:::::::::Robotikarekin jolasean::::::::::
Robotikarekin jolaseanLEGO robot txikia. Hasierako orriarekin lotura

Sarrera

Robotak zerekin muntatu
  LEGO MindStorms NXT
Mekanika
  Egiturak
Transmisioak
Pneumatika
Elektrizitatea eta Elektronika
Programazioa
  NXT-G Hezkuntza
RCX Robolab
NQC
SpiritOCX
RCXCode
IC
BrickOS
leJOS
Marrazketa
Erreferentzia
 

Dokumentuak
Bibliografia
Loturak

Modeloak
 

Gure modeloak
Lehiaketak
Proposamenak

Idioma castellano hasierako orria

berriak atomfeed
berriak RSS

Firefox

Azken eguneratzea: 06/12/31

Nirekin kontaktatzeko posta helbidea

 

Spirit.ocx kontrola

LEGO MindStorms 1.5 edo LEGO Technic CyberMaster-ekin batera datorren CD-ROMa instalatzen denean, automatikoki SPIRIT.OCX ActiveX kontrola instalatzen da ordenagailuan. Kontrol honek programazio inguru ezberdinetatik RCX kontrolatzeko aukera ematen du, besteak beste, Visual Basic, Visual C++, Delphi eta Visual Java++-etik.

NQC-rekin alderatuz, hizkuntza hauek robotak erregistratzen dituen datuak jasotzeko eta prozesatzeko aukera ematen dute. NQC-rekin konbina daiteke aplikazio sofistikatuak egiteko, adibidez, robota kontrolatzen duen programa NQC-z idatzi eta ordenagailuan datuak prozesatzeko Visual Basic edo besteren bat erabiliz. Robotak ordenagailutik zuzenean kontrolatzeko aukera ematen du.

Visual Basic-en kasuan, Microsoft Office edo beste hainbat aplikazioekin batera datorren Visual Basic for Aplications erabil daiteke.

Dokumentuen atalean LEGO roboten programazioa: Visual Basic eskuliburua duzu.

LEGO MindStorms 2.0k berriz ez du honelako kontrolik eskaintzen. Honen ondorioz ezin da infragorrien dorre berria (USB) Visual Basic-etik erabili. Arazo honi irtenbidea emateko Phantom kontrola dago.

Loturak

  • Phantom - The Spirit.ocx Replacement: Spirit.ocx-en ordezkoa firmwarearen 2.0 bertsioarekin programatzeko.
  • LEGOk erreferentzia gida eskaintzen du bere webgunean. Spirit.ocx-ena http://mindstorms.lego.com/sdk/default.asp helbidean aurki dezakezu.
  • Visual Basic-en ikastaro bat LEGO MindStorms abiapuntu moduan hartuta. Irlandako "Waterford Institute of Technology" -ko ikasle batzuk egindako lana da, eta dokumentuen atalean euskarazko bertsioa aurki dezakezu.
  • BrickCommand: Aplikazio honi esker programak Visual Basic-en editatu eta ondoren, RCXra transferitu ditzakegu.