostena kontuan hartuko da.

                2.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondorengo ikasleen kasuan, ebaluazio‑prozesuan bi jarduketa‑mota garatu beharko dira: lehena etengabeko ebaluazioa, ikaskuntza‑prozesu osoan zehar egiten dena, eta bigarrena, azken ebaluazioa, zeinek ikasleek dagokien irakas‑aldia amaitzean izandako emaitzak baloratzen dituen.

                3.- Ikasleen ikaskuntza‑prozesutik lortutako informazioak modu sistematikoan jasotzeko, ikasturtean zehar irakasleek bilerak egingo dituzte, hartara dagozkien ebaluazio‑bilerak egiteko. Ebaluazio‑bilerak irakasle‑taldeak egiten ditu, taldeko tutoreak koordinaturik eta hala badagokio, ikastetxeko orientatzailearen laguntzarekin, eta bertan, aldez aurretik taldeko eztabaida egin ondoren, bilera bakoitza egin bitartean izandako ebaluazioa‑jardueren emaitzak agirietan idazten dituzte.

                4.- Ikasturte bakoitzaren amaieran, gutxienez hiru ebaluazio‑bilkura eta kalifikazio‑bilkura egingo dira (bilera bana irakas‑hiruhileko bakoitzeko), eta bilera horietan ikastetxeak landutako Curriculum Proiektuan azaltzen diren aurreikuspenak kontuan hartu beharko dira. Ebaluazio‑bilkura bakoitza amaitzean, tutoreak akta idatziko du, non ordua, lekua, bertaratuak eta ez bertaratuak adierazteaz gain, bileran hartutako akordioak, ikasgai bakoitzeko irakasleak emandako informazioa eta ikasleen irakatsi eta ikasteko prozesua hobetzeko hartutako neurriak azalduko diren.

                5.- Irakas‑aldia amaitzean, egiten den azkeneko ebaluazio‑bilkuran, ikasturtean garatu diren ikasgai desberdinen azken kalifikazioa emango da.

 

II. KAPITULUA.- IRAKASKUNTZA‑PROZESUAREN EBALUAZIOA.

 

95. artikulua.- Irakatsi eta ikasteko prozesuaren ebaluazioaren plangintza.

                1.- Ebaluazioaren helburuarekin bat etorriz, zeinek irakaskuntza‑prozesua ikasleen ezaugarrietara eta premietara egokitzen ote den egiaztatzeko helburua duen, eta horren arabera irakaskuntza‑jardunean egin beharreko hobekuntzak egiteko, beharrezkoa da irakaskuntza‑prozesuan inplikatutako elementu desberdinen garapena ere baloratzea.

                2.- Talde bakoitzaren irakasle‑taldeari dagokio, da Didaktika‑departamentuek koordinatzen dituztenak, irakaskuntza‑prozesuaren ebaluazioaren plangintza egitea, hartara bai hezkuntza‑prozesuan zehar bai ikasturte bakoitzaren amaieran, irakaskuntza‑praktikaren analisia egiteko.

                3.- Pedagogia Koordinaziorako Batzordeak, edo hala badagokio Zuzendaritza Taldeak, une bakoitzean erabakiko du zeintzuk diren ebaluatu beharreko irakatsi eta ikasteko prozesuaren alderdirik garrantzitsuenak, Ikastetxearen funtzionamenduari eta bere Curriculum Proiektuan zehaztutakoari dagokienez. Alderdi desberdinak hartu beharko dira kontuan, hala nola irakasleen eta ikasleen arteko harremanak, irakasleak eta ikasleen familiak, Ikastetxeko baliabideen antolamendua eta erabilera, irakaskuntza‑praktikaren ardura duten organo edo pertsona desberdinen arteko koordinazioa, eta abar.

                4.- Irakaskuntzako profesional bakoitzari dagokio irakaskuntza‑prozesuen eta bere irakaskuntza‑praktikaren ebaluazioa egitea. Definitutako estrategia orokorretatik abiatuta, irakaskuntza‑prozesua aztertuko da eta aldatu beharreko elementuak zeintzuk diren eta zein zentzutan aldatu behar diren zehaztuko da.

                5.- Edonola izanda ere, irakaskuntza‑prozesuaren ebaluazioa Ikastetxearen antolamendurako oinarrizko agiriren batean isladatu daitekeela ziurtatu behar da (hala nola, urteko Memorian), eta Ikastetxearen Curriculum Proiektuaren egokitzapenean eta Didaktika Departamentu desberdinetatik egiten diren gelako programazioetan eragina izatea ere ziurtatu behar da, baita irakasle bakoitzak bere kaxa egindako programazioetan ere, hori guztia lehen aipatu ditugun agirietan oinarrituta.

III. KAPITULUA.- ERREKLAMAZIOAK ETA IKASLEEN ESKOLA‑ERRENDIMENDUAREN EBALUAZIORI BURUZKO INFORMAZIOA

 

96. artikulua.- Printzipio orokorrak

                Euskal Eskola Publikoaren Legeko 16. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko eta ikasleek euren ikasketa‑errendimenduaren ebaluazio objektiboa izateko duten Eskubidea ziurtatzeko, Araudi honetako 86.3 artikuluan xedatutakoari jarraiki, Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeek kapitulu honetan ezarritako bermeen sistema hartuko dute, publizitatearen, informazioaren eta gardentasunaren printzipioetan oinarrituta.

97. artikulua.- Ebaluazioaren helburuen, edukien eta irizpideen gutxieneko publizitatea.

                1.- Ikastetxe guztiek ziurtatu behar dute ikasleek eta euren legezko ordezkariek Ikastetxearen Curriculum Proiektua ezagutzeko eskubidea, horretarako egokien jotzen duten prozedurari jarraiki.

                2.- Modu berean ziurtatu behar dute arlo edo ikasgai bakoitzean ebaluazio positiboa lortzeko eskatzen diren gutxieneko helburuen eta edukien publizitatea, baita kalifikaziorako irizpideen publizitatea ere. Informazio hau arloko edo ikasgaiko taldeen bitartez, dagokien Didaktika Departamentuen bitartez eta ikastetxeko orientatzaileen bitartez emango da. Tutoreak, hala behar izanez gero, bere taldeko ikasleen artean banatzeko informazio gehigarria bilduko du.

 

98. artikulua.- Ikasleei eta gurasoei informazioa ematea.

                1.- Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan komunikazio‑bide arinak eta egonkorrak ezarriko dituzte ikasleekin eta gurasoekin edo legezko ordezkariekin, hartara, irakatsi eta ikasteko jarduerekin erlazionatutako informazio oro, eta bereziki ikaslearen eskola‑errendimenduarekin erlazionatutako informazio oro ezagutu ahal izateko.

                2.- Tutorearen betebeharren kaltetan izan gabe, irakasleek ezin diote uko egin ikasleei edo ikasleen legezko ordezkariei, aurreko puntuan aipatutako alderdi orori buruz eskatzen duten informazio osoa emateari.

                3.- Ikastetxeek ikasleen gurasoekin edo legezko ordezkariekin egin beharreko bilerak aurreikusiko dituzte, non lehen aipatu ditugun alderdiei buruz eta ikasle‑taldeak duen egoerari buruz hitz egingo den. Zuzendaritza Taldeak, ikastetxearen antolamendu orokorraren barruan, gutxieneko izaerarekin aurreikusitako bilerez gain, egoeraren arabera egin beharreko bilerak ere edo guraso‑kopuru jakin batek eskatzen dituen bilerak egitea ahalbidetu behar du.

                4.- Aurreko puntuetan aipatu diren prozeduren bitartez igor daitekeen informazioaz gain, tutoreek, ikasleen gurasoei edo legezko ordezkariei idatziz jakinaraziko diete, horretarako ICPan ebaluazio‑bilerak egiteko ezarri den gutxieneko aldizkakotasunaren barruan, aipatu bileretan hitzartutako informazioa; gainera, informazioa xede diren pertsonengana iristen dela ziurtatzeko hartu beharreko neurriak hartuko dituzte.

                5.- Modu berean igorriko du zikloko edo ikasturteko azken ebaluazio‑bileretan lantzen den informazioa ere. Informazio hori, gutxienez, 1992ko urriaren 30eko Aginduko 18. artikuluan (azaroaren 11ko BOE) ezartzen den Banakako Ebaluazio Txostenen kasuan ere emango da.

                6.- Banandurik edo dibortziaturik egon eta legezko zaintza ez duen aitak edo amak bere seme/alabaren ebaluazio‑prozesuari buruzko informaziorik lortu nahi badu, Ikastetxeko zuzendariari idatziz eskatu beharko dio; eskaerarekin batera, banaketaren, dibortzioaren edo ezkontzaren baliogabetasunaren epai judizialaren kopia aurkeztu beharko du, edo hala badagokio banaketaren notaritza‑ziurtagiria edo amaitu gabeko prozesuetan behin‑behineko neurriak hartzen dituen agiri judiziala. Ikastetxea aipatu agirietan adierazitakoari lotuko zaio.

                Epaiaren erabakian edo agiri bidez hartutako neurrian aipatutakoari buruzko azalpenik azaltzen ez bada, ikastetxeak ikaslearen zaintza bere ardurapean ez duen gurasoari bere seme/alabaren eskola‑errendimenduari buruzko informazioa bidaliko dio, beti ere guraso‑agintea kendu ez badiote. Ikastetxeek ez diote informaziorik emango guraso‑agintea galdu duen ezkontideari, agindu judizial batek kontrakoa adierazten duen kasuetan izan ezik.

7.- Ikasle adin‑nagusia den kasuetan, bere ebaluazioari buruzko informazio guztia berari emango zaio, bere gurasoei informazioa ematearen kaltetan izan gabe, gurasoek eskatzen duten kasuetan.

 

99. artikulua.- Zuzendutako lanak, probak eta ariketak beraztertzea.

                1.- Ikasleek eta hala badagokie, ikasleen gurasoek eta legezko ordezkariek, ikaslearen errendimenduaren ebaluazioan eragina izango duten lanak, probak eta ariketak ikus ditzakete, irakasleak horiek guztiak zuzendu ondoren. Zuzenketa amaitutzat jotzeko ez da nahikoa izango kalifikazio koalitatiboa edo koantitatiboa azaltzea; horrez gain, egindako akatsak edo hutsegiteak adieraziko beharko dira edo kalifikazioaren azalpen arrazoitua adieraziko da.

                2.- Modu berean, ikasleen edo euren legezko ordezkariek alegazioak aurkez ditzakete baita egindako lanak edo probak berraztertzeko eskatu ere. Ikastetxeak, kasu hauetan jarraituko den prozedura finkatu beharko du, berrazterketa egiteko epeak eta baldintzak adieraziz, eta horrez gain, Curriculum ofizialak, ICPk, Didaktika‑departamentu desberdinen programazioek, gelako programazioek eta publikoki azaldutako kalifikazio‑irizpideek irakasleentzat duten izaera loteslea kontuan hartu beharko da.

 

100. artikulua.-Kalifikazioak justifikatzen dituzten agiriak gordetzea.

                1.- Ikasturtean zehar, edozein unetan probak, lanak eta ariketak aztertu ahal izateko, irakasleek eskola‑aldi osoan zehar eta gutxienez ikasturteko azken ebaluazioa egin ondoren erreklamazioak egiteko epea amaitu eta hiru hilabete bitartean, Ikastetxean izango dituzte agiri guztiak.

                2.- Epe hori amaitu ondoren, agiriak suntsitu egingo dira edo ikasleei eman, beti ere erreklamazio baten ondoren erabakia hartzeko beharrezkoak ez badira. Xede honekin, Araudi honetako 102.5 artikuluan adierazten dena ere kontuan hartu behar da.

                3.- Edonola izanda ere, erreklamazio bati buruzko erabakia hartzeko kontuan hartu beharreko ariketak edo agiriak gorde egin beharko dira, horiei buruzko administrazio‑mailako erabakirik edo ekintza judizialik egin ahal den kasuetan.

 

101. artikulua.- Ebaluazio partzialetan erreklamazioak egiteko prozedura.

                1.- Ikasleek, ahoz zein idatziz irakaslearen aurrean ebaluazio‑aldi bakoitzari dagozkion erreklamazioak egin ditzakete, zuzenean edo irakasle tutorearen bitartez. Erreklamazioa dagokion irakasleak, erreklamazio guztiak erantzun beharko ditu, ahoz zein idatziz, erreklamazioa aurkeztu den moduaren arabera.

                2.- Erreklamazioa ezesten den kasuetan, ikasleek, ahoz zein idatziz, zuzenean edo irakasle tutorearen bitartez, Didaktika Departamentuaren eskuhartzea eska dezakete. Didaktika Departamentuak, proposatutako azterketa programazioarekin bat ote datorren egiaztatuko du, baita Departamentuan erabakitako irizpideak zuzen ezarri ote diren ere, eta erreklamazioa egin duen ikasleari, ahoz edo idatziz, erreklamazioa egindako modu berean, erantzungo dio.

                3.- Ebaluazio partziala gauza arrunta denez, ezin izango da kalifikazioaren aurkako ondorengo erreklamaziorik egin, nahiz eta irakasleak kalifikazioari eutsi Mintegiaren irizpidearen aurka. Hala ere, irizpide hau kontuan hartuko da azken ebaluazioaren aurkako erreklamaziorik eginez gero erabakia hartzeko.

 

102. artikulua.- Azken ebaluazioetan erreklamazioak egiteko prozedura.

                1.- Ikasleek, azken kalifikazioen aurkako erreklamazioak egin ditzakete irakaslearen aurrean, zeinek modu berean azalduko eta jakinaraziko dien ikasleei bere erantzuna.

                2.- Irakasleak hartutako erabakiarekin adostasunik ez badago, Ikastetxearen Zuzendariarengana joko da eta honek Didaktika Departamentuari bidaliko dio erreklamazioa.

                3.- Didaktika Departamentuak gainditutako ikasgaiaren programazioari dagokionez proposatutako proben egokitasuna aztertuko du, baita erabakitako ebaluazio‑irizpideak zuzen aplikatu otediren ere. Berak ematen duen erabakian, irakasleak jarritako kalifikazioarekin ados egon daitekeena, ala ez, kontuan hartu beharko ditu ebaluazio partzialetan egindako erreklamazioei buruz igorritako txostenak.

                4.- Departamentuak Zuzendariari hartutako erabakia jakinaraziko dio. Erabakia kalifikazioak aldatzearen aldekoa denean, Zuzendariak dagokion akta zuzentzeko aginduko du, baita ikasleari zuzenketa egin dela jakinarazi ere. Erabakia aurkakoa bada, Zuzendariak ikasleari jakinaraziko dio, eta Hezkuntza‑administrazioan beste erreklamazio bat jar dezakeela jakinaraziko dio.

                5.- Ikasleak azken erreklamazio hori egiten badu, Zuzendariak Lurralde Ordezkaritzara bidaliko du, Departamentuaren txostenarekin edo txostenekin batera, baita erreklamazioaren xede diren proben edo ariketen fotokopia, proba horietan kalifikazio bera izan duten beste ikasle batzuen proben edo ariketen fotokopia eta eskatzen den kalifikazio bera lortu duten ikasleen proben edo ariketen fotokopia ere.

 

 

 

 

 

IV. KAPITULUA.- BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEN BARNE‑EBALUAZIOA (AUTOEBALUAZIOA)

 

103. artikulua.- Printzipio orokorrak.

1.- Bigarren hezkuntzako ikastetxeek euren funtzionamendua ebaluatuko dute, baita garatzen diren programa eta jarduera bakoitzean eta ikasturte bakoitzean lortzen diren emaitzak ere.

2.- Ikastetxeetako aginte‑organoek eta pedagogia‑koordinaziorako organoek, euren euskumenen barruan, barne‑ebaluazioa egitea sustatuko dute.

3.- Ikasturte bakoitzaren amaieran, Eskola Kontseiluak ikastetxearen hezkuntza‑proiektua (IHP) ebaluatuko du, baita urteko programazio orokorra (UPO), eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak, ikasleen eskola‑errendimenduaren ebaluazioa eta baliabideen kudeaketaren eraginkortasuna ere, beti ere, irakasleen klaustroari dagozkion irakaskuntza‑alderdiak errespetatuz.

Eskola Kontseiluak aginte‑organoei eta pedagogia‑koordinaziorako organoei aholkularitza edo txostenak eska ahal dizkie, baita hezkuntza‑ikuskaritzari ere.

 

104. artikulua.- Curriculum Proiektuaren ebaluazioa (ICP)

                1.- Ikastetxearen Curriculum Proiektua irakasle‑taldeak ebaluatuko du, hartara eraginkorragoa izateko etengabe egokituko dela ziurtatuz. Ebaluazio honetan inplikatutako uneei, mekanismoei, pertsonei edo organoei buruzko aurreikuspenak Curriculum Proiektuan bertan azalduko dira.

                2.- Zuzendaritza Taldeak, edo hala badagokio, Pedagogia Koordinaziorako organoek, Ikastetxearen Curriculum Proiektua aldiro‑aldiro ebaluatzeko zeregina dute. Horretarako, analisi‑proposamena egin beharko dute, non Ikastetxeko taldeko Organoen iritziak kontuan hartuko diren, baita ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa egin ondoren tutoreek emandako iritziak ere; horrez gain, Ikastetxearekin erlazionatuta dauden kanpoko hezkuntza‑zerbitzuetatik erabilgarria zaion informazioa ere kontuan har daiteke (Hezkuntza Ikuskaritza Zerbitzua eta laguntzako Zerbitzuak).

                3.- Curriculum Proiektuaren ebaluazioa, hezkuntza‑praktikara egokituta ote dagoen kontuan hartuta egingo da, baita ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioaren emaitzetara ere. Ikuspuntu honetatik, aurreko atalean aipatu dugun analisi‑proposamenean, jarraian azaltzen diren alderdi desberdinetatik unean egokienak direnak edo Curriculum Proiektua berraztertzeko eta hobetzeko erabilgarrienak direnak aukeratuko dira: helburuak ikasleen ezaugarrietara egokitzea, hizkuntza trataerari dagokionez erabakien egokitasuna; aukeraketa zuzena, edukiak sekuentziaka eta denboran antolatzea; definitutako metodologia‑lerroen egokitasuna; aukeratutako curriculum‑materialen erabilgarritasuna: ebaluazio‑prozesuen eta ‑irizpideen baliagarritasuna; hezkuntza‑errefortzurako eta curriculum‑egokitzapenerako hartutako neurrien egokitasuna; aniztasunaren trataerarako neurriak zuzentzea; egindako tutore‑ekintzen irizpideen erabilgarritasuna; Ikastetxearen baliabideen aprobetxamendua; ziklo desberdinetako irakasleak antolatzea eta koordinatzea, eta abar.

                4.- Ikastetxearen Curriculum Proiektuaren emaitzak, Curriculum Proiektua betetzea ahalbidetuko duten mekanismoak martxan jartzean edo aldatzean isladatu beharko dira, eta horretarako Ikastetxeko Zuzendariak hartu beharreko neurriak hartuko ditu, edo hala badagokio, taldeko organoei, euren eskumenen barruko neurriak hartzeko eskatuko die; hori guztia Ikastetxearen antolamendurako oinarrizko agiriren batean azalduko da.

 

 

 

VI. TITULUA. IKASLEEN DISZIPLINA‑ARAUDIA

 

105. artikulua.- Disziplina‑araudia.

                1.- Printzipio orokor bezala, ikasleen disziplina‑araudia ikaslearen adinera egokitu behar da, kasu bakoitzeko baldintza konkomitanteak kontuan hartuz. Araudiaren funtsezko alderdi bat dugu izaera propedeutikoa eta hezitzailea, eta helburu nagusitzat eskola‑elkarteko kide guztien eskubideak eta betebeharrak babestea du.

                2.- Ikasleei ezin zaie ukatu hezkuntzarako duten eskubidea, eta derrigorrezko hezkuntzaren kasuan, eskolatzeko eskubidea. Horretarako, ikastetxeek Hezkuntza Administrazioarekin elkarlana egingo dute, zigortutako ikasleari aipatu eskubideak eraginkor bihurtzeko bideak eta bitartekoak eskainiz.

         3.- Ezin izango da ikaslearen segurtasunaren eta duintasunaren aurkako zigorrik ezarri, ezta ikaslearen funtsezko eskubideak urratzen duen zigorrik ere.

         4.- Zigorrak egindako hutsegiteen parekoak izango dira eta azken helburutzat ikasleen hezkuntza‑prozesua hobetzea izango dute.

         5.- Espedientea bideratzeko edo zigorrak jartzeko eskumeneko organoek ikasleen adina, eskola‑maila eta egoera pertsonala, familiakoa zein gizarte‑egoera kontuan hartu beharko dute espedientea bideratzeko orduan edo zigorrak sailkatzeko orduan, hala badagokio. Aldi berean, ikaslearen gurasoei edo tutoreei edo eskumeneko instantzia publikoei aipatu egoerak aldatzeko neurriak hartzeko eska ahal zaie, ikaslearen jarrera desegokia eragiten duten kasuetan.

         6.- Ikastetxeko Eskola Kontseilua zigorrak ezarri direneko baldintzetan betetzeaz arduratuko da.

         7.- Eskola Elkarteko kideek orokorrean, eta irakasleek bereziki, Araudi honetan aurreikusitako hutsegiteak aurreikusiko dituzte, ikasleen gurasoekin edo legezko ordezkariekin etengabeko erlazioa eta lankidetza zuzena eginez.

 

106. artikulua.- Arau‑hausteak.

                1.- Hutsegiteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

         2.- Hutsegite arinak honako hauek dira:

       a) Puntualtasunik eza, behin eta berriro egiten ez direnean baina justifikaziorik ez dutenak.

       b) Eskoletara hutsegitea, behin eta berriro egiten ez denean baina justifikaziorik ez duenean.

       c) Ikastetxeko instalazioen, materialaren edo Eskola Elkarteko gainontzeko kideen objektuen zein ondasunen  nahita egindako narriadura, narriadura larria ez denean.

       d) Eskola Elkarteko kideen aurkako disziplinarik ezaren ondorioz egindako ekintza, irain edo laidoak, larriak ez direnak.

       e) Eskola Elkarteko gainontzeko kideen aurkako eraso fisikoak, larriak ez direnak.

       f) Justifikaziorik gabeko edozein ekintza, banakakoa zein taldekoa, ikastetxeko jardueren garapena oztopatzen duena.

         3.- Hutsegite larriak honako hauek ditugu:

       a) Eskola Elkarteko kideen aurkako disziplinarik ezaren ondorioz egindako ekintza, irain edo laido larriak.

       b) Eskola Elkarteko gainontzeko kideen aurkako eraso fisiko larriak.

       c) Irakas‑bizitzaren barruan beste norbaiten nortasuna hartzea eta agiri akademikoak ordezkatzea edo faltsifikatzea.

                d) Ikastetxeko materialetan zein agirietan edo Eskola Elkarteko gainontzeko kideen ondasunetan kalte larriak eragitea.

       e) Ikastetxeko jarduerak garatzea larriki oztopatzen duten justifikaziorik gabeko ekintzak, banakakoak zein taldekoak.

       f) Ikasturte berean bost hutsegite arin egitea.

       g) Ordezkaritza Organo Gorenak hartutako akordioak ez betetzea.

         4.- Hutsegite oso larriak honako hauek ditugu:

       a) Eskola Elkarteko kideen aurkako disziplinarik ezaren ondorioz egindako ekintza, irain edo laido oso larriak.

       b) Eskola Elkarteko gainontzeko kideen aurkako eraso fisiko oso larriak.

       c) Ikastetxeko Eskola Elkarteko kideen osasunaren eta segurtasunaren aurkako ekintzak sustatzea.

       d) Ikastetxeko lokaletan, materialean edo agirietan, baita Eskola Elkarteko gainontzeko kideen ondasunetan, nahita kalte oso larriak eragitea.

       e) Larritzat tipifikatu diren hutsegiteak nahita egitea.

       f) Ikasturte berean hiru hutsegite oso larri egitea.

 

107. artikulua.- Zigorrak.

                Aurreko artikuluan adierazitako hutsegiteen ondorioz, honako zigor hauek ezarriko dira:

         1.- Hutsegite arinen ondorioz:

                - Ahozko ohartarazpen pribatua.

         2.- Hutsegite larrien ondorioz:

       a) Ohartarazpena, eta horrekin batera tutoreak edo hala badagokio ikasgaiaren irakasleak egindako txosten zehatz bat ere aurkeztuko da.

                b) Ikaslea taldez edo gelaz aldatzea.

       c) Ikastetxeko jarduerak hobetuko eta garatuko dituzten zereginak egitea, edo hala badagokio, egindako kalte materialak konpontzea. Zeregin hauek gehienez hiru hilabetez bete beharko dira.

         3.- Hutsegite oso larrien ondorioz:

       a) Ikastetxeko jarduerak hobetuko eta garatuko dituzten zereginak egitea, edo hala badagokio, egindako kalte materialak konpontzea. Zeregin hauek gehienez sei hilabetez bete beharko dira.

                b) Ikastetxera sartzeko eskubidea kentzea, irakastegun batetik zazpi bitartera, beti ere etengabeko ebaluazioa kaltetu gabe eta ikasleak bere etxean etxeko lanak egitearen kaltetan izan gabe.

         4.- Batzordeak ikasturte berean ikaslea hiru hutsegite oso larrien edo gehiagoren ondorioz zigortu badu, eta hutsegiteak baliogabetu ez badira, eskumeneko organoak jarraian azaltzen diren zigorrak ezar ditzake:

       a) Ikastetxean ikasketak egiteko gaitasunik gabe uztea; gaitasunik gabe uzte horrek ez da dagokion ikasturte amaitzeko falta den epea baino luzeagoa izango, eta edozein kasutan ikasturtearen ebaluazio globala ziurtatuko da.

b) Derrigorrezko eskolatzearen adina amaitzean Ikastetxean jarraitzea debekatua izatea.

       c) Hutsegitea egin dueneko ikastetxean ikasketak egiteko behin betiko gaitasunik gabe uztea.

                Aurreko ataletan azaltzen diren ikasketak egiteko gaitasunik gabe uzte horietan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zigortutako ikasleei beste ikastetxe batean ikasteko aukera eskainiko die.

 

108. artikulua.- Erantzukizuna alda dezaketen baldintzak.

         Zigorra mailakatzeko orduan:

         1.- Zirkunstantzia aringarriak honako hauek ditugu:

                a) Hutsegitea berehala aitortzea.

       b) Aldez aurretik zigorrik eduki ez izana.

       c) Materialetan edo ondasun higigarrietan zein higiezinetan kalterik badago, irakaskuntza‑ordutegitik kanpora konpontzea, espedientea bideratu baino lehen.

       d) Jendaurrean barkamena eskatzea, irainak, laidoak egin eta ikastetxearen jardueren garapenean oztopoak jarri diren kasuetan.

       e) Hain kalte larria eragiteko asmorik ez edukitzea.

         2.-Zirkunstantzia astungarriak honako hauek ditugu:

       a) Lapurreta, erasoa, iraina edo laidoa gazteagoen aurka, minusbaliotasunak dituztenen aurka edo ikastetxean duela gutxi hasitako ikasleen aurka denean.

                b) Hutsegitea nahita egina izatea.

                c) Hutsegitea apropos egitea edo aldez aurretik prestatu ondoren egitea.

                d) Taldeko hutsegitea egiteko jendea bultzatzea edo animatzea.

       e) Eskola‑esparruan hutsegitea egiteko ordezkaritza‑kargua erabiltzea.

         3.- Zirkunstantzia astungarri edo aringarri bat baino gehiago edukitzea kontuan hartuko da espedientea bideratzeko orduan, zigorraren maila gehitzeko edo gutxitzeko, eta hala badagokio, hutsegitearen sailkapena gutxitzeko.

                4.- Eskola Kontseiluak zigorrak iraungo duen denbora murriztea edo zigorra kentzea erabaki dezake, aldez aurretik eskatzen den kasuetan eta zigorra merezi duen hutsegitea egin duen ikaslearen jarrera aldatu dela ikusten bada.

 

109. artikulua.- Eskola‑esparrutik kanpora egindako hutsegiteak.

                Hutsegitea eskola‑esparrutik kanpora egitea ez da oztopo izango Araudi hau ezartzeko orduan, beti ere hutsegitea Ikastetxeak programatu dituen jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak garatzen diren bitartean edo ikastetxeko janlekua edo garraioak erabiltzen direnean egiten bada. Aldi berean, eskola‑jarduerarekin kausa‑ondorioa erlazioa dagoela ziurtatzen den guztietan ere ezarriko da Araudi hau.

 

110. artikulua.- Prozedurazko bermeak.

                1.- Egin beharreko prozedura bideratu gabe ezin izango da zigorrik ezarri.

         2.- Espedientea aldez aurretik bideratu gabe ezin izango da hutsegite larrien edo oso larrien ondorioz zigorrik ezarri.

         3.- Hutsegite arinen ondorioz zigorrak ezartzeko orduan, derrigorrezkoa izango da aldez aurretik espedientea bideratzea, audientzia‑izapidea izan ezik.

         4.- Ikasleek azaltzen dituzten portaera irregularrak, nahiz eta hutsegiterik ez eragin, kasu bakoitzean dagokion irakasleak zuzenduko ditu, metodo egokien bitartez, eta edozein kasutan ikaslearen funtsezko eskubideekin bideragarriak, hezitzaileak eta ez‑murriztaileak izango dira. Edonola izanda ere, Araudi honetan tipifikatu diren zigorrak baino arinagoak izango dira.

 

111. artikulua.- Zigorra jartzeko gaitasuna.

                1.- Hutsegite arinak dagokion irakasleak edo tutoreak, zigortuko ditu hutsegiteak, hala eskatzen badu.

         2.- Hutsegite larriak eta oso larriak Ikastetxeko Eskola Kontseiluak zigortuko ditu.

 

112. artikulua.- Espedientea irekitzeko gaitasuna.

                1.- Hutsegite larria edo oso larria eragin dezaketen gertaeren ondorioz disziplina‑espedientea Ikastetxeko Zuzendariak irekiko du, bere ekimenez edo Eskola Kontseiluak hala proposatuta, horretarako aldez aurretik informazioa bildu ondoren.

         2.- Eskola Kontseiluak espediente zigortzailea artxibatzea erabaki dezake, neurri hori hartzea gomendatzen den kasuetan.

                3.- Gertaeren ondorioz hutsegite arina eragin den kasuetan, hutsegite‑mota hauek zigortzeko gaitasuna duen pertsonari jakinaraziko zaio gertaera.

 

113. artikulua.- Disziplina‑espedientea bideratzea.

                1.- Espedientea Eskola Kontseiluak izendatutako instruktore batek bideratuko du.

                2.- Ikasleek edo ikasleen gurasoek edo tutoreek instruktorearen aurrean ezetsi dezakete, espedientea bideratzeko orduan instruktorearen jarrerak edo adierazpenek objektibotasunik eza azaltzen dutenean.

3.- Espedientea ahalik eta denbora laburrenean bideratuko da, gehienez hamar eguneko epean, Araudi honetan zigorra merezi duten hutsegite bezala tipifikatutako gertaerak ezagutzen direnetik hasita.

                4.- Behin espedientea bideratu ondoren leporatzen zaizkion hutsegiteak jakinaraztean eta zigorra ezartzeko proposamena Eskola Kontseilura luzatzen denean, gurasoei edo tutoreei audientzia emango zaie.

                5.- Espedientea bideratzeko epea ez da zazpi egun baino luzeagoa izango; epea ikaslearen legezko ordezkariari espedientea ireki dela jakinarazten zaion egunetik aurrera hasiko da.

 

114. artikulua.- Kautelazko neurriak.

                Ikastetxeko jarduerak ohiko moduan garatuko direla ziurtatzeko beharrezkoak direnean eta espedientea oso larria izan daitezkeen hutsegiteen ondorioz ireki denean, Instruktoreak Eskola Kontseiluari behin‑behineko neurriak hartzeko eska ahal dio, besteak beste ikastetxera joateko eskubidea kentzea edo ikaslea behin‑behineko taldez aldatzea.

 

115. artikulua.- Espedientearen ebazpena.

                1.- Espedientearen ebazpena gehienez hilabete bateko epean egin beharko da, espedientea ireki den egunetik hasita.

                2.- Ebazpenean, kasu bakoitzean arrazoitua izan beharko duena, ikasleari leporatzen zaizkion gertaerak adieraziko dira, baita zigorra ezartzeko oinarri bezala hartutako arrazoi juridikoak, kasu bakoitzaren zirkunstantzia astungarriak edo aringarriak, zigorra zertan datzan, zigorra ezarriko den lehen eguna adieraziz, ezarritako zigorraren aurkako erreklamazioa egiteko organoa eta errekurtsoa aurkezteko epea ere.

                3.- Ebazpena legezko ordezkariei, eta Hezkuntza Ikuskaritzari eta dagokion Hezkuntza Lurralde Ordezkariari ere jakinaraziko zaie.

                4.- Aipatu ebazpenaren aurka interesdunak erreklamazioa egin dezake dagokion Hezkuntza Lurralde Ordezkariaren aurrean, hamar asteguneko epean, zigorraren jakinarazpena jasotzen den egunetik hasita.

                5.- Erreklamazioaren ezespenaren aurka interesdunak errekurtso arrunta aurkez dezake Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ikastetxeen Zuzendariaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

 

116. artikulua.- Preskripzioa eta deuseztapena.

                1.- Hutsegite oso larriak sei hilabetera preskribitzen dira, eta larriak, berriz, hiru hilabetera; hutsegite arinak, azkenik, hilabetera preskribitzen dira. Hutsegite oso larrien ondorioz ezarritako zigorrak sei hilabetera preskribitzen dira, hutsegite larrien ondorioz ezarritakoak, berriz, hiru hilabetera, eta hutsegite arinen ondorioz ezarritakoak, azkenik, hilabetera preskribitzen dira.

                2.- Arau‑hausteen preskripziorako epea, arau‑haustea egiten den egunetik aurrera hasten da. Preskripzioa etengo da, interesduna jakinaren gainean egonik prozedura zigortzaileari ekiten zaionean, eta preskripziorako epea berriro irekiko da espediente zigortzailea hilabete baino gehiagoko epean zehar geldirik dagoen kasuetan, beti ere ustezko erantzuleari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik denean.

                3.- Zigorren preskripziorako epea, zigorra ezartzeko hartutako erabakia martxan jarri eta biharamunean hasiko da. Preskripzioa etengo da, interesduna jakinaren gainean egon eta gauzatzeko prozedurari ekiten zaionean; kasu honetan ere epea pasako da arau‑hauesleari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik prozedura geldirik dagoen kasuetan.

 

117. artikulua.- Zigorrak idatziz gordetzea.

                Hutsegite larrien eta oso larrien ondorioz ezartzen diren zigorrak ikaslearen banakako ikasketa‑espedientean azalduko dira.

 

118. artikulua.- Deuseztapena.

                1.- Banakako ikasketa‑espedientean azaltzen diren zigorrei buruzko oharrak deuseztatu ahal izango dira ikasleak edo bere legezko ordezkariak eta irakasle tutoreak hala eskatzen duten kasuan.

                2.- Deuseztapena lortzeko, jarraian azaltzen diren baldintzak derrigorrez bete behar dira:

                Ikasleak ezarritako zigorra bete izana.

                Ikasleari zigorra ezarri eta bete duenetik, hutsegite larrien kasuan sei hilabete igaro izana, eta hutsegite oso larrien kasuan, berriz, urtebete.

                Aurreko atalean adierazten diren epeen barruan, hutsegitea adierazten duen arau‑hausterik egin ez izana.

                3.- Deuseztapena lortzeko eskaera dagokion Hezkuntza Lurralde Ordezkariaren aurrean egin behar da; Hezkuntza Lurralde Ordezkariak Hezkuntza Ikuskaritzari eskatuko dio aurreko atalean adierazitako baldintzen betetzeari buruzko txosten bat egiteko. Txostena jaso ondoren eta ebazpena eman baino lehen, interesdunari audientzia emango zaio.

                4.- Dagokion Hezkuntza Lurralde Ordezkariak ematen duen ebazpena, edozein kasutan deuseztapena eskatu zenetik gehienez hilabeteko epean eman beharko dena, interesdunari edo bere legezko ordezkariei jakinaraziko zaie, eta modu berean ikastetxeko Zuzendaritzari ere jakinaraziko zaio.

                5.- Aipatu ebazpenaren aurka interesdunak administrazio‑errekurtso arrunta jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ikastetxeen Zuzendariaren aurrean, jakinarazpena egin eta hilabeteko epean.

 

XEDAPEN GEHIGARRIA

                Araudi honetan xedatutakoari jarraiki, lan‑legepeko kontratu mugagabea duten irakasleek karrerako funtzionarien pareko trataera izango dute.

 

AZKEN XEDAPENA.

                Prozedurari dagokionez Antolamendurako eta Funtzionamendurako Araudi honetan aurreikusi ez diren kasuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Administrazio Publikoetako Araubide Juridikoaren eta Administrazio‑Prozedura Arruntari buruzkoa, ezarriko da.

 


 

LAUAIZETA IKASTOLA BHI-ko BIZIKIDETZAKO ARAUAK

 

 

Honako arau sorta hau proposatzen dugunok, bizikidetzako ezinbesteko normatzat jotzen dugu ELKARREK, salbuespenik  gabe,  MEREZI DUEN ERRESPETUA edo BEGIRUNEA. Beraz, ez genuke behi onez ikusiko:

 

Ø       Ikaskidea, egin nahi ez duena egiten BEHARTZEA.

Ø       Edozein arrazoi dela medio ELKAR LOTSARAZTEA edota INOREN LEPOTIK BARRE EGITEA.

Ø       Geure eguneroko ohiko tirabirak INDARKERIAren bitartez KONPONDU nahi izatea.

 

Bestalde, badira izan bestelako arau batzuk, geuk denok betetzea elkarrekin bizitzea erraztu egingo digutenak, hots:

 

1.        Korridoretan oinez eta lasai korrika egin gabe ibiltzea.

2.        Korridoretan bezala ikasgeletan ere, oihu eta garrasirik ez egitea.

3.        Eskura dugun materiala, behar den bezala eta sortu edo asmatu den ekintzetarako erabiltzea. Hau da: komuneko papera, zikina garbitzeko izan dadin eta ez jaurtigaiak egiteko; suitzalgailuak suak itzaltzeko –espero dezagun maiz erabili behar ez izatea- eta ez rugbyan aritzeko; ikasmahaiak ikasi edo idazten dugun liburu edota kuadernoen euskarri edo oinarri bezela baliatzeko eta ez beraietan bertan geure graffiti, marrazki edota pintaketak agertzeko; etabar; etabar...

4.        Era berean, aipatu den eta aipatu ez den beste materiala guztia zaintzea.

5.        Kartelak eta pankartak:

Ø       Geletan eta sarreran dagoen kortxoan eskolari dagokion informazioa jar daiteke.

Ø       Eskaileretan dauden kortxoetan ikasleek nahi duten informazioa jar dezakete.

Ø       Informazio hauek sinatuak egon behar dira dagozkion erakunde, edo taldeengatik.

Ø       Jarriko duenak kenduko du astebete pasa ondoren edo deialdia bukatuta dagoenean.

Ø       Mezu mingarriak saiheztuko dira eta ikasle guztiak eskubidea izango dute haien iritziak jartzeko.

Ø       Pankartak, patioan dagoen hesian jarriko dira eta mezu bereko pankartak ez dira errepikatuko.

6.        Goizero ikastetxera sartzeko erabiltzen dugun ate ondoko eskailerak ez beste beti erabiltzea ikasgeletara igotzeko eta ikasgeletatik jaisteko. Gauza bera egunean zehar edozein ekintza egitera goazela: soinketa gelara dela, atsedenalditik gatozela, jantokira goazela, etabar.

7.        Klase arteko une motzetan, korridoretara irten gabe, gelaren barruan geldituko gara irakaslearen zain.

8.        Komunetara joateko, atsedenak eta atari aldiak erabiltzen saiatuko gara.

9.        Atsedenaldiak beheko patioetan edo jolastokietan emango ditugu eta ez ikasgeletan edo eraikin barruko inongo tokitan.

10.     Goizeko 8:30etatik arratsaldeko 16:30ak bitartean  eta aipatuak geratzen diren arau erraz hauek betetzen ditugun  heinean behinik behin, debekatuko da haserre, triste edo lotan egotea. Adiskideengana era zakarrez zuzentzea ere saihestuko dugu.

 


 

LAUAIZETA IKASTOLA BHI-ko LANGELAN KONTUAN IZATEKO ARAUAK

 

 

Langela  da eguerdiko tarte luzea beste era batez aprobetxatu nahi dugunontzat ikastolak martxan jarri ohi duen beste zerbitzu bat.

 

Besteek bezala honek ere ondo funtziona dezan hona hemen bertan kontuan izateko proposatzen dugun arau sorta:

 

Ø       Ikasgela bezala, lan egiteko pentsatuta dagoen gela da, beraz, jolasak eta solasaldiak kanpoan eta beste momentu baterako utzi beharko dituzu.

Ø       Zure lan pertsonala edo etxeko lanak egiteaz gain, bestelako liburuak, komikiak, aldizkariak, egunkariak ... irakurtzeko leku eta une aproposa duzu.

Ø       Bertatik atera-sartzen ez ibiltze arren, langelara joan baino lehen horretan aritzeko erabili beharko duzun materiala ondo prestatu eta eraman.

Ø       Langelara joatea pentsatzen baldinbaduzu jakin ezazu saio osoa bertan emateko izango dela. Iadanik jolastokian egonda langelara joateko edo aipatu honetan egonik ordua baino lehenago irtetzeko baimenik ez da emango.

Ø       Langelako zaintzaileari zor zaion begirunea ere, kontutan har ezazu.

Ø       Honetara joaten inor ez dago behartuta. Berriz ere horra joatea erabakitzen duenak goian aipaturikoak bete beharko ditu.

 

Horrela egingo ez balu honen erabiltzea debekatu egingo zaio.

 


 

LAUAIZETA IKASTOLA BHI-ko AUTOBUSEAN KONTUAN IZATEKO BIZIKIDETZAKO ARAUAK

 

 

Autobusak egiten duen bidaia hamar minutu gutxi gora behera irautzen du, beraz, kontutan izanik gidariak nahiko lan duela trafiko haundiko hiri bateko puntako orduan gidatzearekin, ez dezagun geure zakarkeriekin urduriago jar. Horregatik:

 

Ø       Errepidera irten gabe, espaloian baketsu itxaron dezagun autobusera sar gaitezkeela adieraziz egingo diguten keinua.

Ø       Bestetan esan dugun bezala, arrapaladan baino, banan-bana sartu eta egokitu zaigun eserlekuan zintzo eser gaitezen.

Ø       Ohiuak, garrasiak eta jokuak berriro ere kalean izango garenerako utz ditzagun.

Ø       Oso garrantzitsua: bidaiak irauten duen bitartean ESERITA joango gara.

Ø       Orain bururatzen ez zaizkigun, edota aipatu nahi ez ditugun bestelako gaiztakeriak beste momentu baterako utzi.

 

Horrela egingo ez balu honen erabiltzea debekatu egingo zaio.

 


 

LAUAIZETA IKASTOLA BHI-ko JANTOKIAN KONTUAN IZATEKO BIZIKIDETZAKO ARAUAK

 

Egin ezazu zerorrek ere saio edo esfortzu txiki bat bertan lan egiten dutenek eta zeure aldemeneari bazkaltzen ari diren guztiek ikus dezaten denok onartu genuen geure BIZIKIDETZAKO ARAUDI-ko urrezko norma hura- Batak besteari zor dion errespetua- betetzen ari dela edo horretan. Behinik behin, saiatzen ari zarela.

 

Erakuts ezazu bada, zeure borondate ona honako arau hauek era zintzoenean betetzen:

Ø       Jantokira sartu baino lehen, eskuak garbitu.

Ø       Zaintzaileak agintzerakoan, bultzaka eta korrika egin gabe, jantokira era ordenatuan sartuko gara.

Ø       Zaintzaileren batek horrela eskatuta mahaiak jartzen lagunduko dugu.

Ø       Bazkaltzera zoaz, ez jolastera. Gogoratu sardeska, platera, labana eta gainontzekoak zertarako diren eginak eta behar den bezela erabili itzazu.

Ø       Otordua ahalik eta atseginena izan dadin, ez egin garrasirik eta mintzatu bakarrik zeure mahaikideekin. Astirik izango duzu gero besteekin aritzeko.

Ø       Platerean duzuna dastatu baino lehen, “gaizki dago”en edo “gustatzen ez zaidan” ez  esan inoiz.

Ø       Saia zaitez denetarik jaten. Atsegin ez duzunean zaintzaileari adierazi iezaiozu erarik hoberenean; gutxiago jarriko dizu.

Ø       Edozein arrazoirengatik zerbait utzi behar baduzuplateraren izkin batean laga ezazu. Lurra edo zorua berez zikintzen da, ez du horretarako geure hondarren inongo beharrik. 

Ø       Osasun edo bestelako arazoak direla medio zedozer jatea komeniko ez balitzaizu, jantokira azaldu baino lehenago horren berri emango duen gurasoen ohar idatzia ekar iezaiozu tutoreari. Hark jakinaraziko die jantokiko arduradunei.

Ø       Zaintzaileak agindu arte ez ibili leku batetik bestera. Itxaron ezazu lasai zure eserlekuan.

Ø       Lagundu mahaiak garbitzen.

Ø       Sartzerakoan bezela, ez irten trumilka edo elkar oztopatzen, patxadaz eta trankil baizik.

 

Horrela egingo ez balu honen erabiltzea debekatu egingo zaio.


Barne funtzionamendu egoki baterako hainbat ohar

 

                1.- Ikasgeletako ateak. Atari orduan eta eguerdian gelatik ateratzen den irakasleak atea itxi egin behar du.

                2.- Arratsaldeko azken saioa eta asteazken eta ostiraletako azken saioa 5 minutu lehenago bukatu behar da, ez lehenago ezta beranduago ere.

                3.- Ikasleren batekin gela barruan arazoren bat sortzen bada, hau gela barruan konpontzen ahalegindu behar dugu. Ezin bada, kaleratu baino lehenago jakin behar dugu nora, norengana eta zertara bidali behar dugun.

                4.- Liburutegitik hartzen diren liburuak saioa bukatzen denean zuzenean liburutegira bueltatu behar dira.

                5.- Asteazkenetako bilerak. Hauek 2.45etan hasi eta 2 ordutako iraupena dute. Hasiera eta bukaerako ordua errespetatzen saiatu behar dugu.

                6.- Hutsegite orriak. Tutoreen lana errezteko asmoz, denok bete behar ditugu eta betetzeko era berdina izan behar da:

                Klabeak:      EE Ez da etorri.

                                               P  Berandu etorri da

                                               K  Kaleratua izan da

 

                Honetaz gain, ikaslea eta irakaslearen izena, maila, arloa, eguna eta saioaren zenbakia jarri behar da.

                Tutorearen kasileroan utzi behar da.

 

                JOLAS GARAIA

 

                7.- Atari orduan ikasleek kanpoan egon behar dute, eta zirrina jo arte ez dute barrura sartzerik izango.

                8.- Atarian ezin da erre. Zenbaitetan ezikusiarena egitea komeni da, beti ere kaldera dagoen inguru horretan ez dela erretzen ziurtatzen bada.

                9.- Jolas garaian ikasleek ezin dute aparkalekua dagoen aldean egon.

 

                ZAINTZAK

               

                10.- Zaintzan dagoen irakasleak, saioaren hasieran ikusi eta ziurtatu egin behar du talde guztiak lanean ari direla.

                11.- Etorri ez den irakasleak ez badu lanik utzi, saiatu behar dugu ziurtatzen, ahal den neurrian, denbora ez dela alferrik galtzen eta taldea ez dela astoratzen. Proposa diezaiekegun lana honako hau eta orden honetan izan daiteke:

                               1.- Arloko lanen bat egiteko badute,horretan hasi.

                               2.- Arlo bera ikasteko aprobetxatu.

                               3.- Beste arlo bat ikasi.                    

                               4.- Etxerako lanak egin.

                               5.- Guk proposatutako lanen bat egin.

                12.- Ikastetxean egiten diren txikizioak edota erabilera desegokiaren ondorioz sortzen den kaltearen ordainketa ikasleen gain geldituko da. Atezaintzan gertatuatakoaren berri emango da, honela bertatik horren kontrola egin ahal izateko. Ordainketa hilero edo hiruhilabetero egingo da. Gertatutakoaren errua ahal den gehien zehazten saiatu behar dugu (pertsonak, taldea, maila,...).

                13.- Gela bakoitzean grapagailu bat, borradore bat eta zulagailu bat egongo da, bakoitzak dagokion taldearen etiketa izango duelarik.

14.- Irakasleek, dagozkien irakastorduetan, edozein arrazoi dela medio (irteerak, erakusketak,...),ez badute klaserik eman behar, sor daitezkeen hutsuneak bete ahal izateko ikastetxean egon behar dute.